My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

DerioZabaltzenDerio Zabaltzen

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: BISCAYTIK FUNDAZIOA 
Deskribapena
•Derio Zabaltzen app mugikorra da Derioko udalarekin harreman arinagoa eta errazagoa izan dadin.

Aplikazio honen bidez udaletik berehalako informazioa jasotzeko aukera edukiko duzu: albisteak, abisuak, gertakariak edo gardentasun datuak eguneratzen diren bakoitzean.

Derio Zabaltzen aplikazioari esker zure herria mantentzen lagun dezakezu intzidentziak edo egin daitezkeen hobekuntzak udalari helaraziz. Argazkiak, deskripzioak eta mapan kokapenak bidal diezazkiokezu udalari eta honek konpontzeko baliabide guztiak erabiliko ditu, eta intzidentziaren inguruko unean uneko informazioa bidaliko dizu.

Derio Zabaltzen Udala Zabaltzen Gobernu Irekiaren plataformaren parte da.

Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 7/10

 

SestaoZabaltzenSestao Zabaltzen

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: BISCAYTIK FUNDAZIOA 
Deskribapena
•Sestao Zabaltzen app mugikorra da Sestaoko udalarekin harreman arinagoa eta errazagoa izan dadin.

Aplikazio honen bidez udaletik berehalako informazioa jasotzeko aukera edukiko duzu: albisteak, abisuak, gertakariak edo gardentasun datuak eguneratzen diren bakoitzean.

Sestao Zabaltzen aplikazioari esker zure herria mantentzen lagun dezakezu intzidentziak edo egin daitezkeen hobekuntzak udalari helaraziz. Argazkiak, deskripzioak eta mapan kokapenak bidal diezazkiokezu udalari eta honek konpontzeko baliabide guztiak erabiliko ditu, eta intzidentziaren inguruko unean uneko informazioa bidaliko dizu.

Sestao Zabaltzen Udala Zabaltzen Gobernu Irekiaren plataformaren parte da.

Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 7/10

UrumeaUrumea

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: DONOSTIAKO UDALA
Deskribapena
•Urumea ibaiak Martutenetik eta Txominenetik igarotzean dituen mailak aurkezteko app-a.

Aplikazioaren bidez, unean-unean ikus daitezke bi gune horietatik igarotzean ibaiak dituen mailak, mareen ordutegia eta grafiko bat, ur mailak azken orduetan izan duen bilakabidea jasotzekoa. Ibaiak kota nabarmenen bat gaindituz gero, informazio hori aplikazioaren goialdean agertuko da.

Garrantzizkoa: aplikazioaren bertsio honek informazioa eman beste helbururik ez du, eta, alarmaren bat gaindituz gero, ez du mugikorrera jakinarazpenik bidaliko; horrelako jakinarazpenak bidaltzen baitira, mailak ez ezik, beste zio batzuei (mareak, aurreikuspena…) ere erreparatuta. Mailen kontua automatizatzeak okerrak sor litzake; hortaz, eginkizun hori Prebentzioko arduradunen esku egongo da.

Mugikorrean ohartarazpenak jaso nahi badituzu, Udalaren SMS ohar zerbitzuan eman beharko duzu izena: www.donostia.org webgunean.

Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 5/10

 

ZallaInfoZalla Info

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ZALLAKO UDALA
Deskribapena
•Zalla info, Zallako Udalaren app berriak, gure herrian gertatzen den guztia eguneratuko dizu.

Honen bidez, berriak, zine-agenda , udal iragarkiak eta sare sozialetara sarbide zuzena izango duzu.

Gaur egungo menuak honakoa dakar:
1. Berriak. Udalerriari buruzko informazio orokorra.
2. Agenda: Kultura eta Kirol arloko ikuskizun egutegia.
3. Zine-Agenda: Zalla Zine-Antzokian proiektatzen diren filmak.
4. Argitalpenak.
5. Iragarki-Taula: instituzio mailako edukiak.
6. Sare Sozialak: Facebook, Twitter, Instagram.
7. Zalla Web: Udalaren web orria.
8- Turismo: Zallatur, turismo arloko web orria.
Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 7/10

LezokoUdalaLezoko Udala

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ELKARMEDIA SL
Deskribapena
•Lezoko Unibertsitateko Udalak herritarrei udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko tresna hau eskaintzen die. Zuzenean gertakarien berri emateko eta udalari zure galdera edo proposamenak bidaltzeko aukera izango duzu, ‘esan udalari’ atalaren bidez, irudiak atxikita eta geolokalizazioa jarrita. Gainera, udalaren harremanetarako gida eskura izango duzu eta albisteak jasoko dituzu alerta zerbitzu eta guzti.
Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 7/10


geograhPlataformak:
 Android
Egilea: Xagu Studios
Deskribapena
•Munduko geografiari buruzko jokoa da, hainbat joko ditu barnean (lekuak kokatu, asmatu, leku esanguratsuak aukeratu, banderak, etab) Lehen aldiz hasterakoan hizkuntza aukeratzeko aukera eman du, hizkuntzen artean euskara aukera daiteke.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

Euskal Quiz
euskalQuizPlataformak: Android, iPhone
Egilea:Patricia Marquiegui
Deskribapena
Euskal herri eta hirien konkista jokua. Herri bakoitzeko kultura, gastronomia, kirola edota historia galderak erantzun, zure lagunak gonbidatu, eta Lehendakari birtuala bihurtu zaitez!
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

herri

Plataformak: Android, iPhone
Egilea: Jokin Egileor
Deskribapena
Harry Eskoziako gazte bat da eta Euskal Herrira etorri da Helene bisitatzera. Helenek Euskal Herriko toki eta kultura rakatsiko dio ipuin interaktibo honetan.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

mugimarkMUGIMARK app

Plataformak: Android,Windows movile

Egilea: Isurki

Deskribapena
Epaileek eta zale profesionalek erabiltzeko diseinatua, pilota partiduak eta puntuak kudeatzen ditu.

Kategoria:  Kirolak

Balorazioa: 9/10. 

Youtube videoa

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders