My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

TxorekinJolastenTxorekin Jolasten

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Deskribapena
•Pirritx, Porrotx eta Marimotots Albaola itsas kultur faktoriara joango dira bisitan eta bertan Txo Mikmak txikiarekin egingo dute topo. Txok itsaso baleauntzien eta ternuarako bidaien sekretuak azalduko dizkie ipuin, musika, jolas eta bideo bidez (*).
Ipuin bat, 4 bideo, 3 abesti eta hainbat joasez dago osatua (puzzlea, bikoteak, margotu, bitxikeriak).
Sudurgorri txikienentzat jolasean ikasteko era dibertigarria!

(*) Interneteko konexioa behar da bideoak ikusi ahal izateko.

Kategoria: Ipuinak, Musika, Jokoak
Balorazioa: 8/10

MusikaGuztiaMusika Guztia

Plataformak: Android
Egilea: Musika Guztia

Deskribapena
•Euskal herriko edozein lekutako musika ekintzen berri izateko aplikazioa da, ekintzen kokapen zehatza ezagutuz.

kontzertuak iragarri nahi dituzten taldeentzako ere oso erabilgarria da aplikazio hau, baita, kontzertuak eskaintzen dituzten lokalentzako ere.

Kategoria: Komunikazioa, Musika
Balorazioa: 8/10

 EITEITBmusikaBMusika

Plataformak: Android
Egilea: Alex Iraola Aranzabe

Deskribapena
•EITB musika irratian (Euskadiko irratirik onena) momentuko abestia zein den jakin dezakezu aplikazio honekin.
Entzun berri duzun eta ikaragarri gustatu zaizun abesti hori nork abesten duen jakin ahal izateko.
Ohikoa den moduan kotxean bazoaz juxtu abestia entzundakoan itxaron eta gero begiratu. Ez degu desgrazirik behar.

Oharra: Aplikazio hau ez da ofiziala. EITB-ren web ataritik hartzen du informazioa. Irratia entzun eta berriak ikusteko bada EITB-ren aplikazio ofizial bat.

Kategoria: Musika
Balorazioa: 7/10

SegaPotoSegaPoto

Plataformak: Android
Egilea: SegaPoto
Deskribapena
•SegaPotori esker ez duzu aitzakiarik izango bertso bat idazteko. Zauden lekuan zaudela, duzun estaldura duzula, idatzi bertso bat!

Aplikazioa erabilerraza eta intuitiboa da, bertsoa idazteko aukera ematen du hainbat laguntza eskainiz:
-Sinonimo-bilatzailea
-Errima-bilatzailea
-Silaba- eta errima-zuzentzailea
-Bertsoen doinutegi murriztua

Bertsoa idazteko ez da sare-konexiorik behar, eta bertsoa idatzi ahala silabak egiaztatuko ditu SegaPotok. Lerro bakoitzeko silaba kopurua egokia denean, eskuineko irudia aldatu egingo da, egokitasuna adieraziz. Gainera, neurria aukeratu ostean, hari dagozkion doinu batzuk entzun daitezke.

SegaPoton bi erabiltzaile mota daude: erregistratu gabeko erabiltzailea eta erabiltzaile erregistratua. Erregistratu gabeko erabiltzaileak bertsoa zuzendu, errimatzen duten hitzak bilatu eta sinonimoak bilatzeko aukera izango du, betiere sarerako konexioa baldin badauka. Erregistratutako erabiltzaileak, erregistratu gabearen eragiketak egiteko aukera dauka, eta horiez gain, bertsoa gorde eta aurrez gordetako bertsoak ikusi ditzake.

Kategoria: Euskal Kantak, Euskal Kultura, Musika
Balorazioa: 8/10

BadokBadok

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Berria Taldea
Deskribapena
•BADOK aplikazioak eskura jartzen dizu euskal musika guztia. Telefonoan edo tabletan euskal musika ezagutu eta entzuteko modurik hoberena da.

Nahi duzun artista, kantu edo diskoa bilatu, eta BADOKek harengana eramango zaitu. Informazioa eman eta entzuteko aukera bideratuko dizu, era erraz batean. Erraz erabili eta erraz banatzeko aukera emango dizu. Dena, dohainik.

BADOKen bidez, euskal musikaren azken kantu, azken disko eta azken bideoen berri izango duzu. Halaber, hainbat euskal diskoren aurrerapen kantuak entzun eta gozatu ahal izango dituzu.

‘Zerrendak’ atalean, musikazale ezagunek musika entzuteko proposamenak egingo dizkizute. Gainera, euskal musikaren geografia osoan esploratu ahal izango duzu, eta bertan diskografiak, biografiak, hitzak eta musika aurkituko duzu.

BERRIA egunkariaren kultur ekarpena da BADOK, euskal musika sustatzeko asmoz sortua. BADOKen bidez euskal musikaren hedapena eta transmisioa bultzatu nahi du BERRIA egunkariak, ahalik eta jende gehienarengana zabalduz.

Ez Dok Amairuren garaitik gaur egunera sortutako euskarazko musika bilatu, ezagutu eta gozatzeko modua emango dizu BADOK aplikazioak.

Musika entzuteko aukerari dagokionez, batzuetan zuzenean eskainiko dizu BADOKek; beste batzuetan, berriz, beste aplikazio batzuetara bideratuko zaitu (Spotify edo Deezer).

Gure Facebooken informazio eta jarduera gehiago aurkituko dituzu: https://www.facebook.com/BadokAtaria

Jarraitu Twitterren: https://twitter.com/Badokinfo

Kategoria: Musika, Euskal Kultura
Balorazioa: 7/10

unnamedCA00WDEJ

Gabon Kantak

Plataformak: Android,

Egilea: Skura Mobile

Deskribapena:

Aplikazio hau Euskal Herriko Gabon-kanta bilduma da. Kanta guztietako letrak eskura izateko, modurik onena eskaintzen du, klik bakar batean. Gainera, Gabon-kanta gehienak entzuteko aukera ere eskaintzen du.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Gabonak

Balorazioa:  6/10.

 unnamedCAY5016A

Banda Beat

Plataformak: Android, IOS

Egilea: Irontec

Deskribapena:

Banda Beat musika talde amateurrak ezagutarazteko 2.0 komunikazio atari bat da. Plataforma honen bidez abesti guztiak mugikorraren bidez entzuteko aukera daukazu.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Musika.

Balorazioa:  7/10.

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders