Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

4Ahatetxo itsusia

Plataformak: IOS

Egilea: Editorial Everest

Deskribapena:

Ahatetxo itsusiaren ipuina euskara eta ingelesez. Ipuin ele bitan bilduma honek betiko ipuinen moldapenak dira egitura eta hiztegi errazekin idatziak. Horrela, irakurleak testu bera euskaraz zein ingelesez irakurtzen du eta errazagoa egiten zaio bigarren hizkuntzaren ikasketa.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Umeak, Ipuinak, Jaiak

Balorazioa: 8/10. Egokia geure umeendako, bai euskara eta ingelesa modu erakargarri batetan ikasteko.

3Hiru Txerrikumeak

Plataformak: IOS

Egilea: Editorial Everest

Deskribapena:

Hiru Txerritxoen ipuina euskara eta ingelesez. Ipuin ele bitan bilduma honek betiko ipuinen moldapenak dira egitura eta hiztegi errazekin idatziak. Horrela, irakurleak testu bera euskaraz zein ingelesez irakurtzen du eta errazagoa egiten zaio bigarren hizkuntzaren ikasketa.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Umeak, Ipuinak, Jaiak

Balorazioa: 8/10. Egokia geure umeendako, bai euskara eta ingelesa modu erakargarri batetan ikasteko.

20ALE aplikazioa

Plataformak: Android

Egilea: ALE

Deskribapena:

Aretxabaletako Lanbide Eskolaren azken berriak eta aukera edukatiboa ezagutzeko aplikazioa

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Ikasketak

Balorazioa: 6/10.

8Katargi

Plataformak: Android

Egilea: Grupo Santillana

Deskribapena:

3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolas interkatibo dibertigarri eta ikasgarria.Katargi katuaren eskutik, zure seme-alabek gozatu egingo dute, planetarik planeta eta abenturaz abentura, haien laguntxo berriekin batera: malkartxoak, aldakinak, udaretiak, robotak…

Bat egin zeure seme-alabekin, eta gozatu zeuk ere espazioan zehar bidaiatuz!

Gainera, aplikazio honek, besteak beste, ikasteko ere balio du: – Gaitasun digitala hobetzeko. – Behatzean eta esperimentatzean trebatzeko. – Haur Hezkuntzako curriculumeko edukiak garatzeko.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera, jolasak, Haurrak

Balorazioa: 10/10.

unnamedCAG0ITG9 Ingelesa Euskera Hiztegia

Plataformak: Android

Egilea: movinApp

Deskribapena: Euskara-Ingelesa eta Ingelesa-Euskara Hiztegia. 17.900 hitz inguru, egokia bidaiatzen dugunerako. Eta gainera hitza nola ahozkatzen den entzuteko aukera dago.

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria:Hizkuntzak ikasteko, Bidaiak

Balorazioa: 6/10

unnamedCALOLFY9Iragarkien Ohola

Plataformak: Android,

Egilea: Udako Euskal Unibertsitatea

Deskribapena:

“Iragarkien ohola” aplikazioa post-it interaktiboa da. Ikasleek, irakasleek, gazteek, helduek,… hau da, edonork bere iragarki laburrak idatz eta zabal ditzan aplikazio baliagarria da. Zuzenean zure sakeleko telefonotik www.unibertsitatea.net izeneko webgunean editatu ahal izango dituzu iragarkiak.
Hauek zabaltzeaz gain, “Iragakien ohola”ren bidez zure telefonoan mezuak ere jaso ahal izango dituzu, eta egilearekiko harremanetan jarri ahal izango zara.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Ikasketak, Aisialdia.

Balorazioa: 7/10