This is a demo store for testing purposes — no orders shall be fulfilled.

Irudikon, kontzentrazioa langai

Free

In stock

Categories
Android Aplikazioak Aplikazioak Apple Jolasak Jolasak

Fulsion Smart Systems enpresak sortu du umeentzako joko hau, app formatuan.
Jolasteko helburua baino ez duten beste joko batzuen aldean, Irudikonek xede “terapeutikoa” du.
Gaur egun, arreta-defizitaren nahasmenduak aurreko belaunaldietan baino askoz gehiago diagnostikatzen eta antzematen dira. Are gehiago, badago gehiegi egiten dela esaten duenik.
Edonola ere, Irudikonek bestelako joko-estrategia dakar. Horrela, umea tarte labur batez egon beharko da kontzentratuta oinarrizko mailetan, baina, aurrera egin ahala, Irudikonek joko- eta kontzentrazio-denbora luzeagoa eskatuko dio haurrari (beste joko-estrategia batzuen zailtasuna, aldiz, arazoei irtenbidea aurkitzeko denbora gutxiago eskaintzean datza).
Beste joko ludikoago batzuez aparteko aukera bilakatu dute Irudikon bertako grafiko profesionalek eta mendekotasun handia eragiten duen musikak. Halaber, xede hezigarri  interesgarria du, eta terapia-mota honetan material gutxi izan ohi da euskaraz.
Irudikon aplikazioa eskuragarri dago bai iOS bai Android sistema eragileetan.