Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

AmurrioAmurrio

Plataformak: Android
Egilea: DINAPYME
Deskribapena
•Amurrioko Udaleko app ofiziala.

Aplikazio honek Udalaren informaziorako sarbidea ahalbidetzen du eta, horrez gain, erabiltzaileari proposamenak, balorazioak, kexak, iradokizunak etab. (argazkiak eta testuak barne) telefono mugikorretik Udalari helarazteko aukera ematen du. Era berean, aisialdi-agenda, guardiako farmazia eta udalerriko zerbitzu publikoen inguruko informazioa ere badu.

Kategoria: Albisteak, Komunikazioa, Gizartea, Herriak
Balorazioa: 7/10

AlkarrekinSoraluzeAlkarrekin Soraluze

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: MEJORA TU CIUDAD
Deskribapena
•“Alkarrekin Soraluze” aplikazioak herritarren eta udalaren arteko elkarrekintza eta hartu emana errazten du urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan.

“Alkarrekin Soraluze”-rekin:
– Espazio publikoko gertakarien abisuak bidali ahal izango dituzu 30”an eta hauen konponbidearen berri izan denbora errealean.
– Udaleko material eskaera egin
– Herrirako proposamen berriak egin
– Azken orduko alerten berri izan
– Herriko agenda orokorra kontsultatu
– Soraluzeko albiste interesgarrienen berri izan

Gainontzeko herritarren eskariak elkarbanatu, komentatu, jarraitu eta babestu ditzakezu gainera.

Izan zaitez Soraluzeko sare sozial eta parte hartzaileko kide!

Kategoria: Albisteak, Komunikazioa, Gizartea, Herriak
Balorazioa: 7/10

LemoaLemoa

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: GETAPP SPAIN
Deskribapena
•Lemoa aplikazioa Lemoa-ko (Bizkaia) herriaren app berria da, non gertakari eta iradokizun sistema modernoaz baliatu zaitezke edozein kontsulta edo kexa udalera bidaltzeko; argazki, bideo edo soinua gehituz zure telefonoaz baliatuz. Gertakaria geoposizionatu eta modu anonimoan bidaltzeko aukera duzu (erantzunik jaso nahi ez baduzu) edo zure datuak adierazi ditzakezu udalak zure iruzkinei erantzuna emateko.

Lemoa aplikazioa Lemoa-ko Udalaren ekimena da, Want Coop.-en kolaborazioarekin.

SmartAppCity-ren proiektu bat (ww.smartappcity.com).

Kategoria: Albisteak, Komunikazioa, Gizartea, Herriak
Balorazioa: 7/10

mundupoly

Plataformak: Android
Egilea:Gestionet Multimedia
Deskribapena
Aplikazio honetak erabiltzaileek planetan zehar bidaiatu beharko dute, herriak eta monumentuak erosiz. Horretarako planetako kontinenteen herrialde eta kulturei buruzko galderak asmatu beharko dituzte herriak erosi edo monumenturen bat eraiki nahi baldin badute. Beste jokalari baten herrian jausterakoan gaua igarotzeko dirua ordaindu beharko dute jokalariek, diru kopurua monumentuaren eta galderaren erantzunaren arabera izango da.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

birziklatuBirziklatu jolasa

Plataformak: Android

Egilea:iametza interaktiboa

Deskribapena: Ikasi hondakinak sailkatzen modu dibertigarri batean.

Kategoria: Gizartea, jokoa

Balorazioa: 9/10

inguruGure ingurunearekiko jarrera

Plataformak: Android, Apple
Egilea: Editorial Saure
Deskribapena GURE INGURUNEAREKIKO JARRERA. Zer proiektu dira?
Proiektu honen bidez, irakurtzera bultzatzeko material baliagarriak direla komikiak erakutsi, eta horien erabilera sustatu nahi da. Horretarako, sekuentzia didaktiko interaktiboa osatu da, zenbait komiki eta ilustrazio egin ditugu, eta horiek guztiek unitateko atal bakoitza osatzen dute. Horrez gain, gure bildumetako baten eredu diren biñeta anitz sartu ditugu edukian, gazte irakurleei egokiak direnak. Horien guztien bidez, euskarazko irakurketa sustatzeaz gain, gazteek ondoko gaien inguruan dakitena garatuko dute: Humanismoa: elikadura, lehengo bizimodua eta teknologia-aurrerapenak, kontzientzia morala, gizakia eta lana edo mendizaletasuna.
Zer hizkuntza erabiltzen dugu?
Informatzeko testuak erabili ditugu, baita zenbait biñeta, irudi eta komiki labur ere, eta material hori guztia euskaraz egin dugu. Testuek erregistro formala erabiltzen dute, gehienak testu zientifiko teknikoak dira, eta hainbat hitz espezializatu ere badituzte; dena dela, ez du zailtasunik izango irakurlearentzat.
Ulertzeko moduko testuak egin dira, eta, aldi berean, hezteko modukoak dira. Biñetei eta komikiei dagokienez, lagunarteko hizkuntza (baina zuzena) erabili dugu.

Kategoria:  Komiki

Balorazioa: 9/10

logo4ImagenesEskubideen ibilbidea

Plataformak: Android, Apple
Egilea: Editorial Saure
Deskribapena Proiektu honen bidez, irakurtzera bultzatzeko material baliagarriak direla komikiak erakutsi, eta horien erabilera sustatu nahi da. Horretarako, sekuentzia didaktiko interaktiboa osatu da, zenbait komiki eta ilustrazio egin ditugu, eta horiek guztiek unitateko atal bakoitza osatzen dute. Horrez gain, gure bildumetako baten eredu diren biñeta anitz sartu ditugu edukian, gazte irakurleei egokiak direnak. Horien guztien bidez, euskarazko irakurketa sustatzeaz gain, gazteek ondoko gaien inguruan dakitena garatuko dute:Hiritartasuna eta eskubideen ibilbidea; gizarte-egiturak, giza eskubideak eta indarkeriarik gabeko gizartea.

Kategoria:  Komiki

Balorazioa: 9/10

8Tolosaldean Zer Non

Plataformak: Android,

Egilea: iametza interaktiboa.

Deskribapena

Tolosaldeko mankomunitateko herritarrei birziklatzen lagundu eta zalantzak argitzea da aplikazio honen helburua

 

Kategoria:  Gizartea

Balorazioa: 7/10