My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

TVEuskadi

TVEuskadi

Plataformak: Android, iOS

Egilea: Euskadi.net

Deskribapena:

Nonahi Euskadik duen onenaz, ikus-entzunezko formatuan.

Egunero gaurkotutako bideoak: proposamen berriak, eguraldiaren inguruko informazioa eta kultura eta gastronomia albisteak, besteak beste. Beti berriena
Zauden tokian zaudela, goza ezazu Euskadiko ekitaldi nagusiez

Ezagut itzazu Euskadiren turismo eskaintza eta aisiarako aukerak TV Euskadik duen aplikazioaren bidez. Horri esker, tveuskadi.net, Euskadiren telebista turistikoa, noiznahi eta nonahi ikus dezakezu.

Zure mugikorrean TV Euskadi jasota, hainbat eskaintza izango dituzu esku-eskura, doan eta erraz:

Euskadin egiten diren gastronomia eta kultur ekintza eta musika-emanaldiak jarraitu.

Hemengo txokorik ederrenak ezagutu.

Pintxo onenak jateko tokiak ezagutu, pertsonaia ezagunen eskutik.

Gure hondartzen egoera ikusi, web-kamera bidez.

Aisiarako agenda, ikusi.

Edukiak atalka banatuta daude: Touring, City breaks, Gastronomia eta ardoak, Meetings, Agenda, Berriak, Bideo promozionalak eta Zuzeneko ekitaldiak.

Zure mugikorraren bidez, Euskadik turismo alorrean dituen eskaintza guztiak ezagutzeko erarik errazena eta erosoena.

Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelera eta frantsesa

Euskararen erabilpena: Oso egokia

Kategoria: Aisialdia, komunikazioa

Balorazioa: 8/10. Oso ona.

webmaster

Read more articles