My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

unnamed23Ekain Audio-Tour

Plataformak: Android,

Egilea: ARAZI

Deskribapena:

Bizi ezazu Sastarraingo haran ikusgarritik Ekain kobako (Gizadiaren Ondarea) bidetik ibiltzeko esperientzia audio-tour honen bidez. Nola? Aktiba ezazu GPSa eta jarrai itzazu gure anfitrioi bereziak emandako azalpenak. Ibilbidea Ekainberriko atarian amaitzen da, Ekain kobaren erreplikan, eta han gozatu ahal izango duzu Kuaternarioko zaldi-multzo perfektuenarekin.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Kultura

Balorazioa: 6/10

unnamedZallatur

Plataformak: Android,

Egilea: Ekaide Project Development

Deskribapena:

Aplikazioaren helburua Zallako udalgunea erakustea da. Aplikazio honek Zallako gune turistikoak eta inguruneko ekimen interesgarriak erakusten ditu geoposizionatze sistemaren bidez. Aplikazioaren erabiltzaileek eguneratutako zerrenda handia dauka, argazki, gomendio eta guzti. Esate baterako, hurbil dauzkazun monumentuak, jolas-eremuak, parkeak, museoak, tabernak, jatetxeak, interesgarriak izan daitezkeen eraikinak….eta abar. Gainera, baloratu ez ezik, gomendatu ere egin daiteke.

App-a giza-sare batzuekin lotuta dago (Facebook, Twitter, Foursuare), beraz, argazkiak, iruzkinak eta ibilbideak parteka daitezke.

Hemen, oinez, mendiko bizikletaz, baita zaldiz ibiltzeko bideak ere deskargatu ahal izango dira eta urratsez urrats jarraitu. Edonork argitara ditzake gustoko dauzkan ibilbideak.

 

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Kultura

Balorazioa: 8/10

unnamedCAFURO3QKult! BILBAO

Plataformak: Android, IOS

Egilea: VIRTUALWARE 2007

Deskribapena:

Aplikazioaren helburua Bilboko hiriaren kultura hedatzea da, bertoko artea, gastronomia, historia eta kirolak nabarmenduz. Geocatching moduko joku baten bitartez erabiltzaileak esperientzia bizi izango du, hiriko tokiak ikuspuntu berri batetik aztertuz, bere biztanleen historian murgilduz, eta hiriko aspektu kultural ezagunenak, baita ez hain ezagunak ere aurkituz.

Aplikazioa exekutatzeko beharrezkoa da interneterako konexioa izatea eta GPSa piztuta edukitzea

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Kultura

Balorazioa: 8/10

unnamedCA00WDEJ

Gabon Kantak

Plataformak: Android,

Egilea: Skura Mobile

Deskribapena:

Aplikazio hau Euskal Herriko Gabon-kanta bilduma da. Kanta guztietako letrak eskura izateko, modurik onena eskaintzen du, klik bakar batean. Gainera, Gabon-kanta gehienak entzuteko aukera ere eskaintzen du.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Gabonak

Balorazioa:  6/10.

unnamedCAX0N498

Noiz 

Plataformak: Android, IOS

Egilea: Ibai Usubiaga / Aske Soluzio Informatikoak

Deskribapena:

NOIZ Agenda Kulturala Euskadiko kultur agenda kolaboratiboa da. Aplikazioan kultur arloko ekitaldien selekzio bat topatuko duzu, kontzertuak, antzerkia, dantza, hitzaldiak… Kultur ekimen bat antolatzen baduzu eta informazioa zabaldu nahi baduzu, aplikazio hau, nahiz www.noizagenda.com erabil ditzakezu. Jasotzen ditugun ekitaldietako batzuk paperezko edizioan argitaratuko ditugu.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Kultura

Balorazioa:  7/10.

unnamedCAPPIYDI

Basajendea

Plataformak: Android, IOS

Egilea: DADA Company Edutainment

Deskribapena:

Basajendea ipuin interaktiboa da, euskaraz eginda. Txikienei euskal mitologiako pertsonaia desberdinak azaltzen dizkie, esate baterako: Tartalo, Basajaun, Mari, Ortzi eta askoz gehiago ere. Ezagut itzazu Basajendean.

Liburuak 14 orrialde ditu. Bertan, animazioak, eszena interaktiboak eta soinu-efektu dibertigarriak topatuko dituzu. Gainera, neurrian egindako soinu-banda zoragarri batek laguntzen dio ipuinari.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Aisialdia, Ipuinak, Haurrak.

Balorazioa:  9/10. Oso interesgarria

unnamedCAFY5BX3ZoriON

Plataformak: Android,

Egilea: Euskal Herriko Ikastolak

Deskribapena:

Zorion-postalak sortzeko asmoz eginda dago. Hainbat pertsonaia daude eskura: Olentzero eta Mari Domingi, Argitxo, Ttantto, Txirritx eta Xango, trikitilariak, neska-mutilak…
Norberaren argazkiak ere erabil daitezke.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Gabonak

Balorazioa:  8/10. Interesgarria eta dibertigarria

unnamedCARHJ9LR

KULTURiZE

Plataformak: Android, IOS

Egilea: AKTING ENGINEERING

Deskribapena:

KULTURIZEn agenda kultural ezberdinetatiko informazio asko biltzen da. Beraz, guztiek bat osatutako agenda da. Erabiltzaileak eskura edukiko ditu kontzertuen, dantza ikuskizunen, bertso saioen, antzerkien eta abarren informazioa.

Erabiltzaileak, kokatuta dagoen lekuaren arabera egin dezake bilaketa, baita hirien eta egunen arabera ere. Gainera, inguruan ospatzen diren ekitaldiei buruzko jakinarazpenak jasotzen ditu.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Kultura

Balorazioa:  8/10. Aplikazioak 2011. urteko euskarazko aplikazio onenaren BUBER saria irabazi zuen.

KulturMapp

Plataformak: Android,

Egilea: Euskomedia Fundazioa

Deskribapena:

Euskal Herriko ondarearen gida bat da KulturMapp. Kultura, ondare edo turismo edukiei buruzko informazioa ematen dizu, guztia sakeleko telefonoetara egokituta eta geokokatuta. Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Baiona, Tolosa, Bastida… zure inguruko gune garrantzitsuenez goza zaitezen.

KulturMappek honako hau eskaintzen du:

- Monumentu, eraikin, pertsonaia, gertaera historiko eta abarren informazio zehatz eta laburra.

- Toki batzuetako irudi edo argazki antzinen bidez, toki horiek beraiek izan duten bilakaera antzemateko aukera dago.

- Testuen, zein ahotsaren bidezko bilaketa.

- Audio-gida erreminta: ikus-entzunezko tresnen, nahiz irakurketaren bidez tokiak ezagutzeko erosotasuna

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Aisialdia, Kultura

Balorazioa:  10/10. Oso ona. Ondo teknikoki eta kalidezko edukiak.

Bertsoapp

Plataformak: IOS , Android

Egilea: Lander Unanue

Deskribapena:

4 eta 8 oinez osatutako bertsoak egin daitezke. Oinak, errimatzen duten hitzak, bertsoetatik kendu, oin bakoitzari dagokion tokian jartzeko asmoz.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Jokuak, euskara ikastea eta hobetzea.

Balorazioa:  7/10. Bertsoak gairik gabe azaltzen dira. Hori dela eta, nekez kokatzen dira testuinguru batean.

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders