My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

Abanto-ZierbenaZabaltzenAbanto-Zierbena Zabaltzen

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: BISCAYTIK FUNDAZIOA 
Deskribapena
•Abanto-Zierbena Zabaltzen app mugikorra da Abanto-Zierbena udalarekin harreman arinagoa eta errazagoa izan dadin.

Aplikazio honen bidez udaletik berehalako informazioa jasotzeko aukera edukiko duzu: albisteak, abisuak, gertakariak edo gardentasun datuak eguneratzen diren bakoitzean.

Abanto-Zierbena Zabaltzen aplikazioari esker zure herria mantentzen lagun dezakezu intzidentziak edo egin daitezkeen hobekuntzak udalari helaraziz. Argazkiak, deskripzioak eta mapan kokapenak bidal diezazkiokezu udalari eta honek konpontzeko baliabide guztiak erabiliko ditu, eta intzidentziaren inguruko unean uneko informazioa bidaliko dizu.

Abanto-Zierbena Zabaltzen Udala Zabaltzen Gobernu Irekiaren plataformaren parte da.

Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 7/10

webmaster

Read more articles