My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

HitzakHondoratuHitzak Hondoratu

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Gonzalo Uriarte Gomez
Deskribapena
•Ez dira itsasontzi soilak, bakoitzak hitz bat barneratzen du, letra edo itsasontziaren zati bat aurkituz gero, hitz ezkutuarekin loturiko galdera sorta bat agertuko da, galdera egokia aurkitzen baduzu zure txanda jarraituko du.

Lagunen kontra jolasteko jokoa da hau.
Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker gauzatu da.

 

Kategoria: Harremanak, Ikasketak, Jokoak
Balorazioa: 7/10

KatamotzHitzakKatamotz Hitzak

Plataformak: Android
Egilea: Gonzalo Uriarte Gomez
Deskribapena
•Katamotz hitzak euskeraz Irakurketa eta idazketa lantzeko 6 ariketa dira.
5 urtetik gorako umeentzat egokia. Batez ere lehenego zikloan irakurtzen hasten direnean.

Ariketen maila erreza, ertaina eta zaila izan daiteke. Pinguinoen bidez aldatu daiteke.
Ariketa errezak 2-4 hizki bitarteko hitzak dira.
Ariketa ertainak 5-8 hizki bitarteko hitzak dira.
Ariketa zailak 8-12 hizki bitarteko hitzak dira.
Auzazko ariketak agertzeko pinguinoen azpiko play botoia sakatu.

Programa honek GPL v3 Lizentziapean banatzen da.
Programa honek Vala/Genie programazio hizkuntzan eraikita dago eta SDL joko motorra erabiltzen du.

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokoak
Balorazioa: 9/10

GaldeketaunGaldeketaun Lehiaketa

Plataformak: Android
Egilea: BILBOKO UDALA
Deskribapena
•Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Nontzeberri kultura atariarekin elkarlanean, GALDEKETAUN 12 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko lehiaketa abiatu du. Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea da, beti ere euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz. Jaitsi ezazu Galdeketaun.app-a eta jolastu sari mordoak irabazteko!!

Kategoria: Aisialdia, jokoak, Herriak
Balorazioa: 7/10


ZenbakiakPlataformak:
 Android
Egilea: Xagu Studios
Deskribapena
•Zure haurrak hizkiak eta zenbakiak era erraz eta dibertigarrian ikastea nahi duzu?
Orduan hau da behar duzun jokoa! Jolas honen bitartez, zenbakiak eta alfabetoko hizkiak, bai maiuskulak bai minuskulak ikasiko ditu era desberdinetan.

Hizkien aldetik, minuskulak eta maiuskulak erlazionatzeaz gain, hauen ordena eta marrazteko era ere ikasiko ditu. Mailaka sailkatuta daude mini-joko desberdinak eta jolastu ahala joko gehiago desblokeatuko ditu haurrak. Joko bakoitza hasi baino lehen instrukzioak azalduko dira, eta bukatzerakoan izarren bidezko puntuazioa jasoko da.

Zenbakien aldetik, lehenengo 0-etik 9-ra ikasiko ditu, bai ahoskeraz, baita zenbakien ordena eta baita marrazteko era ere, honetaz aparte, zenbakiak bisualki kantitateekin erlazionatzen ikasiko da ere. Ondoren 10-etik 20-rako zenbakiak ikasiko dira jolasten den bitartean. Hizkien kasuan bezala, hemen ere instrukzioak eta puntuazioak jasoko dira mailak bukatu ahala.

Haurrentzako erakargarriak diren irudi eta grafikoak erabiliz, hizkiak eta zenbakiak ikasiko ditu konturatu gabe eta era errazean jolasten duen bitartean.

Bertsio hau dohakoa da iragarkiak sartuta, nahi izanez gero, PRO bertsioa eros dezakezu iragarkirik gabeko jokoa izateko.

Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10


geograhPlataformak:
 Android
Egilea: Xagu Studios
Deskribapena
•Munduko geografiari buruzko jokoa da, hainbat joko ditu barnean (lekuak kokatu, asmatu, leku esanguratsuak aukeratu, banderak, etab) Lehen aldiz hasterakoan hizkuntza aukeratzeko aukera eman du, hizkuntzen artean euskara aukera daiteke.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

ipuninlariPlataformak: Android eta iPhone
Egilea: EKINTECH
Deskribapena
•Ipuinlari, ipuinak sortzeko tresna da. Etxeko umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontairekin.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

Euskal Quiz
euskalQuizPlataformak: Android, iPhone
Egilea:Patricia Marquiegui
Deskribapena
Euskal herri eta hirien konkista jokua. Herri bakoitzeko kultura, gastronomia, kirola edota historia galderak erantzun, zure lagunak gonbidatu, eta Lehendakari birtuala bihurtu zaitez!
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

bingoKlikPlataformak: Android, iPhone
Egilea:Gestionet Multimedia
Deskribapena:Bingoaren mekanika jarraituz, aplikazio honen bitartez gaztetxoek Euskal hiztegia landuko dute.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

IpuinKlasikoakPlataformak: Android, iPhone
Egilea:Gestionet Multimedia
Deskribapena
3 txerritxoak, lau musikariak, txanogorritxu eta beldurrik gabeko June deituriko ipuin klasiko interaktiboak irakurri ahalko dituzu aplikazio honen bitartez..
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

letraMagikoakPlataformak: Android, iPhone
Egilea:Gestionet Multimedia
Deskribapena
Ipuin interaktibo honetan Aitorreri lagundu beharko diogu. Aitor mendian galdu egin da, baina laguntza magiko bat edukiko du: arkatz magikoa alegia. Arkatz honek idazten duena erreala bihurtzen bait da.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10