My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

HitzmixHitz-pasaHitzmix Hitz-pasa

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
Deskribapena
•Euskara hutseko jokoa da; definizioak euskaraz dira, eta lortu behar den hitza ere euskarazkoa da.
Euskara-maila nahiko aurreratua behar da. Aproposa da EGA-maila lortu nahi duenarentzat edo norberaren euskara-maila neurtu nahi duenarentzat. Asmatu hitza zein den!
Definizioa eta lehen letra emango dizugu.
5 minutuan osorik egingo ote zenuke?
OHARRA: hitzak artikulurik gabe osatu behar dira

Kategoria: Euskara Ikasteko
Balorazioa: 7/10

Aek,EuskaraPraktikoaAEK, Euskara Praktikoa

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
Deskribapena
•AEK-ren aplikazio berria da. Bertan, oinarrizko elkarrizketetan moldatzeko hitzak nahiz esamoldeak aurkituko dituzu. Era berean, hurbilen duzun euskaltegiari buruzko informazioa eskura dezakezu; nahi izanez gero, bertara idatzi eta AEK-ren euskaltegietako eskaintzaren nondik norakoak ezagutuko dituzu.

Kategoria: Euskera Ikasteko, Harremanak
Balorazioa: 9/10

Euskera!Euskara!

Plataformak: Android
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
Deskribapena
•Ez dakizu aditzak erabiltzen euskaraz? Hau da lagunduko dizun aplikazioa. Aukeratu denbora eta sujetoa menuan aditzaren konjugazioa jakiteko.

Kategoria: Euskera Ikasteko
Balorazioa: 6/10

Kxo!TurismoaEuskaraz

Kxo! Turismoa euskaraz

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
Deskribapena
•kxo! Turismoa euskaraz / Turismo en euskera  / Tourism in  Basque / Tourisme en basque  / Turisme en euskera aplikazioarekin euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aukera dute turistek Euskal Herrira etortzen direnerako.
Gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta katalanez nabiga dezakete.

Bisitatzen gaituzten turistei euskarara hurbiltzeko aukera ematen die aplikazio honek, ohiko egoeretan molda daitezen; besteak beste, agurtzean, pertsonen arteko harremanetan, ostatuetan, jatetxeetan, erosketak egitean eta halako egoeretan.

Kategoria: Aisialdia, Euskal Kultura, Euskera Ikasteko
Balorazioa: 6/10

EgaApp.EgaAzterketaEGA APP. EGA AZTERKETA

Plataformak: Android
Egilea: AITORLA
Deskribapena
•EGA(Euskararen Gaitasun Agiria) azterketa prestatzeko 4000 ariketa baino gehiago: Atariko proba, sinonimoak eta berridazketak.

Kategoria: Euskera ikasteko
Balorazioa: 7/10

ItzultzaileAutomatikoaItzultzaile Automatikoa

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: EUSKO JAURLARITZA
Deskribapena
•Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa

Aplikazio honek Eusko Jaurlaritzaren itzultzailea erabiltzen du: www.itzultzailea.euskadi.net. Hiru itzulpen-norabide erabil daitezke: gaztelania>euskara / euskara>gaztelania / ingelesa>euskara. Itzuli nahi den testua ondo idatzita egon behar da. Diktatzeko aukera ere badago; horretarako, mikrofonoaren ikurra aktibatu behar da. Kasu horretan, erabili nahi den itzulpen-norabidea aurretik aukeratu behar da. Ez da ahaztu behar itzulpenaren emaitza beti gainbegiratu behar dela.

Kategoria: Euskara ikasteko
Balorazioa: 7/10

bingoKlikPlataformak: Android, iPhone
Egilea:Gestionet Multimedia
Deskribapena:Bingoaren mekanika jarraituz, aplikazio honen bitartez gaztetxoek Euskal hiztegia landuko dute.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

IpuinKlasikoakPlataformak: Android, iPhone
Egilea:Gestionet Multimedia
Deskribapena
3 txerritxoak, lau musikariak, txanogorritxu eta beldurrik gabeko June deituriko ipuin klasiko interaktiboak irakurri ahalko dituzu aplikazio honen bitartez..
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

logo4ImagenesArgazkiapp – Lau irudi hitz bat

Plataformak: Android, iPhone
Egilea: EKINTECH SMART SOLUTIONS S.L.
Deskribapena Argazkiapp, hamaika buruhauskarrik osaturiko jolasa da. Buruauskarri bakoitza 4 irudiz eta hitz batez osatuta dago. 4 irudiek hitz bat dute komunean. Asma ezazu hitz hori eta lortu puntuak. Zenbat eta puntu gehiago lortu, orduan eta letra gehiago erosi ahal izango duzu, beste buruhauskarri gehiago argitzeko.
Ondo pasa!

Kategoria:  Jokoak / Euskara Ikasteko

Balorazioa: 10/10. Oso ona benetan !!!!

12Hitzen Katapulta LITE

Plataformak: Android,

Egilea: Gestionet Multimedia

Deskribapena

Hitzen Katapulta aplikazioaren dohaineko bertsioa. Aplikazio hau Euskara hutsean eta Euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da.

Bertsio osoa hurrengo helbidean lortu dezakezu: https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.gestionet.hitzenkatapulta&hl=es

Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu erabiltzaileak.

Kategoria:  Jokoak / Euskara Ikasteko

Balorazioa: 10/10. Oso ona benetan !!!!

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders