My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

AmurrioAmurrio

Plataformak: Android
Egilea: DINAPYME
Deskribapena
•Amurrioko Udaleko app ofiziala.

Aplikazio honek Udalaren informaziorako sarbidea ahalbidetzen du eta, horrez gain, erabiltzaileari proposamenak, balorazioak, kexak, iradokizunak etab. (argazkiak eta testuak barne) telefono mugikorretik Udalari helarazteko aukera ematen du. Era berean, aisialdi-agenda, guardiako farmazia eta udalerriko zerbitzu publikoen inguruko informazioa ere badu.

Kategoria: Albisteak, Komunikazioa, Gizartea, Herriak
Balorazioa: 7/10

AlkarrekinSoraluzeAlkarrekin Soraluze

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: MEJORA TU CIUDAD
Deskribapena
•“Alkarrekin Soraluze” aplikazioak herritarren eta udalaren arteko elkarrekintza eta hartu emana errazten du urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan.

“Alkarrekin Soraluze”-rekin:
- Espazio publikoko gertakarien abisuak bidali ahal izango dituzu 30”an eta hauen konponbidearen berri izan denbora errealean.
- Udaleko material eskaera egin
- Herrirako proposamen berriak egin
- Azken orduko alerten berri izan
- Herriko agenda orokorra kontsultatu
- Soraluzeko albiste interesgarrienen berri izan

Gainontzeko herritarren eskariak elkarbanatu, komentatu, jarraitu eta babestu ditzakezu gainera.

Izan zaitez Soraluzeko sare sozial eta parte hartzaileko kide!

Kategoria: Albisteak, Komunikazioa, Gizartea, Herriak
Balorazioa: 7/10

Santamasapp

Santamasapp Plataformak: Android Egilea:Garatuz DeskribapenaEgitaraua eguneka ikusteko aukera Egitarauan hitzen bilaketa Aurtengo kartela Garraio konpainietara estekak Google maps-era esteka (Santamasetako mapa) KomisiñuanTwitter kontura esteka Komisiñuan Web gunera esteka Historiara esteka…

8

Tolosaldean Zer Non

Plataformak: Android

Egilea: iametza interaktiboa

Deskribapena Tolosaldeko mankomunitateko herritarrei birziklatzen lagundu eta zalantzak argitzea da aplikazio honen helburua.

Kategoria: Gizartea, birziklatu,tolosaldea

Balorazioa: 9/10

euskalTV
Euskal TV
Plataformak: Android
Egilea: iametza interaktiboa
Deskribapena
• Zure gustoetara egokitua
• Une bakoitzean duzun denboraren arabera gozatzeko aukera ematen dizuna
• Oraintxe bertan euskarazko multimedia eduki ugari biltzen dituena
300 erreportajetik gora
• 150 dokumental baino gehiago
• Beste hainbeste elkarrizketa
• 100 WebTV saio baino gehiago
• Proiektu irekia, parte-hartzailea eta anitza (Edozein herritarrek edo erakundek euskaraz ekoiztutako ikus-entzunezkoak bidal ditzake)
• Bideo berrien abisuak edo alertak jasotzeko aukera ematen dizuna
• GNU GPL v3 lizentzia duen software librea da
Kategoria:Multimedia eta video
Balorazioa: 9/10

7Xuxen

Plataformak: Android, IOS

Egilea: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Deskribapena:

Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa da.
Aplikazio hau gailu mugikorretatik bidaltzen diren testuak zuzentzeko erabiltzen da. Zuzendutako testuak gure gailu mugikorrean, egunero, erabiltzen ditugun aplikazioekin partekatu ahal izango dira; horrela, Gmail eta WhatsApp moduko aplikazioetan zuzendutako testuak txertatu ahal izango ditugu.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera, Aisialdia

Balorazioa: 10/10. Oso erabilgarria. Euskera ikasi eta hobetzeko ere erabilgarria

12WIFI UK (Uribe Kosta)

Plataformak: Android

Egilea: Leire Pikaza

Deskribapena:

Aplikazio ha Uribekostako Institutuko 4 DBHko informatikako  ikasleoak egin dugu.
Aplikazio honetan Uribe Kostako eskualdean dauden Wifi ountuen berri izango duzu. Wifi hoiek google Maps batean ikusteko aukera daukazu.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Komunikazioa

Balorazioa: 7/10.

mzl_baaycdgl_320x480-75Onda Vasca

Plataformak: IOS

Egilea: By BA! Creativos S.L.

Deskribapena: Onda Vasca – Noticias Taldearen iPhonerako aplikazioarekin zuzenean jarraitu ahal izango duzu Onda Vascaren programazio osoa, uneoro eta edonon zaudela

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Albisteak, Irratia

Balorazioa: 7/10.

TVEuskadi

TVEuskadi Plataformak: Android, iOS Egilea: Euskadi.net Deskribapena: Nonahi Euskadik duen onenaz, ikus-entzunezko formatuan. Egunero gaurkotutako bideoak: proposamen berriak, eguraldiaren inguruko informazioa eta kultura eta gastronomia albisteak, besteak beste. Beti berriena…

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders