My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

1Irriklik

Plataformak: Android,

Egilea: IKASPLAY

Deskribapena

Aplikazio honen bidez Irrien Lagunak klubara argazkiak bidali daitezke

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Haurrak

Balorazioa: 7/10

5Bermeoko Udala

Plataformak: Android,

Egilea: Batuin.com Mobile Developer

Deskribapena

Bermeo eta bere zerbitzuak ezagutzeko lagungarria den euskal aplikazioa.

Berton eskaintzen den informazioa ren artean: non jan, non lo egin edo non hartu txikito batzuk,…   ondarearen berri ere ematen du, eta baita aktibitateak proposatzen ditu.

Itsasoa da Bermeoren ardatza, bai aisialdian (paseoa portutik eta kostaldetik, irteerak itsasontzian, urpekoa…) eta baita ere geure lanean, arrain kontserba lantegiak direlako gure arrantzaleak porturatzen dituen arrainen kalitatearen erreferentzia, eta kontserba horiek dira aukera aproposa gure herriaren oroigarri bezala eramateko.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Herriak, Aisialdia, Kultura

Balorazioa: 8/10

3Zarautz

Plataformak: Android,

Egilea: illarra

Deskribapena

Zarauzko Udalaren App ofiziala. Zarautzen gertatzen eta egiten denaren berri izan eta gure herria deskubritzeko ezinbesteko tresna. Minutura eguneratutako albiste eta ekitaldiak topatuko dituzu bertan, zure neurrira egindako orainkarian. Horrez gain, Zarautzen bizitzeko zein Zarautz deskubritzeko bertako lekuen zerrenda osotua eskaintzen dizu aplikazio honek: non jan, non lo egin, wifira non konektatu…

– ZuZarautz orainkariaren jarioa – Non jan? Zarauzko jateko lekuen datu base eguneratua – Non lo egin? Zarauzko ostatu, pentsio eta agroturismoen datu base eguneratua – Wifi-guneak topatzeko gida – Dendak – Garraioa – Oinarrizko zerbitzuak – Kirol guneak – Eguraldiaren eta mareen informazioa – Eta gehiago!

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria:  Herriak, Aisialdia, Bidaiak

Balorazioa: 9/10

2Honddarbi App

Plataformak: Android,

Egilea: AKTING Engineering

Deskribapena

Hondarribiko Udalaren Albisteak, Agenda, Kontratazio Publikoa, Lan Eskaintza, Herritarren Parte-hartzea eta Hondarribia Aldizkaria

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Herriak

Balorazioa: 7/10

1Donosti App

Plataformak: Android,

Egilea: AKTING Engineering

Deskribapena

Donostia hobeto ezagutzeko App interesgarria.

8 ibilbide interaktiboz osaturik dago, eta hiriaren bazter garrantzitsuen informazio zehatz, fidagarri eta trinkoa eskaintzen du. Guztira, 70 interes puntu bisitatu daitezke, bertako historia, bilakaera, gertakari eta datu ezezagun eta bitxiak, argazki zaharrak, eta bestelako loturak  eskaintzen direlarik

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Aisialdia, Bidaiak, Herriak

Balorazioa: 8/10

7Euskera

Plataformak: Android,

Egilea: Mintzalagun

Deskribapena

Euskal aditzak ikasteko aplikazioa

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Euskera ikasteko

Balorazioa: 7/10

4Elgeta Memoria

Plataformak: Android,

Egilea: Batura Mobile

Deskribapena

Ezagutu ezazu Intxorta mendiko borroketan gertatutakoa, hainbeste denboraz ixilarazitako Oroimen Historikoa berreskuratzeko. Elgeta 1936 eta 1937ko guda zibilaren kokagunerik esanguratsuenetako bat izan zen.

App honen bitartez, Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izango duzu, baita borrokaldi hauetan erabilitako lubaki, babesleku eta metrallatzaileen kabiak ikusteko ere.

Gainera, audio-giden bitartez, kokalekuz kokaleku Elgetan jazotakoak zehaztasunez entzuteko aukera izango duzu.

 

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Herriak, Aisialdia, Kultura

Balorazioa: 8/10

6Bilbao Bizkaia ur partzuergoa

Plataformak: Android,

Egilea: Bilbao Bizkaia ur partzuergoa

Deskribapena

Bilbao Bizkaia ur partzuergoarekin hainbat eragiketa egiteko apllikazioa

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria:  Enpresak, ekonomia

Balorazioa: 5/10

5Nekatur

Plataformak: Android,

Egilea: Nekatur

Deskribapena

Euskal Herriko nekazalturismoaren gida.

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria:  Aisialdia, Bidaiak

Balorazioa: 6/10

4SKAPApp

Plataformak: Android,

Egilea: Ertzil

Deskribapena

SKAPA’13ko egitarau eskura edukitzeko aplikazioa

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Jaiak

Balorazioa: 6/10