My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

unnamedCAT0VLX6 Itzultzaile Automatikoa

Plataformak: Android,

Egilea: Inigo Gayarre

Deskribapena: Gazteleratik euskerara hitz eta esaldiak itzultzeko aplikazioa. Aplikazio erabilgarria izan daiteke euskara ikasten gabiltzanontzot.

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria: Euskera ikasteko

Balorazioa: 6/10

unnamed2Euskera Nor Nori Nork

Plataformak: Android

Egilea: BBY Digital

Deskribapena: Euskal aditzak Ikasteko (Nor-Nori-Nork) formak.

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria: Euskera Ikasteko.

Balorazioa: 5/10. Naiz eta oso sinplea izan, baliagarria izan daiteke euskal aditzak ikasten dabiltzanentzat.

unnamedCALP4DAPauskalo

Plataformak: Android,

Egilea: Irontec s.l.

Deskribapena: Euskara ikasi edo hobetzeko modu berri eta desberdin bat. Euskara maila guztientzat zuzenduta dago, zailtasun ezberdinak eskaintzen bai ditu.

Ondo pasatzen duzun bitartean, euskera ikasten eta hobetzen arituko zara!

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera ikasteko

Balorazioa: 9/10

unnamedCAMH5A2KFixi eta Bota Magikoak

Plataformak: Android, iOS

Egilea: Forma Soluciones Tic

Deskribapena:

Umeentzako zuzenduta dagoen ipuin elkaeragitzailea. Euskera ikasteko baliagarria eta naturarekiko errespetua lantzeko garatua. Istorio oso polita, entretenigarria eta jolasgarria. 3 eta 6 urte bitarteko umei bideratua

Euskararen erabilpena: Oso egokia

Kategoria: Umeak, Jokuak, Ipuinak.

Balorazioa: 10/10. Oso ona. Horrelako euskal-app gehiago behar ditugu. Zorionak Forma Soluciones eko garatzaileei.

unnamedCA2BIMW8

Hiztegia Offline

Plataformak: Android,

Egilea: Aitor Camara

Deskribapena: Hiztegia Offline izeneko hiztegiak gaztelania-euskera, euskera-gaztelania, euskera-sinonimoak eta antonimoak zerbitzuak eskaintzen ditu (Internetik gabe dabil). Ezaugarriak: 30.000 hitz gaztelaniaz  – 50.000 hitz euskeraz  – 40.000 hitzen sinonimoak eta antonimoak (Euskera)

Euskararen erabilpena: Ez da oso egokia

Kategoria: Euskera ikasteko, baita hobetzeko ere.

Balorazioa:  2/10. Nahiko eskasa. Badaude askoz hobeak direnak eta gainera doan.

unnamed

Ikusi eta Ikasi

Plataformak: Android,

Egilea: Virginia Libano

Deskribapena: Euskara ikasi eta hobetu nahi dutenentzat aplikazio interesgarria da hau. Nor-Nori-Nork, Nor-Nork, Nor-Nori eta balditzak praktika daitezke modu erakargarri eta jolasgarri batean.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Euskara ikastea, baita hobetzea ere.

Balorazioa:  8/10. Oso erabilgarria eta doan.

unnamedCAPPIYDI

Basajendea

Plataformak: Android, IOS

Egilea: DADA Company Edutainment

Deskribapena:

Basajendea ipuin interaktiboa da, euskaraz eginda. Txikienei euskal mitologiako pertsonaia desberdinak azaltzen dizkie, esate baterako: Tartalo, Basajaun, Mari, Ortzi eta askoz gehiago ere. Ezagut itzazu Basajendean.

Liburuak 14 orrialde ditu. Bertan, animazioak, eszena interaktiboak eta soinu-efektu dibertigarriak topatuko dituzu. Gainera, neurrian egindako soinu-banda zoragarri batek laguntzen dio ipuinari.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Aisialdia, Ipuinak, Haurrak.

Balorazioa:  9/10. Oso interesgarria

euskal hiztegia

Euskal Hiztegia

Plataformak: Android,

Egilea: Borja Dominguez

Deskribapena: Euskara ikasten ari direnentzat tresna interesgarria da. Aplikazio honetan, euskal hiztegia ez ezik, beste hizkuntza batzuetaz eginda dauden itzulpenak ere azaltzen dira, euskara-gaztelania, gaztelania-euskara, euskara-frantsesa, frantsesa-euskara, euskara-ingeles eta ingeles-euskara, hain zuzen ere. Aipatutako ezaugarriez gain, sinonimoak eta euskal wikipediararen sarrera batzuk ere eskeintzen ditu.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Euskera ikastea eta hobetzea.

Balorazioa:  9/10. Oso erabilgarria eta gainera, doan.

Bertsoapp

Plataformak: IOS , Android

Egilea: Lander Unanue

Deskribapena:

4 eta 8 oinez osatutako bertsoak egin daitezke. Oinak, errimatzen duten hitzak, bertsoetatik kendu, oin bakoitzari dagokion tokian jartzeko asmoz.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Jokuak, euskara ikastea eta hobetzea.

Balorazioa:  7/10. Bertsoak gairik gabe azaltzen dira. Hori dela eta, nekez kokatzen dira testuinguru batean.

unnamedCAC5F2Y2

Elhuyar Hiztegia

Plataformak: Android, IOS

Egilea: Elhuyar

Deskribapena: Euskara-gaztelania hiztegia. Ezaugarriak:  88.000 sarrera – 20.000 azpisarrera – 150.000 adiera – 100.000 adibide.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Euskera ikastea eta hobetzea.

Balorazioa:  4/10. Euskara ikasten ari dutenentzat erabilgarria izanda ere, ez da onargarria 3 € balio izatea. Gainera, badaude beste aplikazio batzuk antzerako ezaugarriez eta doan.