My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

DonostiarronPostontziaDonostiarron Postontzia

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: DONOSTIAKO UDALA
Deskribapena
•Egin nahi al diozu iradokizunik Donostiako Udalari? Aplikazio ofizial honek aukera ematen dizu zure galderak Udalari helarazteko, erraz. Gainera, argazkiak erantsi ditzakezu, bai eta GPS bidezko zure kokapen geografikoa azaldu ere, eskabide bakoitzean.

Klik bakar batekin, hau guztia egin dezakezu:

- Bide publikoko gorabeheren berri eman
- Establezimendu publikoen ordutegiei buruz galdetu
- Zure auzoari buruzko iradokizunak egin
- Oharrak egin, hiria hobetze aldera
- Donostiako Udalak antolatzen dituen ekintzei buruzko informazioa eskatu

Gaia aztertuta, Udalak erantzuna bidaliko dizu, posta elektronikoz.

Gogoan izan:

Bide honetatik planteatzen diren gaiek ez dakarte administrazio espediente bat irekitzerik, informazioa izateko bestetarako ez dute balio. Espedientea aurkezteko, Udalinforen bulegoetan idazki bat aurkeztu edo Sarrera Orokorraren bidez izapidetu behar duzu.

Zure abisua larrialdi edo arrisku publikoren baten gainekoa baldin bada, 092 edo 112 zenbakietara hots egin behar duzu.

Kategoria: Komunikazioa, Gizartea, Herriak
Balorazioa: 7/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders