My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

EguzkilorearenBilaEguzkilorearen bila

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Aukeratu zure istorioa!
Ipuin honetan, zure ahotsa grabatu ahal izango duzu, eta istorioa jarraitzeko bi bide desberdinen artean aukeratu ahal izango duzu!

Kategoria: Haurrak, Ipuinak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

BaztiOtsoZuriaBazti otso zuria

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Baztiren abentura harrigarria!
Ipuin honetan, zure ahotsa grabatu ahal izango duzu, eta istorioa jarraitzeko bi bide desberdinen artean aukeratu ahal izango duzu!

Kategoria: Haurrak, Ipuinak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

IpuinKontalariaIpuin Kontalaria

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Ipuin kontalaria!
Ipuin honetan, zure ahotsa grabatu ahal izango duzu, eta istorioa jarraitzeko bi bide desberdinen artean aukeratu ahal izango duzu!

Kategoria: Haurrak, Ipuinak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

TartaloTaMarigorringo Tartalo ta Marigorringo

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Tartalo da gure margolari maiteena! Asko gustatzen zaio marrazkiak egitea eta kolore guztiekin margotzea… Orain, margotu Tartalorekin Marigorringoren ipuineko marrazkiak!

Kategoria: Haurrak, Ipuinak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

BikoteJolasaBikote Jolasa

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Bikote Jolasa jolas dibertigarria da! Ipuintxoko hiru ipuinetako pertsonaien bikotea aurkitu behar duzu

Kategoria: Haurrak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

HitzmixGurutzatuakHitzmix Gurutzatuak

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Deskribapena
•Euskara hutseko jokoa da; emandako letrak baliatuta eta jokoaren arauak betez, euskarazko hitzak osatu behar dira.
Euskara-maila ertaina behar da; baina zenbat eta altuagoa den hizkuntza-maila, orduan eta puntuazio handiagoa lor daiteke. Koloretako 6 laukiak estali hitzak gurutzatuz.
Eskuartean dituzun letrekin hitzik ezin duzula osatu iruditzen bazaizu, 3 aukera dituzu letrak aldatzeko.
Puntuak batu, eta zeure burua hobetu!
OHARRA: hitzak artikulurik gabe osatu behar dira

Kategoria: Euskara ikasteko, Jokoak
Balorazioa: 7/10

IkasikusiIkasikusi

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Irontec

Deskribapena
•Ikasikusi umeei gure egunerokotasunean gehien erabiltzen dugun hiztegia lantzen lagunduko dien joko buru-hausgarria da.

Irudiak eta hitzak nahasten dituen joko honek, egunean zehar erabiliko dituzten hitz berri asko ikasi ahalko dituzte.

Hainbat gai desberdinen artean aukeratu ahal izango dute: etxeko tresnak, ingurunea, hiria, kirolak… eta irudia estalgabetzen hasten den bezain pronto, lau aukeren artean egokienean ikutu beharko dute. Gero eta arinago aukeratu erantzun egokia, gero eta punto gehiago lortuko dituzte.

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokoak
Balorazioa: 7/10

IkasordenaIkasordena

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Irontec

Deskribapena
•Ikasordena jolas hezigarria da, 6 eta 8 urte arteko haurrek abezedarioko letrak identifikatu ditzaten eta euskarazko ohiko hitzak letraz letra esaten ikas dezaten.

Ikastek suiteko haurrentzako gainerako aplikazio mugikorrak bezala, jolas honetarako oinarrizko euskara maila behar da.

App bikaina da zure seme-alabekin jolastuaz ikasteko!

Erabilpena

Jolasa oso erraza da. Txikienek berehala ikasiko dute:

Hasteko, aukeratu gairik gustukoena: eguneroko tresnak, etxeko gauzak, gorputzeko atalak, janaria, eskola, familia, arropa, margoak edo zenbakiak.

Ondoren aukeratu zailtasun-maila, pixkanaka hobetuz joateko. Zenbat eta zailagoa izan, orduan eta puntu gehiago!

Goiko zatian irudi bat ikusiko duzu. Azpian hitz horren letrak egongo dira inolako ordenarik gabe eta letra horiek kokatzeko hutsuneak ere bai.

Gero eta denbora gutxiago izango duzu asmatzeko. Ez baduzu asmatzen, ez zara beste pantailara igaroko: begiratu erlojuari!

Amaitutakoan, bidali zure puntuazioa rankinera eta lehiatu zure lagunekin.

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokkoak
Balorazioa: 7/10

HitzMixBortz Hitzmix Bortz

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
Deskribapena
•Euskara hutseko jokoa da; ezkutuko letrak zein diren asmatuz, euskarazko hitza osatu behar da.
Euskara-maila ertaina behar da; baina zenbat eta altuagoa den hizkuntza-maila, orduan eta azkarrago osa daiteke hitza. Aurkitu hitz ezkutua!
Letra zuzena asmatuz gero, borobil batez markatuta ikusiko duzu.
Letra zuzena asmatzen baduzu eta bere lekuan badago, argiztatu ikusiko duzu.
Zenbat hitz asmatuko zenituzke? Hiru akats egin ditzakezu.
OHARRA: hitzak artikulurik gabe osatu behar dira

Kategoria: Euskara ikasteko, Jokoak
Balorazioa: 7/10

Ikasesteka

Ikasesteka

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Irontec
Deskribapena
•Umeek bere lehenengo urratsak euskaraz eman ditzaten aplikazio mugikorra. Oso joko erraza da, txikienengan pentsatuta: pantaila ukitu besterik ez dute egin behar marrazkiak hitzekin lotzeko eta horrela bere hiztegia handitu sail ezberdinetan: Ohiko objektuak, Etxeko gauzak, Gorputzeko atalak, Janaria, Eskola, Familia, Arropa, Koloreak, Zenbakiak…

Erabilera

Jokoaren funtzionamendua oso erraza da: pantaila bakoitza bi atal ditu. Ezkerreko aldean, marrazkiak erakusten dira, eta eskuinaldean, hauek identifikatzeko hitzak. Hitz bakoitza dagokion marrazkiarekin lotzea besterik da helburua, atzamarraz lagunduta.

Jokoaren helburua, hitza ahal bezain laster asmatzean oinarritzen da: zenbat eta arinago amaitu pantaila, gero eta puntu gehiago lortzen dira.

Kontuz! Energia barra bat daukazu agortuz doana segundoak pasa ahala: zenbat eta segundo gehiago behar, gero eta pantaila gutxiago burutu ahal izango dituzu.

Huts egiten baduzu, denbora galtzen duzu. Azkar erantzuten baduzu, denbora gehiago lortzen duzu. Erakutsi ezazu onena eta azkarrena zarela!

Partida bakoitzaren ostean, zure emaitzak bidali ditzakezu zure sare sozial gustukoenetara zure lagunen artean banatzeko.

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokoak
Balorazioa: 7/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders