My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

SormenAppSormenApp

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Ekintech Smart Solutions S.L.

Deskribapena
•Aplikazio honekin, haurrek hainbat balio ezagutu ahal izango dituzte ipuin-hautaketa baten bidez.

 

Kategoria: Ipuinak
Balorazioa: 10/10

berbappBerbapp

Plataformak: Android
Egilea: Iametza interaktiboa

Deskribapena
•Produktu honen bidez ez ditugu herri hizkerak euskara batuaren gainetik edo aurkari gisa jarri nahi izan.

Izan ere, Kike Amonarrizek dioen bezala, “euskara jatorra, senari eta usadioari jarraitzen dion euskara da, baina ez ikuspegi fosilizatu batetik, erreprodukziorako barne mekanismoetatik bideratua”.

Hain zuzen ere, baieztapen horri heldu nahi izan diogu egitasmo hau gauzatzeko garaian. Webgunean eta APPan planteatzen diren audio erreprodukzioak zabalduko dira, euskal herritarrek horrela erabakitzen badute eta hala erabakiko dute, euren komunikaziorako baliagarri direla uste badute (ez akademiko batek esan duelako). Eta komunikaziorako baliagarri direla pentsatuko dute beren inguruan (sarean zein fisikoki) horren erabilera zabaltzen ari dela ikusten badute.

Teknologia berrien bidez honelako zerbait planteatzeak badu zentzua. Norbaitek esan lezake soilik gazteengan iritsiko garela. Baina hain zuzen ere gazte horiek dira euskararen kalitatezko biziraupena bermatu behar dutenak. Gainera, herri hizkeraren adierazpideak teknologia berrien bidez jasoz belaunaldi desberdinen arteko zubiak eraikiko dira.

Hala ere, egitasmo hau ez dago soilik gazteei zuzendua, euskaldun orori baizik. Egia da hainbat udalerri kezkatuta daudela gaur egun herriko gazteek gero eta gutxiago ezagutu eta erabiltzen dituztelako herri hizkerako jatorrizko esamoldeak eta sarritan baliabide horiek eskueran izateak, hizkuntza eta ondorioz pertsona aberasten duela. Baina hainbat adierazpideren erabileran eragiten saiatzea publiko orokorrari zabaldu beharreko ahalegina da.

Nahiz eta egitasmo honetan herri hizkerei buruz ari garen eta ez bere horretan euskalkiei buruz. Edukiak sailkatzeari dagokionez, aurreikusten diren zonaldeak Koldo Zuazok euskalkien mapan jasotakoak dira eta ahotsak.eus-ek ere errespetatzen dituenak:

Ekialdeko nafarra
Erdialdekoa
Mendebalekoa
Nafar lapurtarra
Nafarra Zuberotarra

Ondoren zonalde bakoitzean, herri desberdinetako audioak aurkitu ahal izango dira. Halaz ere orain indarrean jarriko dugun bertsioan eremu batzuetakoekin baino ez gara abiatuko eta ondoren produktua zabaldu ahala gehituko ditugu beste eremutakoak Egitasmo honek bi produktu ditu: webgunea eta APPa. Webgunearen aldean APPak aukera gehiago ematen ditu zabalkunderako (adibidez, whatsapp bidez), baina komunikazio ikuspegi batetik webgunea ere beharrezkoa dela uste dugu, bestela Android smartphone bat dutenei soilik zuzentzen egongo ginateke eta helburua edozeinek bere ekarpenak eta kontsultak webgunetik zein APPtik egin ahal izatea da.

Kategoria: Euskara Ikasteko
Balorazioa: 5/10

 

AhuakemonalaAhuakemonala

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Iametza Interaktiboa

Deskribapena
•Ondarrutarra za? Ondarrutar-ondarrutarra? Seguru?

Baakiau euskeraz etxen dozune pareko guztikin. Segi holantxeik.

Bañe kapaza zaz honek galderok erantzuteko?

Baakixu zer dan manka-manka etxi?
Eta sarrakixu atati?
Eta zafo etxi?

Baten bat dra ei zu? Danak huts? Ezta ixe pasaten. Geuk lagunduko dotsuau “ondarrutar-ondarrutarran titulu” lortzen.

Tartin-tartin, entzun hamen APP-in dazen esakerak eta berbak, ahaleginddu ulertzen eta, ahal dozun guztin, erabili ahuakemonala! Ta ez ahaztu: Ondo demasin pasa ondarrutarrez!

 Kategoria: Euskara Ikasteko, Herriak

Balorazioa: 8/10

Euskalkitegia Euskalkitegia

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: KodeSyntax

Deskribapena
•Euskalkien inguruko jokoa da Euskalkitegia. Euskararen ahots eta
kolore guztiak entzun eta ezagutzeko aukera emango dizuna.

Joko erraza, publiko zabalarentzat pentsatua (euskaltzale, ikasle,
irakasle, gazte eta nagusi…). “Euskal Herriko Ahotsak” proiektuko
bideoak oinarri hartuta, Euskalkitegia jokoan, bideoetako lekukoak zer
herritakoak diren asmatzea izango da gakoa.

Eman play bideoari, findu zure belarria, eta erantzun hiztunak zer
herritako euskara darabilen. Ahalik eta galderarik gehien asmatzea da
erronka. Eta, asmatu ahala, puntuak lortzea eta mailaz igotzea. Proba
bakoitzak puntu-kopuru ezberdina balioko du, eta zenbat eta zailagoa
izan asmatzea, orduan eta puntu gehiago lortuko dituzu.

Euskalkitegia aplikazioan jokatzeko gutxienekoak:

- Gutxienez 1GB RAM.eko memoria.
- Android 4.X gutxienez.

Oharra: Gomendagarria da WIFI bidez jokatzea, bideoek kontsumo handia dutelako.

Kategoria: Euskera Ikasteko, Jokoak
Balorazioa: 7/10

HitanoHitano

Plataformak: Android
Egilea: Iametza interaktiboa

Deskribapena
•Hikaren aditzak lantzea eta hauren erabileran erraztasuna hartzea da aplikazio honen helburua. Nahiz eta euskaraz, ohikoa den zu erabiltzea, hau errespetuzko erlazioetan erabili beharko litzateke eta harreman estua duten pertsonen artean ordea, hi.

App hau sortzen eta lantzen ari gara oraindik, beraz, edozein iradokizun jasotzeaz poztuko naiz.

Kategoria: Euskara Ikasteko
Balorazioa: 7/10

IkappZalantzakIKAPP Zalantzak

Plataformak: Android
Egilea: Iametza interaktiboa

Deskribapena
•IKA euskaltegien eskutik ohiko zalantzak argitu eta zure euskara maila hobetzen lagunduko dizun aplikazioa.

Arlo hauei buruzko ariketak daude:
* Kalkoak
* Morfosintaxia
* Lexikoa

Kategoria: Euskara Ikasteko
Balorazioa: 7/10

IkappZenbakiakIKAPP Zenbakiak

Plataformak: Android
Egilea: Iametza interaktiboa

Deskribapena
•IKA euskaltegien eskutik zenbakiak euskaraz ondo idazten ikasiko duzu.

Hainbat ariketa mota dauzka aplikazio honek:
* Digituak letra bihurtu
* Letrak digitu bihurtu
* Eragiketa matematikoak
* Zenbaki erromatarrak

Zalantzak argitzeko primeran datorren zenbaki bihurtzailea ere badauka.

Kategoria: Euskara Ikasteko
Balorazioa: 7/10

EgaBaiEgabai

Plataformak: Android
Egilea: Alazne Ugarteburu

Deskribapena
•Euskarazko Gaitasun Agiria prestatzeko aplikazioa ( EGA ). +1000 atariko galdera +sinonimo ariketak +esaera zaharrak +euskaltegiak, +aditz taula eta ariketak, +euskalterm hiztegia, +idazlan luzeak eta laburrak…

Kategoria: Euskara Ikasteko
Balorazioa: 7/10

HitzmixGurutzatuakHitzmix Gurutzatuak

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Deskribapena
•Euskara hutseko jokoa da; emandako letrak baliatuta eta jokoaren arauak betez, euskarazko hitzak osatu behar dira.
Euskara-maila ertaina behar da; baina zenbat eta altuagoa den hizkuntza-maila, orduan eta puntuazio handiagoa lor daiteke. Koloretako 6 laukiak estali hitzak gurutzatuz.
Eskuartean dituzun letrekin hitzik ezin duzula osatu iruditzen bazaizu, 3 aukera dituzu letrak aldatzeko.
Puntuak batu, eta zeure burua hobetu!
OHARRA: hitzak artikulurik gabe osatu behar dira

Kategoria: Euskara ikasteko, Jokoak
Balorazioa: 7/10

IkasZopaIkaszopa

Plataformak:Android eta iPhone
Egilea: Irontec
Deskribapena
•Umeak era dibertigarri eta errazean euskara ikas dezaten aplikazio mugikorra: adina eta hiztegi mailara egokitzen den hizki zopan, eguneroko hitzak bilatu behar dituzte: Ohiko objektuak, Etxeko gauzak, Gorputzeko atalak, Janaria, Familia, Arropa, Koloreak, Zenbakiak…

Anima itzazu azkarrenak direla erakustera!

Kategoria: Euskara ikasteko, Haurrak
Balorazioa: 6/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders