Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

TribialFeministaTribial Feminista

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Irontec

Deskribapena
•Aplikazio mugikor honek, emakumeak historian zehar izandako papera erakutsi nahi du, eta zein isilarazia izan den edo azpi-balioetsita, denok ezagutzen dugun joko didaktiko eta dibertigarri baten bitartez. Zure eskuartean dituzu 180 galdera ohiko mailetan sailkatuta, Kirolak, Historia, Geografia, Arte eta Literatura, Zientzia eta Ikuskizunak, zeinekin gure munduaren errealitatea ezagutu ahal izango duzun emakumeen begiradatik. Euskarazko maila aurreratua beharrezkoa da.

Kategoria: Gizartea
Balorazioa: 8/10

ZureanZurean

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: CodeSyntax

Deskribapena
•Zure herriko informazioa osatua eskaintzen dugu Zurean aplikazioan. Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz Irun, Errenteria edota Eibarko eguraldia, albisteak, agenda, gida, txioak eta mapa.

Beste iturri batzuetatik jasotzen dugun informazioa zabaltzen dugu: AEMET, hainbat herri eta eskualde komunikabide, makina bat udal, OpenStreetMap, Twitter eta abar.

Kategoria: Albisteak, Gizartea
Balorazioa: 6/10

InnobasqueInnobasque

Plataformak: Android
Egilea: Euskal Berrikuntza Agentzia

Deskribapena
•Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentzia, irabazteko asmorik gabeko erakunde
pribatua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileek, enpresa
pribatuek, euskal instituzio publikoek, euskal enpresaburuen eta langileen ordezkari
instituzionalek, eta berrikuntzarekin zerikusia duten mota guztietako erakundeek
eratua. Nola kapital publikoak (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia,
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Arabako Foru Aldundia) hala pribatuak finantzatua da,
bere ia 1.000 erakunde bazkide ekarpenen bitartez.
Innobasquek plataforma indartsu bat eta lankidetza-sare bat eskaintzen du eragile
horientzat guztientzat, haren bitartez euskal gizartean berrikuntza sustatu eta
hedatzeko, enpresetan, euskal erakundeetan eta gizarte osoan eraldaketa-dinamikak
sortzen lagunduko duten ekitaldiekin, Euskadiren irudia hedatuz gizarte berritzaile, eta
I+G+b-aren gune aurreratu gisa.

 Kategoria: Albisteak, Enpresak/Ekonomia, Gizartea, Komunikazioa

Balorazioa: 6/10

NireUdalaNire Udala

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ELKARMEDIA SL

Deskribapena
•Nire Udalak herritarrei udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko tresna hau eskaintzen die. Zuzenean gertakarien berri emateko eta udalari zure galdera edo proposamenak bidaltzeko aukera izango duzu, ‘esan udalari’ atalaren bidez, irudiak atxikita eta geolokalizazioa jarrita. Gainera, udalaren harremanetarako gida eskura izango duzu eta albisteak jasoko dituzu alerta zerbitzu eta guzti.

Kategoria: Gizartea. Harremanak
Balorazioa: 6/10

HerriaHobetuzHerria Hobetuz

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Batura Mobile Solutions

Deskribapena
•”Herria Hobetuz” Bizkaiako herritarron partaidetza euskaraz bultzatzeko komunikazio tresna azkarra da. Batura Mobile-k garatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Herrien kudeaketan eta etengabeko hobekuntzan, herritarraron partaidetza euskaraz bideratzeko xedearekin egin dena. Gure hiri eta herriak hobetzen laguntzeko sortu dugu aplikazio hau, non iradokizunak, kexak eta hobekuntzak euskaraz Bizkaiko Udalherrietara bideratuko diren. Euskarak eskuko telefonoetako esparruan bere tokia egin behar duela ikusita, HH – HERRIA HOBETUZ proiektua landu du Baturak. Aplikaziotik, erabiltzaileek bideratuko dituzten datuak, dagozkion udalari bidaliko zaizkio bere telefonoko geoposizionamenduaren arabera.

Erabiltzaileak aplikazio honen bitartez emandako datuak, soilik erabiliko dira dagokion udalari bere eskakizuna bideratzeko eta ez beste ezertarako. Udalen datuak berriz, Irekia http://www2.irekia.euskadi.net/eu/categories/91 webgune publikotik hartuta daude.

‘Herria Hobetuz’ ez da zerbitzuaren betekizun edo ta honen bidez sortu daitezkeen kalte-galeren erantzule egiten. Mezuak bideratzen dituen bitartekaria da soilik.

Kategoria: Gizartea, Harremanak
Balorazioa: 6/10

EuskadiOdolEmaileakEuskadiko odol emaileak

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Tentaclecream Ltd

Deskribapena
•Euskal Autonomi Erkidegoko(EAE) odol emailea bazara zorionekoa zara! Aplikazio honekin odol emateko autobusa non dagoen jakin ahal izango duzu. Autobusa noiz edo non dagoen bila dezakezu eta gainera kokapen zeatza mapa batean kokatu.

Gainera odol ematen duzun egunen zerrenda gorde dezakezu! Zure datuak sartuz odol emaile zenbakia beti zurekin eraman ahal izango duzu. Honekin aplikazioak kalkula dezake noiz egin dezakezun beste odol emaiketa bat.

Kategoria: Gizartea, Osasuna
Balorazioa: 8/10

BilboHobetuz

Bilbo Hobetuz

Plataformak: Android
Egilea: Bilboko Udala
Deskribapena
•“Bilbo Hobetuz” herritarren partaidetzarako plataforma da. Bilboko Udalak plataforma doakoa, erraza eta intuitiboa eskaintzen du, herritarrek hainbat arlotako (ur-sarea, saneamendu-sarea, argiak, garbiketa eta hondakinen gestioa, eraztun berdea, parkeak eta lorategiak, hiri-altzariak, bideak, bizikletak eta espazio publikoa) gorabeherak, iradokizunak eta hobekuntzak eskuko telefonoa erabilita eta denbora errelean bidal ditzaten.

Horrela, erabiltzaileek Bilbori buruzko informazioa eman eta hobetzen lagunduko dute smartphonea erabilita, esaterako, farolaren bat apurtuta ikusten dutenean, baldosak solte daudela ikustean, bandalismoa dagoenean…Irudiak hitzak baino garrantzitsuagoak dira sarritan eta “Bilbo Hobetuz”-ri esker herritarrentzat garrantzitsuak diren kexen eta iradokizunen argazkia bidal dezakezu.

Kategoria: Gizartea, Harremanak, Komunikazioa
Balorazioa: 8/10

OlaberriAppOlaberriApp

Plataformak: Android
Egilea: IBD INTERNET MOBILE
Deskribapena
•Olaberriko Udalak, Olaberriko herritarrentzako mugikorreko aplikazioa aurkezten du.

Olaberriko Udalak uste du mugikorreko aplikazio honi gehitu zaizkion funtzionalitateei esker, herritarrekiko duen erlazioa hobetzeko mekanismo berri bat lortu duela. Aplikazio honek ez du orain arte erabilitako beste mekanismo tradizionalak baztertzen, baina hauekin batera lagungarri, komenigarri eta mesedegarri izango da.

Aplikazioak gaur egun dituen funtzionalitateak honakoak dira:

-Herri partaidetza:
Udalak inkesta desberdinak bultzatuko ditu Olaberriko herritarrak gai desberdinei buruz bere iritzia adierazi ditzaten, horrela Udalak zuzeneko informazioa izango du gai horien gaineko erabakiak hartzen laguntzeko.

-Gorabeherak:
Herritarrak Udalari hiri-altzari edo gune amankomunetan ematen diren matxura edo gorabeheren berri eman ahal izango dute, toki zehatza nahiz argazkiak bidaliz, horrela udal-teknikariek ahalik eta azkarren konpondu ahal izateko, Udalaren herritarrekiko zerbitzua hobetuz.

-Albisteak:
Herritarren intereseko berriak argitaratuko dira.

-Alertak:
Udalak informazio eguneratua bidaliko die herritarrei beraien egunerokotasunean herriko bizimoduan oztopo izan daitezkeen gertaerei buruz, hala nola horniketa mozketa puntualak (ura, elektrizitatea,…). Aplikazioaren erabiltzaileak alerta bakoitzaren jakinarazpena jaso edo hauek bakarrik zerrenda batean ikusi aukera dezake.

-Harremanetarako:
Udalaren kontakturako telefono zerrenda erakusten da.

-Iradokizunak:
Herritarrek edozein iradokizun bidaltzeko atala.

Kategoria: Albisteak, Gizartea, Komunikazioa, Herriak
Balorazioa: 7/10

JokoGarbiaJoko Garbia

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: DONOSTIAKO UDALA
Deskribapena
• JokoGarbia aplikazioak helburu du donostiarrei argibideak ematea birziklatzeari eta biohondakinak sortzeari buruz.

Mugikorraren bidez eskura

• zabor edukiontzien mapa, koordenatu geografiko eta guzti,
• bilatzaile bat, egunero erabili ohi ditugun gauzak nora eta nola bota jakiteko,
• edukiontzi motei buruzko argibideak,
• Donostian zaborra birziklatu eta biltzeari buruzko berri guztiak.

Kategoria: Gizartea, Komunikazioa, Herriak
Balorazioa: 7/10

DonostiarronPostontziaDonostiarron Postontzia

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: DONOSTIAKO UDALA
Deskribapena
•Egin nahi al diozu iradokizunik Donostiako Udalari? Aplikazio ofizial honek aukera ematen dizu zure galderak Udalari helarazteko, erraz. Gainera, argazkiak erantsi ditzakezu, bai eta GPS bidezko zure kokapen geografikoa azaldu ere, eskabide bakoitzean.

Klik bakar batekin, hau guztia egin dezakezu:

– Bide publikoko gorabeheren berri eman
– Establezimendu publikoen ordutegiei buruz galdetu
– Zure auzoari buruzko iradokizunak egin
– Oharrak egin, hiria hobetze aldera
– Donostiako Udalak antolatzen dituen ekintzei buruzko informazioa eskatu

Gaia aztertuta, Udalak erantzuna bidaliko dizu, posta elektronikoz.

Gogoan izan:

Bide honetatik planteatzen diren gaiek ez dakarte administrazio espediente bat irekitzerik, informazioa izateko bestetarako ez dute balio. Espedientea aurkezteko, Udalinforen bulegoetan idazki bat aurkeztu edo Sarrera Orokorraren bidez izapidetu behar duzu.

Zure abisua larrialdi edo arrisku publikoren baten gainekoa baldin bada, 092 edo 112 zenbakietara hots egin behar duzu.

Kategoria: Komunikazioa, Gizartea, Herriak
Balorazioa: 7/10