Eskola
Plataformak: Android
Egilea: KTS Tecnology Solutions
Deskribapena
•Irakaskuntza zentro eta gurasoen arteko erlazioa hobetzeko aplikazioa
Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak
Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak
Plataformak: Android
Egilea: KTS Tecnology Solutions
Deskribapena
•Irakaskuntza zentro eta gurasoen arteko erlazioa hobetzeko aplikazioa
Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ELKARMEDIA SL
Deskribapena
•Nire Udalak herritarrei udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko tresna hau eskaintzen die. Zuzenean gertakarien berri emateko eta udalari zure galdera edo proposamenak bidaltzeko aukera izango duzu, ‘esan udalari’ atalaren bidez, irudiak atxikita eta geolokalizazioa jarrita. Gainera, udalaren harremanetarako gida eskura izango duzu eta albisteak jasoko dituzu alerta zerbitzu eta guzti.
Kategoria: Gizartea. Harremanak
Balorazioa: 6/10
Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Batura Mobile Solutions
Deskribapena
•”Herria Hobetuz” Bizkaiako herritarron partaidetza euskaraz bultzatzeko komunikazio tresna azkarra da. Batura Mobile-k garatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Herrien kudeaketan eta etengabeko hobekuntzan, herritarraron partaidetza euskaraz bideratzeko xedearekin egin dena. Gure hiri eta herriak hobetzen laguntzeko sortu dugu aplikazio hau, non iradokizunak, kexak eta hobekuntzak euskaraz Bizkaiko Udalherrietara bideratuko diren. Euskarak eskuko telefonoetako esparruan bere tokia egin behar duela ikusita, HH – HERRIA HOBETUZ proiektua landu du Baturak. Aplikaziotik, erabiltzaileek bideratuko dituzten datuak, dagozkion udalari bidaliko zaizkio bere telefonoko geoposizionamenduaren arabera.
Erabiltzaileak aplikazio honen bitartez emandako datuak, soilik erabiliko dira dagokion udalari bere eskakizuna bideratzeko eta ez beste ezertarako. Udalen datuak berriz, Irekia http://www2.irekia.euskadi.net/eu/categories/91 webgune publikotik hartuta daude.
‘Herria Hobetuz’ ez da zerbitzuaren betekizun edo ta honen bidez sortu daitezkeen kalte-galeren erantzule egiten. Mezuak bideratzen dituen bitartekaria da soilik.
Kategoria: Gizartea, Harremanak
Balorazioa: 6/10
Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ELKARMEDIA SL
Deskribapena
•Berriak, norgehiagoka eta txapelketen egutegiak eta batbateko jarraipena, sarreren salmenta, multimedia edukiak, eta askoz gehiago! App honekin elkartearen eta jarraitzaileen arteko harremanen bat-batekotasuna eta informazioaren ofizialtasuna bermatuko dituzu. Baita jarraitzaileen iritzi eta ekarpenak jasotzeko bideak zabaldu ere.
Eman hitza jarraitzaileei eta egin zaleak elkartearen partaide!
Elkartekideen komunikaziorako mezu sistema ere izango duzu eskura.
Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesarekin garatutako aplikazioa.
Kategoria: Aisialdia, Albisteak, Harremanak, Kirolak, Komunikazioa,
Balorazioa: 5/10
Plataformak: Android
Egilea: Bilboko Udala
Deskribapena
•“Bilbo Hobetuz” herritarren partaidetzarako plataforma da. Bilboko Udalak plataforma doakoa, erraza eta intuitiboa eskaintzen du, herritarrek hainbat arlotako (ur-sarea, saneamendu-sarea, argiak, garbiketa eta hondakinen gestioa, eraztun berdea, parkeak eta lorategiak, hiri-altzariak, bideak, bizikletak eta espazio publikoa) gorabeherak, iradokizunak eta hobekuntzak eskuko telefonoa erabilita eta denbora errelean bidal ditzaten.
Horrela, erabiltzaileek Bilbori buruzko informazioa eman eta hobetzen lagunduko dute smartphonea erabilita, esaterako, farolaren bat apurtuta ikusten dutenean, baldosak solte daudela ikustean, bandalismoa dagoenean…Irudiak hitzak baino garrantzitsuagoak dira sarritan eta “Bilbo Hobetuz”-ri esker herritarrentzat garrantzitsuak diren kexen eta iradokizunen argazkia bidal dezakezu.
Kategoria: Gizartea, Harremanak, Komunikazioa
Balorazioa: 8/10
Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Gonzalo Uriarte Gomez
Deskribapena
•Ez dira itsasontzi soilak, bakoitzak hitz bat barneratzen du, letra edo itsasontziaren zati bat aurkituz gero, hitz ezkutuarekin loturiko galdera sorta bat agertuko da, galdera egokia aurkitzen baduzu zure txanda jarraituko du.
Lagunen kontra jolasteko jokoa da hau.
Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker gauzatu da.
Kategoria: Harremanak, Ikasketak, Jokoak
Balorazioa: 7/10
Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
Deskribapena
•AEK-ren aplikazio berria da. Bertan, oinarrizko elkarrizketetan moldatzeko hitzak nahiz esamoldeak aurkituko dituzu. Era berean, hurbilen duzun euskaltegiari buruzko informazioa eskura dezakezu; nahi izanez gero, bertara idatzi eta AEK-ren euskaltegietako eskaintzaren nondik norakoak ezagutuko dituzu.
Kategoria: Euskera Ikasteko, Harremanak
Balorazioa: 9/10
Plataformak: Android,
Egilea: Irontec TIC S.L.
Deskribapena
Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Euskaldunok elikatutako eta euskararen aldeko plataforma da. Plataforma parte hartzailea, dibertigarria, ludikoa eta soziala. Mintzatu aplikazioaren bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu. Unean euskaraz ari zaren lekua zabaldu dezakezu eta edukiez osatu: argazkiak, iruzkinak, plataforma barruan lagun berriak egin eta elkarrizketak izan
Kategoria: Harremanak/ Euskera Ikasteko
Balorazioa: 9/10
Plataformak: Android
Egilea: aritzg
Deskribapena: Sagordotegietatik ibiltzeko lagungarri izango zaigun beste aplikazio bat.
Txootx! , sagardotegien zerrenda eta sare soziala da. Bertan, sagardotegien ohiko informazioa ikus daiteke alde batetik, baina bestetik, erabiltzaileek beren iruzkin, balorazio eta argazkiak elkarbanatu ahal izango dituzte sagardotegitik bertatik.
Euskararen erabilpena: Egokia
Kategoria: Aisialdia, Euskal Kutura
Balorazioa: 7/10.
Plataformak: Android,
Egilea: AKTING ENGINEERING
Deskribapena:
“Kaixo Maitia” pertsonak harremanetan eta euskaraz ipintzeko zerbitzua da, Interneten bitartez. Zerbitzu hauek Kaixomaitia.com webgunearen bidez ematen dira alde batetik eta gailu mugikorretarako garatutako Kaixomaitia aplikazioaren bidez bestetik. Zerbitzuez webgune bidez osoki gozatu ahal izateko ordaineko harpideduna izan behar da, nahiz eta dohainiko harpidetza aukera dagoen, harpidetza mota honek ez du zerbitzu guztietaz gozatzeko aukerarik ematen. Kaixomaitia aplikazioaren erabilera osoa berriz doakoa da
Euskararen erabilpena: Egokia
Kategoria: Aisialdia, Harremanak.
Balorazioa: 8/10. Oso interesgarria