My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

All posts by webmaster

JauziJauzi

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Worköholics. Comunicación y proyectos digitales.

Deskribapena
•Ikas ezazu Jauziak dantzatzen, urratsez urrats eta zure erritmoaren arabera, bideo eta irudien bidez.

Jauziak euskal dantza tradizionalak dira, eta taldeka dantzatzen dira, biribilean. Izen propioa duten hainbat urratseko segidak osatzen dituzte Jauziak izeneko dantza ugariek, eta, gaur egun, erromerietan dantzatzen dira. Dantza errazteko, urrats bakoitza iragarri ohi da.

Bideo eta irudien bidez, mugimendu bakoitza urratsez urrats sakontzeko aukera ematen du Jauzik. Urratsez urratseko entrenamendua eskaintzeaz gain, app-ak dantza oso baten musika entzuteko aukera ematen du, ahots batek urrats bakoitza iragartzen duen bitartean, erraztasunez dantzatu dezazun, urrats guztien segida buruz ikasteko beharra eduki gabe. Denborarekin, dantzak osorik ikasiko dituzu.

 Kategoria: Euskal Kultura, Kirola

Balorazioa: 8/10

InnobasqueInnobasque

Plataformak: Android
Egilea: Euskal Berrikuntza Agentzia

Deskribapena
•Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentzia, irabazteko asmorik gabeko erakunde
pribatua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileek, enpresa
pribatuek, euskal instituzio publikoek, euskal enpresaburuen eta langileen ordezkari
instituzionalek, eta berrikuntzarekin zerikusia duten mota guztietako erakundeek
eratua. Nola kapital publikoak (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia,
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Arabako Foru Aldundia) hala pribatuak finantzatua da,
bere ia 1.000 erakunde bazkide ekarpenen bitartez.
Innobasquek plataforma indartsu bat eta lankidetza-sare bat eskaintzen du eragile
horientzat guztientzat, haren bitartez euskal gizartean berrikuntza sustatu eta
hedatzeko, enpresetan, euskal erakundeetan eta gizarte osoan eraldaketa-dinamikak
sortzen lagunduko duten ekitaldiekin, Euskadiren irudia hedatuz gizarte berritzaile, eta
I+G+b-aren gune aurreratu gisa.

 Kategoria: Albisteak, Enpresak/Ekonomia, Gizartea, Komunikazioa

Balorazioa: 6/10

Barbantxo3DBarbantxo 3D

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Logela Multimedia

Deskribapena
•Barbantxo ipuin klasiko baten moldaketa da. Ipuin interaktibo honekin jolastu, ikusentzunezko efektuekin gozatu eta ipuina entzun edota irakurri daiteke. Gainera abentura honen bideoak 3Dan daude, aplikazioan bertan 3D betaurrekoak modu errezean egiteko gida eskaintzen da. Hauekin bideoak ikustea gozagarriagoa da.
Barbantxok umeen sormena eta irudimena estimulatzen ditu. Era berean naturaren mundura gerturatzen ditu, baserri-giroan oinarrituta baitago. “Barbantxo”k familia-giroan jolasteko aukera bikaina eskaintzen du. Gozatu ezazue Barbantxoren ilustrazio eta soinu-banda originalekin!

 Kategoria: Haurrak, Ipuinak

Balorazioa: 8/10

AhuakemonalaAhuakemonala

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Iametza Interaktiboa

Deskribapena
•Ondarrutarra za? Ondarrutar-ondarrutarra? Seguru?

Baakiau euskeraz etxen dozune pareko guztikin. Segi holantxeik.

Bañe kapaza zaz honek galderok erantzuteko?

Baakixu zer dan manka-manka etxi?
Eta sarrakixu atati?
Eta zafo etxi?

Baten bat dra ei zu? Danak huts? Ezta ixe pasaten. Geuk lagunduko dotsuau “ondarrutar-ondarrutarran titulu” lortzen.

Tartin-tartin, entzun hamen APP-in dazen esakerak eta berbak, ahaleginddu ulertzen eta, ahal dozun guztin, erabili ahuakemonala! Ta ez ahaztu: Ondo demasin pasa ondarrutarrez!

 Kategoria: Euskara Ikasteko, Herriak

Balorazioa: 8/10

IrakurriDezagunIrakurri dezagun

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Deskribapena
•Irakurri dezagun aplikazio honetan gure klubeko pertsonaien ipuinak irakurri, entzun edo eta bideoan ikusteko aukera izango duzu, modu elkareragile batean azalduta.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Pupu eta Lore, Martinber eta ane eta Pirataren hiruna ipuin dituzu eskuragari, guztira 12 ipuinez osatzen delarik bildumatxoa.

Kategoria: Haurrak, Ipuinak
Balorazioa: 9/10

NireUdalaNire Udala

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ELKARMEDIA SL

Deskribapena
•Nire Udalak herritarrei udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko tresna hau eskaintzen die. Zuzenean gertakarien berri emateko eta udalari zure galdera edo proposamenak bidaltzeko aukera izango duzu, ‘esan udalari’ atalaren bidez, irudiak atxikita eta geolokalizazioa jarrita. Gainera, udalaren harremanetarako gida eskura izango duzu eta albisteak jasoko dituzu alerta zerbitzu eta guzti.

Kategoria: Gizartea. Harremanak
Balorazioa: 6/10

 EuskaEuskalHerriaEskalatzenl Herria Eskalatzen

Plataformak: Android
Egilea: Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI

Deskribapena
•Escuelas que incorpora:
-Gipuzkoa:
-Kantera (Azkoitia)
-Txakurtxiki (Hondarribia)
-Joxemite (Zumaia)
-Arrantzales (Pasaia)
-Próximamente más

-Próximamente las demás provincias
Creadores: Jokin Altuna, Josu Larrañaga eta Beñat Lizarralde Ipiña

Kategoria: Kirola. Komunikazioa
Balorazioa: 6/10

HerriaHobetuzHerria Hobetuz

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Batura Mobile Solutions

Deskribapena
•»Herria Hobetuz» Bizkaiako herritarron partaidetza euskaraz bultzatzeko komunikazio tresna azkarra da. Batura Mobile-k garatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Herrien kudeaketan eta etengabeko hobekuntzan, herritarraron partaidetza euskaraz bideratzeko xedearekin egin dena. Gure hiri eta herriak hobetzen laguntzeko sortu dugu aplikazio hau, non iradokizunak, kexak eta hobekuntzak euskaraz Bizkaiko Udalherrietara bideratuko diren. Euskarak eskuko telefonoetako esparruan bere tokia egin behar duela ikusita, HH – HERRIA HOBETUZ proiektua landu du Baturak. Aplikaziotik, erabiltzaileek bideratuko dituzten datuak, dagozkion udalari bidaliko zaizkio bere telefonoko geoposizionamenduaren arabera.

Erabiltzaileak aplikazio honen bitartez emandako datuak, soilik erabiliko dira dagokion udalari bere eskakizuna bideratzeko eta ez beste ezertarako. Udalen datuak berriz, Irekia http://www2.irekia.euskadi.net/eu/categories/91 webgune publikotik hartuta daude.

‘Herria Hobetuz’ ez da zerbitzuaren betekizun edo ta honen bidez sortu daitezkeen kalte-galeren erantzule egiten. Mezuak bideratzen dituen bitartekaria da soilik.

Kategoria: Gizartea, Harremanak
Balorazioa: 6/10

Gartxo.SanBizenteIkastolaGartxo. San Bizente Ikastola

Plataformak: Android
Egilea: Aitorla

Deskribapena
•Bada, Gartxo Mikel Fernandez de Arroiabek, Oiongo ikastolako urteetan izandako irakasleak ipuin honetarako propio asmatu eta margotutako pertsonaia da. Gartxorena euskararen berpizterakin loturik dagoen istorioa da, euskararen bonbilla denok piztu eta piztuta manten dezagun gonbitea luzatzen duena.

Kategoria: Haurrak, Ipuinak
Balorazioa: 6/10

PirritxEtaMatematikak Pirritx eta Matematikak

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Deskribapena
•BPirritx eta Matematikak.
Sudurgorri txikienak jolastuz matematika oinarri batzuk ikasteko balio duen aplikazioa da hau.
Pirritx-en laguntzarekin, oso ondo pasako duzu, matematikak ikasten jolas hauen bidez:

– Zenbakiak ikasten
– Kontatzen ikasten
– Asmatu haundiena
– Asmatu txikiena
– Burutu gehiketak
– Burutu kenketak
– Gehiketak eta kenketak
– Egin bikoteak
– Geometria ikasten
– Geometria erabiltzen

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokoak
Balorazioa: 8/10