Basajendea
Egilea: DADA Company Edutainment
Deskribapena:
Basajendea ipuin interaktiboa da, euskaraz eginda. Txikienei euskal mitologiako pertsonaia desberdinak azaltzen dizkie, esate baterako: Tartalo, Basajaun, Mari, Ortzi eta askoz gehiago ere. Ezagut itzazu Basajendean.
Liburuak 14 orrialde ditu. Bertan, animazioak, eszena interaktiboak eta soinu-efektu dibertigarriak topatuko dituzu. Gainera, neurrian egindako soinu-banda zoragarri batek laguntzen dio ipuinari.
Euskararen erabilpena: Oso Egokia
Kategoria: Aisialdia, Ipuinak, Haurrak.
Balorazioa: 9/10. Oso interesgarria