Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

inguruGure ingurunearekiko jarrera

Plataformak: Android, Apple
Egilea: Editorial Saure
Deskribapena GURE INGURUNEAREKIKO JARRERA. Zer proiektu dira?
Proiektu honen bidez, irakurtzera bultzatzeko material baliagarriak direla komikiak erakutsi, eta horien erabilera sustatu nahi da. Horretarako, sekuentzia didaktiko interaktiboa osatu da, zenbait komiki eta ilustrazio egin ditugu, eta horiek guztiek unitateko atal bakoitza osatzen dute. Horrez gain, gure bildumetako baten eredu diren biñeta anitz sartu ditugu edukian, gazte irakurleei egokiak direnak. Horien guztien bidez, euskarazko irakurketa sustatzeaz gain, gazteek ondoko gaien inguruan dakitena garatuko dute: Humanismoa: elikadura, lehengo bizimodua eta teknologia-aurrerapenak, kontzientzia morala, gizakia eta lana edo mendizaletasuna.
Zer hizkuntza erabiltzen dugu?
Informatzeko testuak erabili ditugu, baita zenbait biñeta, irudi eta komiki labur ere, eta material hori guztia euskaraz egin dugu. Testuek erregistro formala erabiltzen dute, gehienak testu zientifiko teknikoak dira, eta hainbat hitz espezializatu ere badituzte; dena dela, ez du zailtasunik izango irakurlearentzat.
Ulertzeko moduko testuak egin dira, eta, aldi berean, hezteko modukoak dira. Biñetei eta komikiei dagokienez, lagunarteko hizkuntza (baina zuzena) erabili dugu.

Kategoria:  Komiki

Balorazioa: 9/10

logo4ImagenesEskubideen ibilbidea

Plataformak: Android, Apple
Egilea: Editorial Saure
Deskribapena Proiektu honen bidez, irakurtzera bultzatzeko material baliagarriak direla komikiak erakutsi, eta horien erabilera sustatu nahi da. Horretarako, sekuentzia didaktiko interaktiboa osatu da, zenbait komiki eta ilustrazio egin ditugu, eta horiek guztiek unitateko atal bakoitza osatzen dute. Horrez gain, gure bildumetako baten eredu diren biñeta anitz sartu ditugu edukian, gazte irakurleei egokiak direnak. Horien guztien bidez, euskarazko irakurketa sustatzeaz gain, gazteek ondoko gaien inguruan dakitena garatuko dute:Hiritartasuna eta eskubideen ibilbidea; gizarte-egiturak, giza eskubideak eta indarkeriarik gabeko gizartea.

Kategoria:  Komiki

Balorazioa: 9/10