My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

2Munduko Ipuinak

Plataformak: Android

Egilea: Iametza Interaktiboa

Deskribapena:

Zortzi eskualdeetako ipuin bana. Sahara, Laponia, Patagonia, Andeak, Himalaia, Euskal Herria, Alaska eta Australiako umeen ahotik euren bizimodua ezagutuko dute haurrek. Non bizi diren, beren etxea nolakoa den, zer animalia dituzten, nolako ohiturak dituzten…

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Umeak, Euskera, Ipuinak

Balorazioa: 8/10.

unnamedCAZ954JRAmetsen Munduan

Plataformak: Android, IOS

Egilea: Gestionet Multimedia

Deskribapena: Haurrentzako oso aproposa den ipuin eta joko dibertigarria.

Istorioak lo egiteko zailtasunak dituen ume batekin hasten da. Hortik abiatuta, erabiltzailea umearen ametsetan sartuko da bidai fantastiko batean murgilduko diona. Izarretan zehar hegaz ibiliko da, kometekin hitz egingo du eta hauek hiru planetara eramango diote: Planeta Urdinera, Planeta Berdera eta Planeta Gorrira. Planeta bakoitzean pertsonaia desberdinak ezagutuko ditu eta beraiek geroago aplikatu ahal izango dituen gauza desberdinak erakutsiko dizkiote

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Haurrak, Jokuak, Ipuinak.

Balorazioa: 9/10. Oso ona.

unnamedCAMH5A2KFixi eta Bota Magikoak

Plataformak: Android, iOS

Egilea: Forma Soluciones Tic

Deskribapena:

Umeentzako zuzenduta dagoen ipuin elkaeragitzailea. Euskera ikasteko baliagarria eta naturarekiko errespetua lantzeko garatua. Istorio oso polita, entretenigarria eta jolasgarria. 3 eta 6 urte bitarteko umei bideratua

Euskararen erabilpena: Oso egokia

Kategoria: Umeak, Jokuak, Ipuinak.

Balorazioa: 10/10. Oso ona. Horrelako euskal-app gehiago behar ditugu. Zorionak Forma Soluciones eko garatzaileei.

unnamed666Zatiketak Bidertuz

Plataformak: Android, IOS

Egilea: LUUL touching e-motions

Deskribapena:

Haur nahiz helduei zuzendua, “x-zatiketak bidertuz” ipuinak, familia erreal baten bizipenak dakarzkigu testura oinarri paregabea sostengu.
Istorioari darion ukitu hunkigarriak bultzaturik, eta bertako hainbat eszenetan aurkituko dituen elementu, pertsonaia eta jokuekin garatzeko eragin-trukaketarako aukera anitzek hasiera-hasieratik lotuko dute irakurlea kontakizunaren mamiarekin.

Euskararen erabilpena: Oso egokia

Kategoria: Ipuinak.

Balorazioa: 8/10.

unnamedCAPPIYDI

Basajendea

Plataformak: Android, IOS

Egilea: DADA Company Edutainment

Deskribapena:

Basajendea ipuin interaktiboa da, euskaraz eginda. Txikienei euskal mitologiako pertsonaia desberdinak azaltzen dizkie, esate baterako: Tartalo, Basajaun, Mari, Ortzi eta askoz gehiago ere. Ezagut itzazu Basajendean.

Liburuak 14 orrialde ditu. Bertan, animazioak, eszena interaktiboak eta soinu-efektu dibertigarriak topatuko dituzu. Gainera, neurrian egindako soinu-banda zoragarri batek laguntzen dio ipuinari.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Aisialdia, Ipuinak, Haurrak.

Balorazioa:  9/10. Oso interesgarria

Monike Asteburuan

Plataformak: IOS

Egilea: DADA Company Edutainment

Deskribapena:

Monike Asteburua, umeek eukeraz dauden euren lehen hitzak ezagut eta ikas ditzazketen 13 pantailek osatutako istorio gozoa da. Ipuinak ume batek bere eguneroko bizitzan izan ditzazkeen egoera eta leku ezberdinak erakusten ditu. Honela, gaztetxoek, jolasa dela medio, koloreak, animaliak, gorputzeko atalak, etxeko elementuak eta abarren izenak ikasten dituzte.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Aisialdia, Ipuinak, Haurrak.

Balorazioa:  9/10. Oso interesgarria. Ipuin ederrak eta oso marrazki politak.

KOKORIKOKO

Plataformak: IOS

Egilea: DADA Company Edutainment

Deskribapena:

Ipuin honek, animalien izenak ikasteko modu berri bat aurkezten du. Bide batez, gurasoek umeekin denbora alai eta gozo bat emateko modua da. Ipuinak umeek animalien eta beraien inguruko elementuen hitz errazak eta oinarrizko kontzeptak euskeraz barneratzea du helburu.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Ipuinak, Haurrak.

Balorazioa:  8/10. Interesgarria eta txukuna.

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders