Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

BarikNFCBarik NFC

Plataformak: Android
Egilea: BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
Deskribapena
•Barik txartelen kontsulta eta birkarga NFC telefono edo tableten bidez

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren doaneko aplikazioa, NFC telefono edo beste gailu mugikorren bidez Barik txartelaren kontsulta eta birkarga egiteko. Nahi den guztietan, edozein titulu (diru-zorroak eta gainontzekoak), edozein ordutan (24/7), edozein kokapen geografikotik eta sare fisikoko puntuak (kutxazain automatikoak, salmenta puntuak, birkarga makinak) erabili behar izan gabe.

Zure mugikorrari guztiz egokitutako aplikazio honek bidea ematen dizu aukera hauek baliatzeko:
• Edozein Barik txartelaren edukia kontsultatu, telefonoari hurbilduz.
• Azken 30 mugimenduak kontsultatu.
• Txartel mota eta dagozkion datuak kontsultatu.
• Diru-zorroaren berehalako erosketa eta birkarga.
• Hileko tituluen berehalako erosketa eta birkarga.
• Metro eta Bizkaibuseko mapak kontsultatu.
• Ordainketa segurua kreditu/debitu txartelen bidez.
• Erosketa ordainagiria PDFn.
• Webean egindako erosketak Barik txartelean gauzatu.

Ordainketak ‘saltoki segurua’ bezala babestuta daude eta Kutxabank/RedSys plataformatik bideratzen dira.

Aplikazio hau erabiltzeko beharrezkoa da NFC teknologia eta Android 4.0 edo goragoko sistema eragilea duen terminal bat. Terminal zerrenda luzea denez, egon daiteke baten bat aplikazioarekin bateragarria ez dena. Kasu honetan ezin da bermatu aplikazioaren funtzionamendu egokia.

Aplikazio mugikor hau ‘den bezala’ banatzen da. Beraz, CTBk ez du bere gain hartzen aplikazioa erabil edo instalatzearen ondorioz gerta daitekeen edozein kalte zuzen edo zeharkakoagatik.

Kategoria: Garraioa, Administrazioa/Erakunde Publikoa, Aplikazioak
Balorazioa: 8/10

BizkaibusBizkaibus

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Deskribapena
•Bizkaibusek aukera ematen dizu Bizkaiko udalerrietan eta Araba eta Gipuzkoako batzuetan zehar autobusez egin behar dituzun zure bidaiei buruzko informaziora era errazean iristeko.
Abiapuntu moduan une horretan duzun kokapena hartuta hurbilen dauden geldilekuak ikusteko eta itxaroteko aldiak eta lineen ibilbideak kontsultatzeko aukera izango duzu.
Aplikazioak, mapa baten gainean, nahi duzun geldilekuraino oinez iristeko eta testu formatuan eta noranzkoen azalpenekin ibilbidea eskuratzeko aukera emango dizu; hori ez ezik, hautatu duzun geldilekuaren ikuspegi panoramikoa lor dezakezu.
Halaber, besteak beste ondoko toki hauetara iristeko egon dauden lineei buruzko kontsultak egin daitezke: aireportua, tren geltokiak, metro geltokiak, hondartzak edo unibertsitateak.
Geldileku bat zuk lehenetsita dituzun geldilekuen zerrendan azaltzen bada nahiko izango da bitan sakatzea autobusa iritsi arte itxaron beharko duzun denboraren berri izateko. Erraza eta azkarra.
Hasieran gerta daiteke dudaren bat edukitzea. Kontsulta ezazu laguntza funtzionamendua ulertzeko eta eskura dituzun aukera guztiekin ohitzeko.

(*) Aplikazioa normal erabiltzeko, espezifikazio hauek gomendatzen dira:

– Sistema eragilea: 4.0 bertsioa edo berriagoa
– Memoria: gutxienez, 512 Mb

Espezifikazio horiek betetzen ez badituzte, gerta daiteke gailuak motelago aritzea pantailako aukerak erakusteko eta kontsulten erantzuna emateko.

Kategoria: Garraioa, Administrazioa/Erakunde Publikoa
Balorazioa: 8/10

BilbonBiziBilbon Bizi

Plataformak: Android
Egilea: BILBOKO UDALA
Deskribapena
•Bilbon Biziren aplikazio ofiziala da. Azkar-azkar eta modu bisualean kontsulta daiteke Bilboko Bizikletak Mailegatzeko Sistemako puntu bakoitzaren egoera.
Hauek dira aplikazioaren funtzionaltasun nagusiak:
– Puntu bakoitzean libre dauden bizikletei eta ainguralekuei buruzko informazioa.
– Kilometraje partziala eta osoa, eta eragin ez duzun CO2 kopurua.
– Zerbitzuaren oharrak.
– Estazioak kokatzeko mapa.
– Zerbitzuaren telefonoak.
– Sistemaren informazioa.
– Hizkuntza aukeratzea (euskara edo gaztelania).

Kategoria: Garraioak, Herriak
Balorazioa: 7/10

11Ekialde Bus

Plataformak: Android,

Egilea: Goazen Apps

Deskribapena

Ekialdebus (Lurraldebus) autobus guztietako ordutegi eta geltokiak. Aplikazioak informazioa Euskaraz eta Gaztelaniaz adierazten du.

Kategoria:  Garraioak

Balorazioa: 6/10

unnamedParkplona

Plataformak: Android

Egilea: AKTING Engineering

Deskribapena:

Iruñan kotxea aparkatzen lagnduko dizun aplikazioa.

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria: Garraioak,

Balorazioa: 5/10.

unnamedCAUT3MR3Bilbao BUS

Plataformak: Android

Egilea: Quoders Mobile

Deskribapena:

Bilboko garraio publikoari buruzko aplikazio interesagarria.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Garraioak

Balorazioa: 7/10.

unnamedCAGOE7MLdonosti Bus

Plataformak: Android,

Egilea: Mugitek

Deskribapena: Donostiako autobusei buruzko informazioa; Geltokiak, ordutegia, albisteal, …

Euskararen erabilpena: Nahikoa.

Kategoria: Herriak/ Garraioak

Balorazioa: 7/10. Oso erabilgarria.

unnamedCABKJTWTdParking

Plataformak: Android,

Egilea: Aritzg

Deskribapena: Donostiako parkinei buruzko informazioa denbora errealean. Informazioa zerrenda zein mapa formatuan ikusi daiteke. dParking-ek parking bakoitzeko tarifari buruzko informazioa eskaintzen du, eta minutuen arabera gastua zein izango den aurresaten du modu zehatzean. Honetaz gain, eukera ematen du mugikorreko nabigazioa automatikoki aktibatzeko, gauden tokitik aukeratutako parkineraino gida gaitzan GPS bidez

Euskararen erabilpena: Nahikoa.

Kategoria: Herriak/ Garraioak

Balorazioa: 7/10. Oso erabilgarria Donostira egun pasa joaten garenontzat.

unnamedCAQCRB7GdBizi

Plataformak: Android,

Egilea: Aritzg

Deskribapena: Donostiko bizikleten alokairu serbitzuari buruzko informazioa. Aplikazio honen bitartez jakin dezakegu zenbat biziketa dagoen libre, eta beraien kokapena.

Euskararen erabilpena: Nahikoa.

Kategoria: Aisialdia/ Herriak

Balorazioa: 6/10.