Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

MariaGoikoaBatbirulau

MARIA GOIKOAK BATBIRULAU

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Galtzagorri Elkartea

Deskribapena
•Euskarazko app berria! Klis-klasikoak app bildumako lehenengoa! Haur Literaturako euskarazko klasiko batean oinarritutako aplikazioa! Deskargatu eta jolastu! Klasikoa eta modernoa bateragarriak direla ikusiko duzu!
Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren “Maria Goikoak batbirulau!” liburuaren aplikazioa da hau.

Liburuaren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu app honek: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.5D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko.

Kategoria: Haurrak, Ipuinak, Jokoak
Balorazioa: 8/10