Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

Harrapatuta elkarrizketa-abentura

Haitzulo batean zaude, eta ez dakizu nola heldu zaren horra, ezta hortik inoiz irten ahal izango zaren ere. Zure arma bakarra… Telegram? Bai, Harrapatuta elkarrizketa-abentura da, 80ko hamarkadako abenturen estilo hutsean, baina txatbot baten bidez ezarria.

Txatbota da mezularitza-programa baten atzealdean egikaritzen den programa  (esaterako, Whatsappen edo, kasu honetan bezala, Telegramen atzealdean), zeinak automatikoki erantzuten dien guk txatean idatzitako komandoei.

Harrapatutan jokatzen hasteko, Telegram instalatuta izan behar dugu gure telefonoan, eta kontaktuari honela idatzi behar diogu: @harrapatuta.

Jokoaren txatbotak abentura interesgarri horretan zehar gidatuko gaitu. Harrapatutak oso itxura originala du, eta bere zailtasun-mailak mendekotasun handia eragiten du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bere webgune iluna bisita daiteke: http://www.ekintech.net/harrapatuta.