My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

4Saskia

Plataformak: Android

Egilea: Artez Euskara Zerbitzua

Deskribapena:

Mandatuak, errekaduak, enkarguak, erosketak non apuntatu ez dakizula, erosi beharrekoen zerrenda etxean ahaztu duzula, azken orduan pisu-kideak zer eskatu dizun ez duzula gogoratzen edo etxean gosaltzeko galleta nahikoa dituzun ez dakizula… Saskia,  erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan  lagungarri izango duzu Euskara hutsez  eginiko aplikazioa da. Ez dakizula “lentejak” nola diren euskaraz, Saskiak euskarazko ordaina emango dizu.. Nahi izanez gero zure erosketa zerrendan gauzak gehitu edo kentzeko aukera eman diezaiokezu nahi duzunari. Kontuak txukun-txukun egingo dizkizu, mingaina ez duzu luzatu beharko kontuak ateratzeko. Eta Armairuan gordeta daukazunaren berri emango dizu instante batean. Akabo paper zatiak, blok txikiak, buruko ariketak, hozkailuko zerrendak, ahaztutakoak… Saskiak lana erraztuko dizu.Ezaugarriak

* Erabiltzeko erraza eta arina. * Erosketa zerrenda norberarena eta elkarbanatua, armairuaren kontrola, kontuak.. * Nahi beste erosketa zerrenda * Produktuen zerrenda auto-osagarria * Ia 500 produktu  aurredefinituak, eta nahi beste gehitzeko aukerarekin * Gaztelaniazko produktuaren euskarazko ordaina * Erosketa zerrenda elkarbanatu lagunekin * Elkarbanatutako zerrendan lagunek produktuak gehitzeko aukera * Erosketen kontuak atera * Zerrendak berrerabiltzeko aukera * Armairuaren kontrola, zer dagoen, zer falta den.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Erosketak

Balorazioa: 9/10.

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders