Barrika Zabaltzen
Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: BISCAYTIK FUNDAZIOA
Deskribapena
•Barrika Zabaltzen app mugikorra da Barrikako udalarekin harreman arinagoa eta errazagoa izan dadin.
Aplikazio honen bidez udaletik berehalako informazioa jasotzeko aukera edukiko duzu: albisteak, abisuak, gertakariak edo gardentasun datuak eguneratzen diren bakoitzean.
Barrika Zabaltzen aplikazioari esker zure herria mantentzen lagun dezakezu intzidentziak edo egin daitezkeen hobekuntzak udalari helaraziz. Argazkiak, deskripzioak eta mapan kokapenak bidal diezazkiokezu udalari eta honek konpontzeko baliabide guztiak erabiliko ditu, eta intzidentziaren inguruko unean uneko informazioa bidaliko dizu.
Barrika Zabaltzen Udala Zabaltzen Gobernu Irekiaren plataformaren parte da.
Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 7/10