My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

15Aiaraldea.com

Plataformak: Android

Egilea: Aiaraldea komunikazio leihoa

Deskribapena:

Aiaraldeko informazioa bideoan [.tv], testuan [.info], argazkitan [.jpg] eta audioan [.fm].

Laudio, Amurrio, Urduña, Orozko, Aiara, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko informazioa % 100 euskaraz.

Aiaraldea Irratia eta bertan ekoizten diren irratsaio guztiak online entzun.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Albisteak

Balorazioa: 7/10.

3Hondarribia Gida

Plataformak: Android

Egilea: Alambre Estudio

Deskribapena:

Hondarribia ezagutzeko ikus-entzunezko gida

Bisita gidatu honek Hondarribian barrena hainbat ibilaldi egin eta herriaren leku adierazgarrienak ezagutzeko aukera emango dizu. Gida honek audio-gidaren funtzioa betetzen du eta mapa zehatzak ditu. Bisitarientzako argibideak eta bisita aldez aurretik planifikatzeko atal bat ere badu.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Herriak

Balorazioa: 6/10.

unnamedParkplona

Plataformak: Android

Egilea: AKTING Engineering

Deskribapena:

Iruñan kotxea aparkatzen lagnduko dizun aplikazioa.

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria: Garraioak,

Balorazioa: 5/10.

4Sopela

Plataformak: Android

Egilea: Batuin

Deskribapena:

Sopelako udalerria ezagutzeko aplikazioa

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Herriak, Aisialdia

Balorazioa: 7/10.

3Tolosaldean Zer Non

Plataformak: Android

Egilea: Iametza Interaktiboa

Deskribapena:

Tolosaldeko mankomunitateko herritarrei birziklatzen lagundu eta zalantzak argitzea da aplikazio honen helburua

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Herriak

Balorazioa: 7/10.

11Bilbao Guía Ilike

Plataformak: Android

Egilea: DUO IT

Deskribapena:

Bilbo ezagutzeko gida aproposa eta oso interesgarria.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Herriak

Balorazioa: 9/10.

 

2Getaria

Plataformak: Android

Egilea: VirtualGeosim

Deskribapena: Getariari buruzko gida turistikoa. Bertan aurki dezakezu Getariako  taberna, jatetxe, museo eta hainbat lekuri buruzko informazioa.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Herriak

Balorazioa: 6/10.

1111Bergara Turismo

Plataformak: Android eta iOS

Egilea: informatika@bergara.net

Deskribapena: 

Ustekabe atsegina. Hori da, hain zuzen ere, Bergara, Ideien Hiria, bisitatzeak sorrarazten duen bizipena.

Ustekabea, galtza bakeroak tindatzeko Bergarako Urdina ekoizten zuen hirian tamainako monumentuak aurkitzeagatik. Atsegina, hiria babesten duen Gerriko Berdea zein hiri barruko lorategi historiko eta esparru berdeek Natura eta Hiria uztartzen laguntzen dutelako.

Bergara Monumental eta Berde honetan zehar Europako Historiaren eta Artearen laburpen bikaina topatuko du bisitariak. Europako Ilustrazioaren topagunea izan ditugu Bergara eta haren Mintegia; hortik Ideien Hiria goitizena. Berrikuntza eta Ikerketan aitzindari, Wolframioa aurkitu izanak gainontzeko lorpen zientifikoak txiki utzi ditu.

Mugikorretarako aplikazio honek 2.0 munduan kokatzen du Ideien Hiria eta bisitariak hirian zehar egiten duen bidaia esperientzia aberats bilakatzen du

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Herriak, Aisialidia

Balorazioa: 6/10.

unnamedCAOY0DN9TXINGUDI GPSen

Plataformak: Android, IOS

Egilea: BLUGIA, S.L.

Deskribapena: Bidasoa Badiako zortzi ibilbideen zehar eta jarritako 150 interes puntueetatik eramango zaituen aplikazioa. Adierazitako puntu bakoitzean azpimagarritzat jo daitekeen gauzetaz informarzioa ematen du.
Erabilera erraza, erakargarria eta indartsua da. Ibilbide bat aukeratzen duzu eta smartphone bidea zein den esaten dizu. Intereseko puntuetatik pasatzean (eraikuntzak, eskulturak, parkeak, e.a.) leku bakoitzeko multimedian oinarrituriko euskarrian informazioa nabarmenena emango dizu.
Bidasoa Badiaren zehar ibiltzeko era berri bat da.
Baita ere Bidasoa Badia ezagutzeko era berria

Euskararen erabilpena: Nahikoa.

Kategoria: Herriak/ Bidaiak / Aisiadia

Balorazioa: 7/10.

unnamedCABKJTWTdParking

Plataformak: Android,

Egilea: Aritzg

Deskribapena: Donostiako parkinei buruzko informazioa denbora errealean. Informazioa zerrenda zein mapa formatuan ikusi daiteke. dParking-ek parking bakoitzeko tarifari buruzko informazioa eskaintzen du, eta minutuen arabera gastua zein izango den aurresaten du modu zehatzean. Honetaz gain, eukera ematen du mugikorreko nabigazioa automatikoki aktibatzeko, gauden tokitik aukeratutako parkineraino gida gaitzan GPS bidez

Euskararen erabilpena: Nahikoa.

Kategoria: Herriak/ Garraioak

Balorazioa: 7/10. Oso erabilgarria Donostira egun pasa joaten garenontzat.