Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

SukaldeanSukaldean

Plataformak: Android
Egilea: Sukaldean

Deskribapena
•Zure smartphonean etxean egiteko moduko errezeta sorta zabala eskaintzen dizugu. Zuk esan zein jaki prestatu nahi duzun –arroza, oilaskoa, aza, arrautza…– eta geuk emango dizugu errezeta bikain bat, etxekoak aho-zabalik utziko dituena.

Kategoria: Osasuna, Janaria
Balorazioa: 8/10

 

TxantxarienErrezetakTxantxarien errezetak

Plataformak: Android
Egilea: Iametza Interaktiboa

Deskribapena
•Txantxariak munduan zehar han eta hemen gabiltzan pertsonak gara. Horregatik, beti aurkituko gaituzu hemen. Jolasa bizitzen ikasteko era bat da. Jolasen bidez ikasten dugu gure buruari helburuak jartzen.

Jolastuz sukaldean azkenburuko gozo-gozoak egiten ikastea da aplikazio honen helburua.

Errezetak:
* Txokolatezko bizkotxoa
* Domino gailetak
* Glutenik gabeko gailetak
* Txokolatezko zereal barritak
* Txokolatezko makil goxoak
* Ogitxoak

On dagizuela!

Kategoria: Osasuna, Janaria
Balorazioa: 8/10

 

EuskadiOdolEmaileakEuskadiko odol emaileak

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Tentaclecream Ltd

Deskribapena
•Euskal Autonomi Erkidegoko(EAE) odol emailea bazara zorionekoa zara! Aplikazio honekin odol emateko autobusa non dagoen jakin ahal izango duzu. Autobusa noiz edo non dagoen bila dezakezu eta gainera kokapen zeatza mapa batean kokatu.

Gainera odol ematen duzun egunen zerrenda gorde dezakezu! Zure datuak sartuz odol emaile zenbakia beti zurekin eraman ahal izango duzu. Honekin aplikazioak kalkula dezake noiz egin dezakezun beste odol emaiketa bat.

Kategoria: Gizartea, Osasuna
Balorazioa: 8/10

AKTIdietAKTIdiet

Plataformak: Android
Egilea: Actualiza, S.L.

Deskribapena
•AKTIdiet, “android” sistemarentzako App bat da, ikerketako azterketa bat ebaluatzen ari dena, eta momentuz ikerketa horretako partaideen eskura bakarrik dagoena.
App AKTIdiet aplikazio elebiduna da, eta baditu osasun arloko mundu mailan elkarte zientifiko nagusien (OME, NICE, CED) jarduera fisikoari eta fruta eta barazki ugariko dieta bat jarraitzeari buruzko aholkuak. App-ek alde batzuk izango ditu:
1- Ariketa fisiko aerobikoa eta muskuluak entrenatzeko programa.
2- Fruta eta barazkien kontsumoaren erregistroa.
3- Aholkuak:
a. Jarduera fisikoan lizentziadun batek egindako muskuluak trebatzeari buruzko bideo bat, jarrera zuzenei buruzko azalpenekin.
b. Nutrizionista batek emandako iradokizunak, eguneroko bizitzaren une batzuetako jokaerari buruz (erosketak egitean, eguneroko otorduetan, jai bateko anfitrioia izatean, etxetik kanpo jatean, eta abar).
4- Aholku sanitarioaren errefortzua, pazientea motibatzeko mezuak bidaliz, kirola praktikatzeko onurak eta bizitza sedentarioren arriskuak azpimarratzeko. Halaber, dieta osasuntsu bat izatearen garrantzia nabarmenduko da.
5- Pazienteari ere emango zaio aukera bat alarma sistemak sortzeko, kirola egiteko egunak gogoratzeko xedeaz.

Badira App asko jarduera fisiko egitera pertsonak motibatzea bilatzen dutenak, baina AKTIdiet harantzago doa: kirol eta elikadura mailan azturak aldatzea bilatuz, osasunean onura posible handienak lortzeko. Hori dela eta, AKTIdiet-eko egileak ospe handiko elkarte zientifikoen aholkuetan oinarritu dira bizitza osasuntsu bat izateko kirola eginez, eta fruta eta barazki gehiago janez.

Kategoria: Kirola, Osasuna
Balorazioa: 7/10

inguruGure ingurunearekiko jarrera

Plataformak: Android, Apple
Egilea: Editorial Saure
Deskribapena GURE INGURUNEAREKIKO JARRERA. Zer proiektu dira?
Proiektu honen bidez, irakurtzera bultzatzeko material baliagarriak direla komikiak erakutsi, eta horien erabilera sustatu nahi da. Horretarako, sekuentzia didaktiko interaktiboa osatu da, zenbait komiki eta ilustrazio egin ditugu, eta horiek guztiek unitateko atal bakoitza osatzen dute. Horrez gain, gure bildumetako baten eredu diren biñeta anitz sartu ditugu edukian, gazte irakurleei egokiak direnak. Horien guztien bidez, euskarazko irakurketa sustatzeaz gain, gazteek ondoko gaien inguruan dakitena garatuko dute: Humanismoa: elikadura, lehengo bizimodua eta teknologia-aurrerapenak, kontzientzia morala, gizakia eta lana edo mendizaletasuna.
Zer hizkuntza erabiltzen dugu?
Informatzeko testuak erabili ditugu, baita zenbait biñeta, irudi eta komiki labur ere, eta material hori guztia euskaraz egin dugu. Testuek erregistro formala erabiltzen dute, gehienak testu zientifiko teknikoak dira, eta hainbat hitz espezializatu ere badituzte; dena dela, ez du zailtasunik izango irakurlearentzat.
Ulertzeko moduko testuak egin dira, eta, aldi berean, hezteko modukoak dira. Biñetei eta komikiei dagokienez, lagunarteko hizkuntza (baina zuzena) erabili dugu.

Kategoria:  Komiki

Balorazioa: 9/10

23e-Mintza

Plataformak: Android

Egilea: Fundación Orange

Deskribapena:

Autismoa duten pertsonei bideratutako aplikazio oso interesgarria. Berauen komunikazioa eta eguneroko bizitza errasteko pentsatua

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Osasuna

Balorazioa: 10/10. Oso aplikazio interesgarria eta landua

untitledeTangram

Plataformak: IOS

Egilea: BILBOMATICA S.L.

Deskribapena: Pentsatzeko eta estimulu kognitibo bezala garatutako aplikazioa. Tangram delako txinatar jolasean oinarritua dago.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Jokuak, Osasuna

Balorazioa: 8/10.

222Osakidetza

Plataformak: Android,

Egilea: Osakidetza

Deskribapena:

Osakidetzaren zerbitzu batzuetara sartzeko aukera ematen duen aplikazioa.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Osasuna

Balorazioa: 5/10