Behatzen

Price Not Announced

Aplikazio honek hiru joko ditu.

Lehenengoak, Errepikatuta izenekoak, irudi bat errepikatuta duen sorta bat dakar.
Errepikatutako irudia zein den asmatu ahala, irudi-kopurua handitu egingo da, eta, aldi berean, errepikatutako irudia antzemateko kontzentrazio-denbora ere proportzionalki luzatuko da.
Berria ere pertsonalizatuta dago, eta ehunka irudi erakusten dizkigu: horien artean berria zein den sumatu behar dugu. Aurreko jokoan bezalaxe, irudi berriak igarri ahala, irudi-kopurua eta zailtasuna areagotu egiten dira.
Faltan jokoak, azkenik, irudi-kopuru bat eta dagozkien testuak erakusten dizkigu, baina testu horietako bat falta da eta zein den antzeman behar dugu.
Behatzen eskuragarri dago bai iOS bai Android sistema eragileetan.