My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

EuskarazJolastenEuskaraz Jolasten 1

Plataformak: Android etaIphone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Deskribapena
•Uxue Alberdik eta Julen Tokerok IRRIA aldizkarian argitaratutako “Gora ala behera” (Pupu eta Lore) ipuin animatua ikusteko aukera izateaz gain, haurrak irudi ezberdinetan eragiteko aukera izango du. Gainera, puzzleak egiteko eta marrazkiak margotzeko aukera ere eskura izango du. Pupu eta Loreren aplikazio hau Azkue Fundazioak eta Irrien lagunek sortu dute lankidetzan. Ume txikiak dauzkaten familiei zuzendutako aplikazioa da eta horren helburua da haurrek tablet eta horrelako gailuekin izango dituzten lehenengo esperientziak euskaraz izateko baliabideak eskaintzea, eduki didaktiko eta dibertigarriz landuta. Irrien Lagunak Klubean garbi daukagu haurrei zuzendutako euskarazko aplikazio gehiago garatu ahal izateko, erabiltzaile potentzialen inplikazioa ere behar-beharrezkoa dugula. Beraz, aplikazio hau erostean, etorkizuneko aplikazio berriak egiteko laguntza ematen ari zaretela esan nahi dizuegu eta, ziur gaude, laster berriak etorriko direla. Ondo pasa!

Kategoria: Haurrak, Ipuinak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders