My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

AppaAthleticAppaAthletic

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Kultur Kabia

Deskribapena
•“Appa Athletic” izeneko App hau jolas bat da, Athletic Clubi buruzko 200 galderek osatutakoa. Athleticek bere historia luzean bezain loriatsuan izandako hainbat pasadizo, datu, errekor edo anekdota biltzen du bere baitan. Euskaltzaleen Topagunerena den Kultur Kabia enpresak Athletic Club Fundazioaren laguntzaz sortu du euskarazko aplikazio ludiko hau etxeko belaunaldi guztiei zuzenduta. “Appa Athletic” berba jolas bat da “Aupa Athletic”-etik datorrena, eta hiru osagai ezinbesteko dituena: euskara, Appak eta Athletic.

Euskara: ondo pasatzeko jolasa da eskuartean darabilzuena, edozein leku eta unetan euskaraz dibertitzeko aukera izango duzue.
Appa: Kultur Kabiatik sortu dugun bigarren Appa da “Lehoiak ametsetan” izenekoarekin batera.
Athletic: 200 galdera eta erantzunen bidez ikaste prozesu bat planteatu nahi izan dugu, hartzaileak galderak asmatu edo erratu ahala Athleticen historian gertaturikoak barnera ditzan.

Zer egin Appa Athletic partida bat jolasteko?

Jolasteko modua honakoa da: 10 minutuko tartean, gehienez, parte-hartzaileak 25 maila gainditu beharko ditu, hau da, 25 galderari erantzun egokia asmatu beharko diote. Horretarako galdera bakoitzari balizko hiru erantzun egokituko zaizkio, non bakarra den zuzena.

Partida guztiak desberdinak dira, hau da, partida batetik bestera ausazko galderak egongo dira. Izan ere, galdera bakoitzari egokituko zaizkion erantzunak berdinak izango dira beti.

Parte-hartzaile bakoitzak erantzunetan 3 akats egiten baditu edo aipatutako 10 minutuko tartean galdetegia amaitzen ez badu, “kale” egingo du eta berriz ere jokoa egiteko aukera emango zaio.

Horiek horrela, jokoak sailkapen bat izango du eta bertan denbora gutxien galdera gehien asmatu dutenak izango dira sailkapenaren goiko postuetan egongo direnak. Horren arabera osatuko da sailkapena.

Sailkapena edozein erabiltzailek ikusteko aukera izango du.

Parte-hartzea sustatze aldera, 2016ko maiatzaren 15era arte puntuaziorik altuena lortu duten lehenengo hiru sailkatuk honako sariak lortuko dituzte:

1. Sailkatuak San Mamesen Athleticek jokatuko duen partidu baterako bi sarrera izango ditu
2. Sailkatuak Athleticeko jokalariek sinatutako kamiseta bat eta, azkenik
3. Sailkatuek jokalariek sinaturiko baloi bat

Zer egin erregistratzeko?

Lehenengo eta bat, jokalariak partida jokatu eta behin amaituta erregistratu behar da, horretarako izen-abizenak, adina eta mail helbide bat idatzi beharko ditu aplikazioan, baita jolasean agertuko den “ezizena” ere.

Erregistratutako pertsona guztien datuak gordeko dira Datuak Babesteko Legeak adierazten duen moduan eta, soil-soilik erabiliko dira sailkapeneko lehenengo hiru sailkatuekin harremanetan jartzeko, saria bana diezaiegun.

Kategoria: Jokoak, Kirolak
Balorazioa: 7/10

EuskadiOdolEmaileakEuskadiko odol emaileak

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Tentaclecream Ltd

Deskribapena
•Euskal Autonomi Erkidegoko(EAE) odol emailea bazara zorionekoa zara! Aplikazio honekin odol emateko autobusa non dagoen jakin ahal izango duzu. Autobusa noiz edo non dagoen bila dezakezu eta gainera kokapen zeatza mapa batean kokatu.

Gainera odol ematen duzun egunen zerrenda gorde dezakezu! Zure datuak sartuz odol emaile zenbakia beti zurekin eraman ahal izango duzu. Honekin aplikazioak kalkula dezake noiz egin dezakezun beste odol emaiketa bat.

Kategoria: Gizartea, Osasuna
Balorazioa: 8/10

AuskaloAuskalo

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Euskal Herriko Ikastolak

Deskribapena
•AUSKALO jokoa galdera-erantzun jokoa da. Talde-jokoa, 8 urtetik gorako neska-mutilentzat nahiz helduontzat. Galderak hezitzaile talde batek sortu ditu eta bost arlotan banatzen dira:

– Hizkuntza: euskara, euskalkiak, literatura, definizioak…
– Matematika-IKT: kalkuluak, problemak, informatika…
– Musika: Kantuak, autoreak, musika klasikoa eta gaur egunekoa…
– Kirola-Zinema-Telebista: kirolariak, pelikulak, programak…
– Ingurunea: natura, gizartea, Euskal Herria, mundua…

Kategoria: Aisialdia, Jokoak
Balorazioa: 8/10

Jakina!Jakina

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Irontec

Deskribapena
•Azkue Fundazioak Jakina! Euskal tribiala online jokoa garatu du. Jakina! Euskal tribiala da, formatu honetan internet bidez jokatzeko sortu izan den lehenengo jokoa euskaraz.

Jokoaren helburua da erreminta atsegin, dibertigarri eta didaktikoa eskaintzea , jokoaren bidez euskaldunon arteko harremana sendotzeko.

Jakina! zortzi gaien inguruko galderaz osatuta dago: Euskara eta literatura; kirola eta aisialdia; zientzia eta teknologia; geografia eta historia; kultura eta artea; zinema eta ikuskizunak; gizartea eta ohiturak; eta musika eta dantza.

Erabiltzaileak gaia aukeratu eta horren barruan maila ezberdinak izango ditu, galderak erantzunez eta zuzenekin puntuak lortzen joateko. Galdera bakoitza erantzuteko denboraren kontra jokatu behar da baita ere.

Jakina! K ordenagailuko bertsioa dauka eta horretan baliabide gehiago eskaintzen ditugu, taldeka jolasteko, maila ezberdinak eta norberak txapelketak antolatzeko.

Sar saitez www.jakina.eu atarian.

Kategoria: Aisialdia, Jokoak
Balorazioa: 7/10

MariaGoikoaBatbirulau

MARIA GOIKOAK BATBIRULAU

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Galtzagorri Elkartea

Deskribapena
•Euskarazko app berria! Klis-klasikoak app bildumako lehenengoa! Haur Literaturako euskarazko klasiko batean oinarritutako aplikazioa! Deskargatu eta jolastu! Klasikoa eta modernoa bateragarriak direla ikusiko duzu!
Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren «Maria Goikoak batbirulau!» liburuaren aplikazioa da hau.

Liburuaren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu app honek: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.5D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko.

Kategoria: Haurrak, Ipuinak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

IkappZenbakiakIKAPP Zenbakiak

Plataformak: Android
Egilea: Iametza interaktiboa

Deskribapena
•IKA euskaltegien eskutik zenbakiak euskaraz ondo idazten ikasiko duzu.

Hainbat ariketa mota dauzka aplikazio honek:
* Digituak letra bihurtu
* Letrak digitu bihurtu
* Eragiketa matematikoak
* Zenbaki erromatarrak

Zalantzak argitzeko primeran datorren zenbaki bihurtzailea ere badauka.

Kategoria: Euskara Ikasteko
Balorazioa: 7/10

HitzmixGurutzatuakHitzmix Gurutzatuak

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Deskribapena
•Euskara hutseko jokoa da; emandako letrak baliatuta eta jokoaren arauak betez, euskarazko hitzak osatu behar dira.
Euskara-maila ertaina behar da; baina zenbat eta altuagoa den hizkuntza-maila, orduan eta puntuazio handiagoa lor daiteke. Koloretako 6 laukiak estali hitzak gurutzatuz.
Eskuartean dituzun letrekin hitzik ezin duzula osatu iruditzen bazaizu, 3 aukera dituzu letrak aldatzeko.
Puntuak batu, eta zeure burua hobetu!
OHARRA: hitzak artikulurik gabe osatu behar dira

Kategoria: Euskara ikasteko, Jokoak
Balorazioa: 7/10

IkasikusiIkasikusi

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Irontec

Deskribapena
•Ikasikusi umeei gure egunerokotasunean gehien erabiltzen dugun hiztegia lantzen lagunduko dien joko buru-hausgarria da.

Irudiak eta hitzak nahasten dituen joko honek, egunean zehar erabiliko dituzten hitz berri asko ikasi ahalko dituzte.

Hainbat gai desberdinen artean aukeratu ahal izango dute: etxeko tresnak, ingurunea, hiria, kirolak… eta irudia estalgabetzen hasten den bezain pronto, lau aukeren artean egokienean ikutu beharko dute. Gero eta arinago aukeratu erantzun egokia, gero eta punto gehiago lortuko dituzte.

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokoak
Balorazioa: 7/10

IkasordenaIkasordena

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Irontec

Deskribapena
•Ikasordena jolas hezigarria da, 6 eta 8 urte arteko haurrek abezedarioko letrak identifikatu ditzaten eta euskarazko ohiko hitzak letraz letra esaten ikas dezaten.

Ikastek suiteko haurrentzako gainerako aplikazio mugikorrak bezala, jolas honetarako oinarrizko euskara maila behar da.

App bikaina da zure seme-alabekin jolastuaz ikasteko!

Erabilpena

Jolasa oso erraza da. Txikienek berehala ikasiko dute:

Hasteko, aukeratu gairik gustukoena: eguneroko tresnak, etxeko gauzak, gorputzeko atalak, janaria, eskola, familia, arropa, margoak edo zenbakiak.

Ondoren aukeratu zailtasun-maila, pixkanaka hobetuz joateko. Zenbat eta zailagoa izan, orduan eta puntu gehiago!

Goiko zatian irudi bat ikusiko duzu. Azpian hitz horren letrak egongo dira inolako ordenarik gabe eta letra horiek kokatzeko hutsuneak ere bai.

Gero eta denbora gutxiago izango duzu asmatzeko. Ez baduzu asmatzen, ez zara beste pantailara igaroko: begiratu erlojuari!

Amaitutakoan, bidali zure puntuazioa rankinera eta lehiatu zure lagunekin.

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokkoak
Balorazioa: 7/10

Ku-KU!Ku-Ku!

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ALKARBIDE&EREGI, EUSKARA ETA KOMUNIKAZIOA

Deskribapena
•Seme-alabak eleaniztasunean hezi nahi dituzuen gurasoontzat zuon udalerri, mankomunitate edota kuadrillako euskara zerbitzuak sortu duen aplikazioa duzue honako hau.

Aplikazioak bi atal nagusi ditu: bata umeena eta bestea gurasoena.

Sarrerako pantailan 7 pertsonaia aurkituko dituzu, bakoitzak jolas batera eramango zaitu: Forma geometrikoak, Hizkien jokoa, Ikusi eta ikasi, Kati katua, Koloreak, Pare jokoa eta Zenbakiak. Umeek gustukoen duten pertsonaia aukeratu eta jolasten duten bitartean euskara landuko dute. Jolas bakoitzak maila ezberdinak ditu.

Gurasoen atala lau zatitan banatuta dago. Hasieran, umearen hizkuntza trebetasunaren garapen prozesua azaltzen da eta seme-alabak eleaniztasunean hezteak sortzen dituen hamaika kezkaren eta galderaren erantzunak jasotzen dira; bigarren zatia euskara-gaztelania hiztegi laburra da, hainbat ataletan berezita eta, gainera, hitzak lokuzioen bidez entzun daitezke. Ondoren, ariketa batzuei esker umeekin berba egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak zelan zuzendu behar diren ikasteko aukera dago; eta amaiera aldean, zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkituko dituzue.

ERABILI ETA HASI EUSKARA EMATEN SEME-ALABEI

Kategoria: Haurrak, Ikasketak
Balorazioa: 7/10