My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

15Elhuyar ZTH Hiztegia

Plataformak: Android, IOS

Egilea: Elhuyar

Deskribapena

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa zientzia eta teknologiako arlo guztietako informazioa biltzen duen euskarazko lehen hiztegi entziklopedikoaren aplikazioa da.

Arloak: Hiztegiak 50 jakintza-arlotako 23.000 kontzeptu inguru ditu. Arloak hauek dira (sei multzotan antolatuta):

• Zientzia zehatzak: matematika, estatistika.

• Materiaren eta energiaren zientziak: fisika, kimika; astronomia.

• Lurraren zientziak: geografia, geologia, mineralogia, meteorologia, ozeanografia, paleontologia.

• Biziaren eta osasunaren zientziak: biologia, mikrobiologia, botanika, zoologia; biokimika, genetika, antropologia fisikoa; ekologia, ingurumena; anatomia, fisiologia; medikuntza, psikiatria, albaitaritza.

• Teknologia: teknologia (orokorra), teknologia mekanikoa, teknologia elektrikoa, elektronika, telekomunikazioak, informatika; materialak, metalurgia; arkitektura, eraikuntza; abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, meatzaritza; aeronautika, astronautika, itsasoa, trenbidea, automobilgintza; argazkigintza; armagintza.

• Orokorrak

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Ikasketak/ Zientzia

Balorazioa: 9/10

webmaster

Read more articles