My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

IpuinKlasikoakPlataformak: Android, iPhone
Egilea:Gestionet Multimedia
Deskribapena
3 txerritxoak, lau musikariak, txanogorritxu eta beldurrik gabeko June deituriko ipuin klasiko interaktiboak irakurri ahalko dituzu aplikazio honen bitartez..
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

letraMagikoakPlataformak: Android, iPhone
Egilea:Gestionet Multimedia
Deskribapena
Ipuin interaktibo honetan Aitorreri lagundu beharko diogu. Aitor mendian galdu egin da, baina laguntza magiko bat edukiko du: arkatz magikoa alegia. Arkatz honek idazten duena erreala bihurtzen bait da.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

Artzain Jokoa
artzainJokoaPlataformak: Android
Egilea:Gestionet Multimedia
Deskribapena
Aplikazio honi esker erabiltzaileek bata bestearen kontra egingo dute Artzain Jokoaren joko mahai bat erabiliz. Baina erabiltzaileek euren ikurra joko mahaian jarri ahal izateko lehenik eta behin galdera bati ondo erantzun beharko diote. Txarto erantzunez gero arerioaren ikurra agertuko da.
Erabiltzaileek Gegorafia eta Historia, Matematikak eta Zientziak, Arte eta Literatura eta azkenik Kirola eta Ikuskizuneei buruzko galderak erantzun beharko dituzte.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

mundupoly

Plataformak: Android
Egilea:Gestionet Multimedia
Deskribapena
Aplikazio honetak erabiltzaileek planetan zehar bidaiatu beharko dute, herriak eta monumentuak erosiz. Horretarako planetako kontinenteen herrialde eta kulturei buruzko galderak asmatu beharko dituzte herriak erosi edo monumenturen bat eraiki nahi baldin badute. Beste jokalari baten herrian jausterakoan gaua igarotzeko dirua ordaindu beharko dute jokalariek, diru kopurua monumentuaren eta galderaren erantzunaren arabera izango da.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

hitziki
Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ONOFF
Deskribapena
• Hitziki Euskarazko hiztegia ikasteko jolasa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat diseinatua; halere, helduek ere praktika dezakete jolastuz. Glenn Doman psikoterapeuta estatubatuarraren adimen-bitetan oinarritua.
• Euskara ikasteko berariaz hautaturiko 189 hitz! 8 gai!
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

logo4ImagenesArgazkiapp – Lau irudi hitz bat

Plataformak: Android, iPhone
Egilea: EKINTECH SMART SOLUTIONS S.L.
Deskribapena Argazkiapp, hamaika buruhauskarrik osaturiko jolasa da. Buruauskarri bakoitza 4 irudiz eta hitz batez osatuta dago. 4 irudiek hitz bat dute komunean. Asma ezazu hitz hori eta lortu puntuak. Zenbat eta puntu gehiago lortu, orduan eta letra gehiago erosi ahal izango duzu, beste buruhauskarri gehiago argitzeko.
Ondo pasa!

Kategoria:  Jokoak / Euskara Ikasteko

Balorazioa: 10/10. Oso ona benetan !!!!

Altxorraren bila

Plataformak: Android Egilea: Gestionet Multimedia Deskribapena: 3 dimentsiorako ohian baten zehar abentura zoragarria bizi izango duzue. Tribial eta antzar-jokoaren batuketa honetan erabiltzaileek geografia, historia eta naturari buruzko galderak erantzun beharko dituzte…

Minotauroaren labirintoan

Plataformak: Android Egilea: Gestionet Multimedia Deskribapena: Minos uhartean zehar turismoa egiten daudela, Elene eta bere neba Gorka zulo batean jausi egiten dira biak konortea galduz. Itzartzerakoan kobazulo batean daudela konturatzen dira.…

Sugaarren mendian

Sugaarren mendian

Sugaarren mendian

PlataformakAndroid,

Egilea: Gestionet Multimedia

 

Deskribapena

’Sugarren Mendian’ istorio interaktibo bat da.
Euskal Herriko herrixka bateko guraso guztiak desagertu egin dira. Sugaar dragoi maltzurrak bahitu egin ditu. Naia, Unai eta Iker dragoiaren bila joango dira gurasoak salbatzeko asmoz.
Bidean abentura harrigarriak biziko dituzte eta erabiltzailearen esku egongo da zein bide hautatuko duten. Izan ere, istorioa aurrera joan ahala, erabiltzaileak zenbait ahutu garrantzitsu hartu beharko ditu.

Kategoria:  Ipuinak / Aisialdia

Balorazioa: 9/10.