My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

3Hondarribia Gida

Plataformak: Android

Egilea: Alambre Estudio

Deskribapena:

Hondarribia ezagutzeko ikus-entzunezko gida

Bisita gidatu honek Hondarribian barrena hainbat ibilaldi egin eta herriaren leku adierazgarrienak ezagutzeko aukera emango dizu. Gida honek audio-gidaren funtzioa betetzen du eta mapa zehatzak ditu. Bisitarientzako argibideak eta bisita aldez aurretik planifikatzeko atal bat ere badu.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Herriak

Balorazioa: 6/10.

1Klikmetroak

Plataformak: Android

Egilea: AKTING Engineering

Deskribapena:

Aplikazio hau 2013ko Kilometroen barruan sortutako ekimena da.

Helburua, erabiltzaile bakoitzak metro bat egitea da. Eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbideari ahalik eta itzuli gehiena ematea.

Erabiltzaileek egindako metro bakoitzeko (doan!), babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde

 

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera, Aisialdia

Balorazioa: 8/10.

6Garaikoa

Plataformak: Android

Egilea: Kutxa Ekogunea

Deskribapena:

Aplikazio honen bitartez zure eskualdean sasoiko barazki eta frutak zeintzuk diren ezagutuko duzu. Baita garaiko produktu horiekin egin ditzakezun errezetak ere.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia

Balorazioa: 4/10. Zerbait interesgarriagoa espero genuen.

unnamedParkplona

Plataformak: Android

Egilea: AKTING Engineering

Deskribapena:

Iruñan kotxea aparkatzen lagnduko dizun aplikazioa.

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria: Garraioak,

Balorazioa: 5/10.

2ACT 2013

Plataformak: Android

Egilea: Mikel Ibiricu

Deskribapena:

ACT 2013 txapelketa jarraitzen lagunduko dizun aplikazopa

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria: Aisialdia, Kirolak

Balorazioa: 5/10.

10Nora zoaz Nora? Erosketetara

Plataformak: IOS

Egilea: BIT&MINA S.L.

Deskribapena:

Nora erosketak egitera joan da. Bere gurasoak lagundu nahi ditu baina horretarako beharrezkoa du gauza bakoitza nola esaten den jakitea. Lagunduko al diogu? Egin klik gauza bakoitzaren gainean eta  euskaraz nola esaten den entzun eta irakurri ahal izango du Norak. Lagun diezaiogun euskara ikasten eta, bide batez, ondo pasatzen!

1. Fruta-denda 2. Arrandegia 3. Okindegia 4. Harategia 5. Burdindegia

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera Ikasteko, Haurrak, Jolasak

Balorazioa: 10/10.

9Marigorringoren Abentura

Plataformak: Android

Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena:

Marigirringoren Ipuin interakatiboak euskeraz. Ezagutu Marigorringoren mundua, eta lagundu etxerako bidea aurkitzen.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Ipuinak. Euskera Ikasteko, Haurrak

Balorazioa: 9/10.

8Katargi

Plataformak: Android

Egilea: Grupo Santillana

Deskribapena:

3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolas interkatibo dibertigarri eta ikasgarria.Katargi katuaren eskutik, zure seme-alabek gozatu egingo dute, planetarik planeta eta abenturaz abentura, haien laguntxo berriekin batera: malkartxoak, aldakinak, udaretiak, robotak…

Bat egin zeure seme-alabekin, eta gozatu zeuk ere espazioan zehar bidaiatuz!

Gainera, aplikazio honek, besteak beste, ikasteko ere balio du: – Gaitasun digitala hobetzeko. – Behatzean eta esperimentatzean trebatzeko. – Haur Hezkuntzako curriculumeko edukiak garatzeko.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera, jolasak, Haurrak

Balorazioa: 10/10.

7Xuxen

Plataformak: Android, IOS

Egilea: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Deskribapena:

Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa da.
Aplikazio hau gailu mugikorretatik bidaltzen diren testuak zuzentzeko erabiltzen da. Zuzendutako testuak gure gailu mugikorrean, egunero, erabiltzen ditugun aplikazioekin partekatu ahal izango dira; horrela, Gmail eta WhatsApp moduko aplikazioetan zuzendutako testuak txertatu ahal izango ditugu.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera, Aisialdia

Balorazioa: 10/10. Oso erabilgarria. Euskera ikasi eta hobetzeko ere erabilgarria

9Nora zoaz Nora? Etxera

Plataformak: IOS

Egilea: BIT&MINA S.L.

Deskribapena:

Nora euskara ikasi nahian dabil. Lehenik eta behin gauzak nola izendatzen diren jakin behar du eta, horretarako, zure laguntza behar du. Etxeko gela bakoitzean gauza mordoa dago eta ez daki nondik hasi. Egin klik gauza bakoitzaren gainean eta euskaraz nola esaten den entzun eta irakurri ahal izango du Norak. Lagun diezaiogun euskara ikasten eta, bide batez, ondo pasatzen!
1. Egongela 2. Sukaldea 3. Lorategia 4. Bainugela 5. Logela

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera Ikasteko, Haurrak, Jolasak

Balorazioa: 10/10.