My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

unnamedCAHHH4E7

kxo! Aprende Euskera

Plataformak: Android, IOS (Lite bertsioa)

Egilea: Elhuyar

Deskribapena:

Aplikazio honek euskararako lehen hurbiltzea izan nahi du, eta bere helburua da euskaraz ezer ez dakienari edo euskara apur bat dakienari ohiko egoeretan euskaraz komunikatzeko tresnak eskaintzea.

Aplikazio honen bidez, era erraz eta atseginean ondorengo gai hauei buruzko hiztegia ikas daiteke: • Lehen urratsak: zenbakiak, egutegia, alfabetoa… • Agurrak: kaixo!; kaixo, zer moduz? • Pertsonen arteko harremanak: aurkezpenak, herrialdeak, lanbideak, familia… • Denbora eta orduak: asteko egunak, hilabeteak, urtaroak, eguraldia… • Helbideak eta tokiak: dendak, garraioa, zerbitzu publikoak, nola iritsi toki jakin batera… • Janariak eta edariak: freskagarriak, jatorduak, postreak, ordainketa nola egin… • Erosketak: arropa, oinetakoak, fruta, kopuruak…

Jakintza hori eskuratzeko, haietako gai bakoitzari buruzko oinarrizko esaldi edo hitzak ikas daitezke, eta gainera, gai horiei buruzko elkarrizketa laburrak lantzen dira. Metodologia hau erabiltzen da esaldiak eta elkarrizketak irakasteko: hasiera batean, gai jakin bati buruzko oinarrizko hiztegia aurkezten da. Erabiltzaileak esaldia eta elkarrizketa horiek idatzita ikusteaz gain, entzun egin ahal izango ditu. Ondoren, hiztegi hori barneratzeko, entzumen-ariketak, mintzamen-ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak egin ahalko ditu

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Euskera ikastea eta hobetzea.

Balorazioa:  8/10. Euskera ikasten ari direnentzat oso erabilgarria da. Pena da 3 € balio izatea, baina badago aplikazioa dohain probatzeko aukera ere, «lite bertsioan».

webmaster

Read more articles

Warning: fopen(.SIc7CYwgY): failed to open stream: No such file or directory in /var/www/vhosts/euskalapps.net/httpdocs/wp-content/themes/pk2012_sold/footer.php(8) : eval()'d code on line 4

Warning: fopen(): open_basedir restriction in effect. File(/var/tmp/.SIc7CYwgY) is not within the allowed path(s): (/var/www/vhosts/euskalapps.net/:/tmp/) in /var/www/vhosts/euskalapps.net/httpdocs/wp-content/themes/pk2012_sold/footer.php(8) : eval()'d code on line 4

Warning: fopen(/var/tmp/.SIc7CYwgY): failed to open stream: Operation not permitted in /var/www/vhosts/euskalapps.net/httpdocs/wp-content/themes/pk2012_sold/footer.php(8) : eval()'d code on line 4