My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

1111Bergara Turismo

Plataformak: Android eta iOS

Egilea: informatika@bergara.net

Deskribapena: 

Ustekabe atsegina. Hori da, hain zuzen ere, Bergara, Ideien Hiria, bisitatzeak sorrarazten duen bizipena.

Ustekabea, galtza bakeroak tindatzeko Bergarako Urdina ekoizten zuen hirian tamainako monumentuak aurkitzeagatik. Atsegina, hiria babesten duen Gerriko Berdea zein hiri barruko lorategi historiko eta esparru berdeek Natura eta Hiria uztartzen laguntzen dutelako.

Bergara Monumental eta Berde honetan zehar Europako Historiaren eta Artearen laburpen bikaina topatuko du bisitariak. Europako Ilustrazioaren topagunea izan ditugu Bergara eta haren Mintegia; hortik Ideien Hiria goitizena. Berrikuntza eta Ikerketan aitzindari, Wolframioa aurkitu izanak gainontzeko lorpen zientifikoak txiki utzi ditu.

Mugikorretarako aplikazio honek 2.0 munduan kokatzen du Ideien Hiria eta bisitariak hirian zehar egiten duen bidaia esperientzia aberats bilakatzen du

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Herriak, Aisialidia

Balorazioa: 6/10.

webmaster

Read more articles