Zallatur
Plataformak: Android,
Egilea: Ekaide Project Development
Deskribapena:
Aplikazioaren helburua Zallako udalgunea erakustea da. Aplikazio honek Zallako gune turistikoak eta inguruneko ekimen interesgarriak erakusten ditu geoposizionatze sistemaren bidez. Aplikazioaren erabiltzaileek eguneratutako zerrenda handia dauka, argazki, gomendio eta guzti. Esate baterako, hurbil dauzkazun monumentuak, jolas-eremuak, parkeak, museoak, tabernak, jatetxeak, interesgarriak izan daitezkeen eraikinak….eta abar. Gainera, baloratu ez ezik, gomendatu ere egin daiteke.
App-a giza-sare batzuekin lotuta dago (Facebook, Twitter, Foursuare), beraz, argazkiak, iruzkinak eta ibilbideak parteka daitezke.
Hemen, oinez, mendiko bizikletaz, baita zaldiz ibiltzeko bideak ere deskargatu ahal izango dira eta urratsez urrats jarraitu. Edonork argitara ditzake gustoko dauzkan ibilbideak.
Euskararen erabilpena: Egokia
Kategoria: Aisialdia, Kultura
Balorazioa: 8/10