My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

4Elgeta Memoria

Plataformak: Android,

Egilea: Batura Mobile

Deskribapena

Ezagutu ezazu Intxorta mendiko borroketan gertatutakoa, hainbeste denboraz ixilarazitako Oroimen Historikoa berreskuratzeko. Elgeta 1936 eta 1937ko guda zibilaren kokagunerik esanguratsuenetako bat izan zen.

App honen bitartez, Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izango duzu, baita borrokaldi hauetan erabilitako lubaki, babesleku eta metrallatzaileen kabiak ikusteko ere.

Gainera, audio-giden bitartez, kokalekuz kokaleku Elgetan jazotakoak zehaztasunez entzuteko aukera izango duzu.

 

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Herriak, Aisialdia, Kultura

Balorazioa: 8/10

webmaster

Read more articles