My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

unnamedCAQCRB7GdBizi

Plataformak: Android,

Egilea: Aritzg

Deskribapena: Donostiko bizikleten alokairu serbitzuari buruzko informazioa. Aplikazio honen bitartez jakin dezakegu zenbat biziketa dagoen libre, eta beraien kokapena.

Euskararen erabilpena: Nahikoa.

Kategoria: Aisialdia/ Herriak

Balorazioa: 6/10.

unnamedZallatur

Plataformak: Android,

Egilea: Ekaide Project Development

Deskribapena:

Aplikazioaren helburua Zallako udalgunea erakustea da. Aplikazio honek Zallako gune turistikoak eta inguruneko ekimen interesgarriak erakusten ditu geoposizionatze sistemaren bidez. Aplikazioaren erabiltzaileek eguneratutako zerrenda handia dauka, argazki, gomendio eta guzti. Esate baterako, hurbil dauzkazun monumentuak, jolas-eremuak, parkeak, museoak, tabernak, jatetxeak, interesgarriak izan daitezkeen eraikinak….eta abar. Gainera, baloratu ez ezik, gomendatu ere egin daiteke.

App-a giza-sare batzuekin lotuta dago (Facebook, Twitter, Foursuare), beraz, argazkiak, iruzkinak eta ibilbideak parteka daitezke.

Hemen, oinez, mendiko bizikletaz, baita zaldiz ibiltzeko bideak ere deskargatu ahal izango dira eta urratsez urrats jarraitu. Edonork argitara ditzake gustoko dauzkan ibilbideak.

 

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Kultura

Balorazioa: 8/10

unnamedCAFURO3QKult! BILBAO

Plataformak: Android, IOS

Egilea: VIRTUALWARE 2007

Deskribapena:

Aplikazioaren helburua Bilboko hiriaren kultura hedatzea da, bertoko artea, gastronomia, historia eta kirolak nabarmenduz. Geocatching moduko joku baten bitartez erabiltzaileak esperientzia bizi izango du, hiriko tokiak ikuspuntu berri batetik aztertuz, bere biztanleen historian murgilduz, eta hiriko aspektu kultural ezagunenak, baita ez hain ezagunak ere aurkituz.

Aplikazioa exekutatzeko beharrezkoa da interneterako konexioa izatea eta GPSa piztuta edukitzea

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Kultura

Balorazioa: 8/10

unnamedCAGNZJV2

Zarautz

Plataformak: Android,

Egilea: ARAZI

Deskribapena:

Zarautzi buruzko sakeleko gida. Erabilgarritasunak:
– Eguraldiaren eta mareen aurreikuspena (itsasgora/itsasbehera, olatuak…).
– Zarauzko jardueren agenda.
– Surfari buruzko guztia: olatuak, Windgururen taula, ikastaroak, dendak eta tailerrak.
– Jatetxeetako eta hoteletako gida, prezioekin eta GoogleMapseko kokapenarekin.
– Euskal gastronomiako berezko pintxoak jateko tokiak.
– Gustu eta adin guztietarako planak.
– Iristeko eta mugitzeko modurik egokienak.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Herriak, Aisialdia

Balorazioa:  5/10. Oso sinplea.