Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak
Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak
Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA
Deskribapena
•Pirritx, Porrotx eta Marimotots Albaola itsas kultur faktoriara joango dira bisitan eta bertan Txo Mikmak txikiarekin egingo dute topo. Txok itsaso baleauntzien eta ternuarako bidaien sekretuak azalduko dizkie ipuin, musika, jolas eta bideo bidez (*).
Ipuin bat, 4 bideo, 3 abesti eta hainbat joasez dago osatua (puzzlea, bikoteak, margotu, bitxikeriak).
Sudurgorri txikienentzat jolasean ikasteko era dibertigarria!
(*) Interneteko konexioa behar da bideoak ikusi ahal izateko.
Plataformak: Android
Egilea: Sukaldean
Deskribapena
•Zure smartphonean etxean egiteko moduko errezeta sorta zabala eskaintzen dizugu. Zuk esan zein jaki prestatu nahi duzun –arroza, oilaskoa, aza, arrautza…– eta geuk emango dizugu errezeta bikain bat, etxekoak aho-zabalik utziko dituena.
Plataformak: Android
Egilea: Iametza Interaktiboa
Deskribapena
•Txantxariak munduan zehar han eta hemen gabiltzan pertsonak gara. Horregatik, beti aurkituko gaituzu hemen. Jolasa bizitzen ikasteko era bat da. Jolasen bidez ikasten dugu gure buruari helburuak jartzen.
Jolastuz sukaldean azkenburuko gozo-gozoak egiten ikastea da aplikazio honen helburua.
Errezetak:
* Txokolatezko bizkotxoa
* Domino gailetak
* Glutenik gabeko gailetak
* Txokolatezko zereal barritak
* Txokolatezko makil goxoak
* Ogitxoak
On dagizuela!
Plataformak: Android
Egilea: TxoskyApps
Deskribapena
•Aplikazio honekin bertsoa osatzeko falta zaizkizun oinak bilatu ahalko dituzu!
Aplikazioa pertsonalki egina izan da, irabazi asmorik gabe. Aplikazio honek «www.bertso-eskolak.com»-etik ateratako edukiak erabiltzen ditu. Aplikazioaren helburua bertsolari eta bertsozaleei «oin bilatzaile» zerbitzua eskura hurbiltzea da.
Plataformak: Android
Egilea: Iametza interaktiboa
Deskribapena
•Produktu honen bidez ez ditugu herri hizkerak euskara batuaren gainetik edo aurkari gisa jarri nahi izan.
Izan ere, Kike Amonarrizek dioen bezala, «euskara jatorra, senari eta usadioari jarraitzen dion euskara da, baina ez ikuspegi fosilizatu batetik, erreprodukziorako barne mekanismoetatik bideratua».
Hain zuzen ere, baieztapen horri heldu nahi izan diogu egitasmo hau gauzatzeko garaian. Webgunean eta APPan planteatzen diren audio erreprodukzioak zabalduko dira, euskal herritarrek horrela erabakitzen badute eta hala erabakiko dute, euren komunikaziorako baliagarri direla uste badute (ez akademiko batek esan duelako). Eta komunikaziorako baliagarri direla pentsatuko dute beren inguruan (sarean zein fisikoki) horren erabilera zabaltzen ari dela ikusten badute.
Teknologia berrien bidez honelako zerbait planteatzeak badu zentzua. Norbaitek esan lezake soilik gazteengan iritsiko garela. Baina hain zuzen ere gazte horiek dira euskararen kalitatezko biziraupena bermatu behar dutenak. Gainera, herri hizkeraren adierazpideak teknologia berrien bidez jasoz belaunaldi desberdinen arteko zubiak eraikiko dira.
Hala ere, egitasmo hau ez dago soilik gazteei zuzendua, euskaldun orori baizik. Egia da hainbat udalerri kezkatuta daudela gaur egun herriko gazteek gero eta gutxiago ezagutu eta erabiltzen dituztelako herri hizkerako jatorrizko esamoldeak eta sarritan baliabide horiek eskueran izateak, hizkuntza eta ondorioz pertsona aberasten duela. Baina hainbat adierazpideren erabileran eragiten saiatzea publiko orokorrari zabaldu beharreko ahalegina da.
Nahiz eta egitasmo honetan herri hizkerei buruz ari garen eta ez bere horretan euskalkiei buruz. Edukiak sailkatzeari dagokionez, aurreikusten diren zonaldeak Koldo Zuazok euskalkien mapan jasotakoak dira eta ahotsak.eus-ek ere errespetatzen dituenak:
Ekialdeko nafarra
Erdialdekoa
Mendebalekoa
Nafar lapurtarra
Nafarra Zuberotarra
Ondoren zonalde bakoitzean, herri desberdinetako audioak aurkitu ahal izango dira. Halaz ere orain indarrean jarriko dugun bertsioan eremu batzuetakoekin baino ez gara abiatuko eta ondoren produktua zabaldu ahala gehituko ditugu beste eremutakoak Egitasmo honek bi produktu ditu: webgunea eta APPa. Webgunearen aldean APPak aukera gehiago ematen ditu zabalkunderako (adibidez, whatsapp bidez), baina komunikazio ikuspegi batetik webgunea ere beharrezkoa dela uste dugu, bestela Android smartphone bat dutenei soilik zuzentzen egongo ginateke eta helburua edozeinek bere ekarpenak eta kontsultak webgunetik zein APPtik egin ahal izatea da.
Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Davihesoft
Deskribapena
•Oso joko erraza da zenbakiak ikasteko, 1-etik 10-era.
Ahotsak Euskaraz. Haurtxoentzat eta ume txikientzat.
Dohainik, iragarkirik gabe eta erosketarik gabe.
Haurtxoak, umeak, zenbakiak ikas itzazue Euskeraz.
Jokoak, euskara ikasi, zenbaki, dohan, haurrak, umeentzat.
Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: TOKIKOM, Toki Komunikabideen Bateragunea
Deskribapena
•ERRAN.EUSeko informazioak eta albisteak eskura dituzu hemen,
TTIPI-TTAPA aldizkariak eta XORROXIN irratiak eskainiak. Eta orain,
‘zu zeu kazetari’ izateko aukera ematen dizu aplikazio honek.
Ezaugarriak
· ERRAN.EUSeko azken albisteak, argazkiak, audioak eta bideoak.
· Parte hartzeko aukera: informazioa, argazkiak eta oharrak bidaltzeko.
· Nafarroaren iparmendebaldeko agenda eguneratua.
· Xorroxin Irratia zuzenean entzuteko aukera.
· Partikularren arteko iragarkiak kontsultatu eta zabaltzeko aukera.
· Urtebetetzeko agurrak ikusi eta partekatzeko aukera.
· Geolokalizazioa, aukeratutako eskualdeko agenda edo albisteak irakurtzeko.