My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

7Xuxen

Plataformak: Android, IOS

Egilea: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Deskribapena:

Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa da.
Aplikazio hau gailu mugikorretatik bidaltzen diren testuak zuzentzeko erabiltzen da. Zuzendutako testuak gure gailu mugikorrean, egunero, erabiltzen ditugun aplikazioekin partekatu ahal izango dira; horrela, Gmail eta WhatsApp moduko aplikazioetan zuzendutako testuak txertatu ahal izango ditugu.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera, Aisialdia

Balorazioa: 10/10. Oso erabilgarria. Euskera ikasi eta hobetzeko ere erabilgarria

9Nora zoaz Nora? Etxera

Plataformak: IOS

Egilea: BIT&MINA S.L.

Deskribapena:

Nora euskara ikasi nahian dabil. Lehenik eta behin gauzak nola izendatzen diren jakin behar du eta, horretarako, zure laguntza behar du. Etxeko gela bakoitzean gauza mordoa dago eta ez daki nondik hasi. Egin klik gauza bakoitzaren gainean eta euskaraz nola esaten den entzun eta irakurri ahal izango du Norak. Lagun diezaiogun euskara ikasten eta, bide batez, ondo pasatzen!
1. Egongela 2. Sukaldea 3. Lorategia 4. Bainugela 5. Logela

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera Ikasteko, Haurrak, Jolasak

Balorazioa: 10/10.

6Ipuintxo

Plataformak: Android

Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena:Gaur egun Ipuintxok dagoeneko 10 ipuin ditu, zeinen istorioak Basajaun, Mari, Jentil, eta abar bezalako mitologiko pertsonaiak dira.
Ipuin interakatiboak euskeraz biltzeko aplikazioa.

Euskararen erabilpena:Egokia

Kategoria: Ipuinak.

Balorazioa: 7/10.

2Munduko Ipuinak

Plataformak: Android

Egilea: Iametza Interaktiboa

Deskribapena:

Zortzi eskualdeetako ipuin bana. Sahara, Laponia, Patagonia, Andeak, Himalaia, Euskal Herria, Alaska eta Australiako umeen ahotik euren bizimodua ezagutuko dute haurrek. Non bizi diren, beren etxea nolakoa den, zer animalia dituzten, nolako ohiturak dituzten…

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Umeak, Euskera, Ipuinak

Balorazioa: 8/10.

1Nairobitarra

Plataformak: Android

Egilea: Iametza Interaktiboa

Deskribapena:

Nairobitarra autobusak hogei urte eta milioi bat kilometrotan pilatutako esperientziak eta baloreak jaso nahi ditu 2 jokalarirentzako joko hezigarri honek. Fitxak aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezusteko onak eta txarrak jasotzeko, urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko. Zoriak erabakiko du gurpil bat zulatuta eta gelditzeko beharra izango duen, muga batean pasaportearekin arazoak izango dituen ala paisaia natural batez gozatu edo bertako biztanleen laguntza jasoz aurrera egin ahal izango duen

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Umeak, Euskera, Jokoak

Balorazioa: 8/10.

unnamedPorrotx hiztuna

Plataformak: Android

Egilea: Ikasplay

Deskribapena:

Haur txikiei zuzendutako aplikazioa da. Haurrek Porrotxen eskutik koloreak lantzeko aukera izango dute. Honekin batera, Porrotxen bibotearen abestia entzuteko edota gure pailazo ezagunari kili-kiliak egiteko aukera ere izango dute.

Zabaldu nahi dugun bide hau zuen gustukoa izanez gero, egon ziur berriak etorriko direla!

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Umeak, Euskera

Balorazioa: 9/10.

 

 

unnamed5Liburuki eta Bere Lagunak

Plataformak: Android

Egilea: Bigorringo

Deskribapena: Puzzle eta plataforma moduko joku klasikoen izaera berreskuratuz, Liburuki eta bere lagunak xumetasuna eta jolasteko erraztasuna kontuan hartuta diseinatua izan da eta horrelako jolasen bila dabiltzenei gozaraziko die.

Sagu maltzur batzuk liburutegi guztien liburuak jaten ari dira! Liburuki eta bere lagunen laguntzarekin eszenatoki desberdinetan zehar gelditu diren letrak berreskuratu beharko dituzu liburuak berregiteko. Joku oso dibertigarri eta entretenigarria, maila barietate zabalekin eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiko udal liburutegietan girotuta.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Haurrak, Jokuak.

Balorazioa: 9/10. Haurrentzako oso aproposa den joko dibertigarria.

 

unnamedCAZ954JRAmetsen Munduan

Plataformak: Android, IOS

Egilea: Gestionet Multimedia

Deskribapena: Haurrentzako oso aproposa den ipuin eta joko dibertigarria.

Istorioak lo egiteko zailtasunak dituen ume batekin hasten da. Hortik abiatuta, erabiltzailea umearen ametsetan sartuko da bidai fantastiko batean murgilduko diona. Izarretan zehar hegaz ibiliko da, kometekin hitz egingo du eta hauek hiru planetara eramango diote: Planeta Urdinera, Planeta Berdera eta Planeta Gorrira. Planeta bakoitzean pertsonaia desberdinak ezagutuko ditu eta beraiek geroago aplikatu ahal izango dituen gauza desberdinak erakutsiko dizkiote

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Haurrak, Jokuak, Ipuinak.

Balorazioa: 9/10. Oso ona.

unnamed1Euskal Alfabetoa

Plataformak: Android

Egilea: Bigorringo

Deskribapena: Txikitxoei eukaraz idazten irakasteko modu dibertigarria. Aplikazio honen bitartez haur txikien aurre-irakurle gaitasunak landu daitezke. Gainera, alfabetoaren letra bakoitza eszena edo pertsonai bati erlazionatuta agertuko da multimedia euskarriarekin, gure seme-alaben erlazio gaitasuna are gehiago finkatuz.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera Ikasteko, Haurrak, Jokoak

Balorazioa: 9/10. Haur Txikitxoak inguruan badituzu, ezinbesteko aplikazioa.

unnamed Ikasitz

Plataformak: Android, IOS

Egilea: Irontec

Deskribapena: Zure seme-alabei euskararen oinarrizko hiztegia ikasten lagundu nahi badiezu, Ikasitz jokoarekin lortu dezakezu.

Haurrentzako egindako joko hezigarri honekin, zure seme-alabek hainbat gai desberdinei buruzko hitz berri ugari ikasi ditzateke, ondo pasatzen duten bitartean.

Euskararen erabilpena: Oso Egokoa

Kategoria: Euskera Ikasteko, Haurrak, Jokoak

Balorazioa: 9/10. Ederra benetan. Haur txikiak ditugun gurasook aplikazio hauen beharra ditugu.