Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

logoUlermenappUlermenApp

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Gesmae Informática

Deskribapena
• Aplikazio honekin ejerzitatu dezakezu zure Euskara, irakurmen eta entzumen ariketekin, maila ezberdinetan.

 

 

Kategoria: Ariketak
Balorazioa: 10/10

EskolaEskola

Plataformak: Android
Egilea: KTS Tecnology Solutions

Deskribapena
•Irakaskuntza zentro eta gurasoen arteko erlazioa hobetzeko aplikazioa

Kategoria: Harremanak, Ikasketak, Komunikazioa
Balorazioa: 5/10

GizaGorputzaGiza Gorputza PRO

Plataformak: Android
Egilea: Zitu

Deskribapena
•APP honek ondo pasatzeko eta anatomia ikasteko baliagarriak diren joko ezberdinak ditu.

GIZA GORPUTZA APPak oinarrian giza anatomia duten 6 joko ezberdin ditu. Honela, modu erakargarri batean erabiltzaileak hezur, muskulu, organo, aparatu eta abar izendatzen , ezagutzen eta kontzeptuekin erlazionatzen ikasiko du.

Motibaziorako tresna izan daiteken puntu sistema ere badu GIZA GORPUTZAK, erantzuteko abiaduraren araberakoa izango dena.

Kategoria: Ikasketak,Jokoak
Balorazioa: 8/10

GizaGorputzaGiza Gorputza

Plataformak: Android
Egilea: Zitu

Deskribapena
•APP honek ondo pasatzeko eta anatomia ikasteko baliagarriak diren joko ezberdinak ditu.

GIZA GORPUTZA APPak oinarrian giza anatomia duten 6 joko ezberdin ditu. Honela, modu erakargarri batean erabiltzaileak hezur, muskulu, organo, aparatu eta abar izendatzen , ezagutzen eta kontzeptuekin erlazionatzen ikasiko du.

Motibaziorako tresna izan daiteken puntu sistema ere badu GIZA GORPUTZAK, erantzuteko abiaduraren araberakoa izango dena.

Kategoria: Ikasketak,Jokoak
Balorazioa: 8/10

ZenbakiakHaurtxoentzatZenbakiak Haurtxoentzat

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Davihesoft

Deskribapena
•Oso joko erraza da zenbakiak ikasteko, 1-etik 10-era.
Ahotsak Euskaraz. Haurtxoentzat eta ume txikientzat.
Dohainik, iragarkirik gabe eta erosketarik gabe.
Haurtxoak, umeak, zenbakiak ikas itzazue Euskeraz.
Jokoak, euskara ikasi, zenbaki, dohan, haurrak, umeentzat.

Kategoria: Haurrak, Ikasketak
Balorazioa: 5/10

PirritxEtaMatematikak Pirritx eta Matematikak

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Deskribapena
•BPirritx eta Matematikak.
Sudurgorri txikienak jolastuz matematika oinarri batzuk ikasteko balio duen aplikazioa da hau.
Pirritx-en laguntzarekin, oso ondo pasako duzu, matematikak ikasten jolas hauen bidez:

– Zenbakiak ikasten
– Kontatzen ikasten
– Asmatu haundiena
– Asmatu txikiena
– Burutu gehiketak
– Burutu kenketak
– Gehiketak eta kenketak
– Egin bikoteak
– Geometria ikasten
– Geometria erabiltzen

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

SorginTxikiMagiaEskolanSorgin Txiki magia eskolan

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Sorgin Txiki magia eskolan ikasten ari da! Egin ariketa ezberdinak eta ondo pasa!

Kategoria: Euskal Kultura, Haurrak, Ikasketak
Balorazioa: 8/10

IkasikusiIkasikusi

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Irontec

Deskribapena
•Ikasikusi umeei gure egunerokotasunean gehien erabiltzen dugun hiztegia lantzen lagunduko dien joko buru-hausgarria da.

Irudiak eta hitzak nahasten dituen joko honek, egunean zehar erabiliko dituzten hitz berri asko ikasi ahalko dituzte.

Hainbat gai desberdinen artean aukeratu ahal izango dute: etxeko tresnak, ingurunea, hiria, kirolak… eta irudia estalgabetzen hasten den bezain pronto, lau aukeren artean egokienean ikutu beharko dute. Gero eta arinago aukeratu erantzun egokia, gero eta punto gehiago lortuko dituzte.

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokoak
Balorazioa: 7/10

IkasordenaIkasordena

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Irontec

Deskribapena
•Ikasordena jolas hezigarria da, 6 eta 8 urte arteko haurrek abezedarioko letrak identifikatu ditzaten eta euskarazko ohiko hitzak letraz letra esaten ikas dezaten.

Ikastek suiteko haurrentzako gainerako aplikazio mugikorrak bezala, jolas honetarako oinarrizko euskara maila behar da.

App bikaina da zure seme-alabekin jolastuaz ikasteko!

Erabilpena

Jolasa oso erraza da. Txikienek berehala ikasiko dute:

Hasteko, aukeratu gairik gustukoena: eguneroko tresnak, etxeko gauzak, gorputzeko atalak, janaria, eskola, familia, arropa, margoak edo zenbakiak.

Ondoren aukeratu zailtasun-maila, pixkanaka hobetuz joateko. Zenbat eta zailagoa izan, orduan eta puntu gehiago!

Goiko zatian irudi bat ikusiko duzu. Azpian hitz horren letrak egongo dira inolako ordenarik gabe eta letra horiek kokatzeko hutsuneak ere bai.

Gero eta denbora gutxiago izango duzu asmatzeko. Ez baduzu asmatzen, ez zara beste pantailara igaroko: begiratu erlojuari!

Amaitutakoan, bidali zure puntuazioa rankinera eta lehiatu zure lagunekin.

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokkoak
Balorazioa: 7/10

Ku-KU!Ku-Ku!

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ALKARBIDE&EREGI, EUSKARA ETA KOMUNIKAZIOA

Deskribapena
•Seme-alabak eleaniztasunean hezi nahi dituzuen gurasoontzat zuon udalerri, mankomunitate edota kuadrillako euskara zerbitzuak sortu duen aplikazioa duzue honako hau.

Aplikazioak bi atal nagusi ditu: bata umeena eta bestea gurasoena.

Sarrerako pantailan 7 pertsonaia aurkituko dituzu, bakoitzak jolas batera eramango zaitu: Forma geometrikoak, Hizkien jokoa, Ikusi eta ikasi, Kati katua, Koloreak, Pare jokoa eta Zenbakiak. Umeek gustukoen duten pertsonaia aukeratu eta jolasten duten bitartean euskara landuko dute. Jolas bakoitzak maila ezberdinak ditu.

Gurasoen atala lau zatitan banatuta dago. Hasieran, umearen hizkuntza trebetasunaren garapen prozesua azaltzen da eta seme-alabak eleaniztasunean hezteak sortzen dituen hamaika kezkaren eta galderaren erantzunak jasotzen dira; bigarren zatia euskara-gaztelania hiztegi laburra da, hainbat ataletan berezita eta, gainera, hitzak lokuzioen bidez entzun daitezke. Ondoren, ariketa batzuei esker umeekin berba egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak zelan zuzendu behar diren ikasteko aukera dago; eta amaiera aldean, zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkituko dituzue.

ERABILI ETA HASI EUSKARA EMATEN SEME-ALABEI

Kategoria: Haurrak, Ikasketak
Balorazioa: 7/10