My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

UrumeaUrumea

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: DONOSTIAKO UDALA
Deskribapena
•Urumea ibaiak Martutenetik eta Txominenetik igarotzean dituen mailak aurkezteko app-a.

Aplikazioaren bidez, unean-unean ikus daitezke bi gune horietatik igarotzean ibaiak dituen mailak, mareen ordutegia eta grafiko bat, ur mailak azken orduetan izan duen bilakabidea jasotzekoa. Ibaiak kota nabarmenen bat gaindituz gero, informazio hori aplikazioaren goialdean agertuko da.

Garrantzizkoa: aplikazioaren bertsio honek informazioa eman beste helbururik ez du, eta, alarmaren bat gaindituz gero, ez du mugikorrera jakinarazpenik bidaliko; horrelako jakinarazpenak bidaltzen baitira, mailak ez ezik, beste zio batzuei (mareak, aurreikuspena…) ere erreparatuta. Mailen kontua automatizatzeak okerrak sor litzake; hortaz, eginkizun hori Prebentzioko arduradunen esku egongo da.

Mugikorrean ohartarazpenak jaso nahi badituzu, Udalaren SMS ohar zerbitzuan eman beharko duzu izena: www.donostia.org webgunean.

Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 5/10

 

webmaster

Read more articles