My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Mezu guztiakwebmaster

Irudikon, kontzentrazioa langai

Fulsion Smart Systems enpresak sortu du umeentzako joko hau, app formatuan. Jolasteko helburua baino ez duten beste joko batzuen aldean, Irudikonek xede “terapeutikoa” du. Gaur egun, arreta-defizitaren nahasmenduak aurreko belaunaldietan baino…

Behatzen

Aplikazio honek hiru joko ditu. Lehenengoak, Errepikatuta izenekoak, irudi bat errepikatuta duen sorta bat dakar. Errepikatutako irudia zein den asmatu ahala, irudi-kopurua handitu egingo da, eta, aldi berean, errepikatutako irudia antzemateko…

Loturapp

Aurten ere, Gesmae informáticak aplikazio bat dakarkie gailu mugikorren bitartez praktikatu nahi duten euskara-ikasleei. Horrela, Loturappek bat egiten du Aditzapp, Ortograpp, esamoldeapp, ulermenapp eta orain arte gehien deskargaturiko deklinabideapp aplikazioek…

Harrapatuta elkarrizketa-abentura

Haitzulo batean zaude, eta ez dakizu nola heldu zaren horra, ezta hortik inoiz irten ahal izango zaren ere. Zure arma bakarra… Telegram? Bai, Harrapatuta elkarrizketa-abentura da, 80ko hamarkadako abenturen estilo hutsean, baina txatbot baten bidez ezarria.

Txatbota da mezularitza-programa baten atzealdean egikaritzen den programa  (esaterako, Whatsappen edo, kasu honetan bezala, Telegramen atzealdean), zeinak automatikoki erantzuten dien guk txatean idatzitako komandoei.

Harrapatutan jokatzen hasteko, Telegram instalatuta izan behar dugu gure telefonoan, eta kontaktuari honela idatzi behar diogu: @harrapatuta.

Jokoaren txatbotak abentura interesgarri horretan zehar gidatuko gaitu. Harrapatutak oso itxura originala du, eta bere zailtasun-mailak mendekotasun handia eragiten du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bere webgune iluna bisita daiteke: http://www.ekintech.net/harrapatuta.


logo nuevoKirolApp

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Arteman Komunikazioaren Artisauak

Deskribapena
• Aplikazio honekin, kirol-jardueran egindako aurrerapen guztiak gorde ahal izango dituzu, zure jardueraren kontrol txukuna izan dezazun.

 

 

Kategoria: Kirolak
Balorazioa: 10/10

logoJorrokakJorrokak

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Gesmae Informática

Deskribapena
• Aplikazioa duten beste erabiltzaile batzuekin lehiatuko zara, eta, erronkaren lorpena eta berekin dakartzan puntuak zeureganatuta, erabiltzaileen rankingean gora egin ahal izango duzu lehen postura iritsi arte.

 

 

Kategoria: Jokoak
Balorazioa: 10/10

BurulantzenBurulantzen

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Ekintech Smart Solutions S.L.

Deskribapena
•Aplikazio entretenigarria buruari jokoen bidez eragiteko.

 

Kategoria: Jokoak
Balorazioa: 10/10

KirolApp

KirolApp   Egilea: ARTEMAN KOMUNIKAZIOAREN ARTISAUAK Plataformak: Android eta Iphone Kategoria: Kirolak Balorazioa: 10/10