My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

18Ignaziotar lurraldea

Plataformak: Android

Egilea: Batura Mobile

Deskribapena:

Ignaziotar Lurraldearen informazio eta turismo gida: 3 tenpluen ibilbideak de Loiolako Santutegia, Antiguako ermita eta Arantzazuko Santutegia, proposamenak, zerbitzu turistikoak, ondarea, lo egiteko lekuak, jatetxeak… Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoienako eskualdeetan, Gipuzkoa, Euskadi: Aizarnazabal, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Arrasate, Antzuola, Beizama, Bergara, Ezkio Itsaso, Eskoriatza, Elgeta, Errezil, Legazpi, Leintz Gatzaga, Urretxu, Oñati, Zestoa, Zumaia eta Zumarraga

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Herriak, Euskal kultura

Balorazioa: 8/10.

22Euskonews

Plataformak: Android

Egilea: Euskomedia Fundazioa

Deskribapena:

Euskonews euskal zientzia eta kulturaren inguruko aldizkaria da, Eusko Ikaskuntzak 1998tik sareratzen duena.

Aplikazio honek, artikuluak argitaratu bezain pronto zure gailuan eskuragarri izateko aukera emango dizu. Gainera edukiak aplikazioan bertan irakurri ahal izango dituzu, bai eta gogokoen dituzunak markatu ere. Aplikazioa hainbat hizkuntzatan erabili ahal duzu, euskaraz barne

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Albisteak, Euskal Kultura

Balorazioa: 9/10.

1Klikmetroak

Plataformak: Android

Egilea: AKTING Engineering

Deskribapena:

Aplikazio hau 2013ko Kilometroen barruan sortutako ekimena da.

Helburua, erabiltzaile bakoitzak metro bat egitea da. Eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbideari ahalik eta itzuli gehiena ematea.

Erabiltzaileek egindako metro bakoitzeko (doan!), babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde

 

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera, Aisialdia

Balorazioa: 8/10.

5Ikastolen Jaiak

Plataformak: Android

Egilea: Batura Mobile

Deskribapena:

Ikastolen Elkarteak, 2013ko Ibilaldia, Herri Urrats, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien mugikorrentzako aplikazioa. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Iparraldea eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak Euskarazko hezkuntza eredua bultzatzeko jaiak ospatzen ditu, aurten; Portugalete, Amurrio, Tolosa, Tutera eta Senperen.

Gida hau eguneratzen joango da jai bakoitza igaro orduko, beraz gorde aplikazioa jai guztiak igaro arte!!! Aplikazio honetan kontsultatu daitezke, besteak beste, jai bakoitzeko: – Jaiaren egitaraua – Ibilbideen mapa – Jai bakoitzeko kokapena mapan – Helburuak – Nola heldu – Logoak eta kantak jaitsi – Ikastolen Elkarteko Ikastolen zerrenda.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Euskera, Aisialdia

Balorazioa: 8/10.

elkar libbuk

Plataformak: Android

Egilea: Libranda-ddl

Deskribapena:

elkar libbuk, liburuak modu errazean deskargatu eta irakurtzeko aukera ematen duen aplikazioa da. Zure esku izan ditzakezun dispositivo ororekin uneoro sinkronizatuta dagoen lainoan, zure liburutegi pertsonalean sartu ahal izango duzu aplikazio honi esker. Bertan zure liburu guztiak ongi antolatuta izango dituzu eta haiekin interakzioan sar zaitezke. Sistema bati esker, hauetan margotu, ikurrak jarri, azpimarratu edo oharrak ipintzeko aukera izango duzu. Baina aukera hau ez duzu soilik aplikazioan izango, laino sinkronizatuari esker aldaketa guzti hauek edozein iturri erabilita ere eskura izango dituzu.

Ezaugarriak:

Goza ezazu zure liburutegi sinkronizatu eta eguneratuaz edonon zaudela ere.

Antola ezazu zure liburutegia egileka, izenburuka… Antola itzazu zure dokumentuak modu interaktibo eta sinplean.

Lainoaz balia zaitez zure dokumentuak bertan gordetzeko eta edozein iturrietatik bertaratzeko.

Kokapen bakoitzean argiztapen perfektua aurkitzeko, pantailaren argia modu errazean egokitu dezakezu. Letra tamaina eta estiloa alda ditzakezu.

Edozein liburutan hitz edo karaktere zehatzak bilatzeko aukera izango duzu bilaketa funtzioaren bitartez. Bilatzaile baten bidez orri zehatzak bilatu ahal izango dituzu.

Irakurketa erosoago bat egite aldera, fondoko kolorea aldatzeko aukera izango duzu.

Liburutegian dituzun dokumentu eta liburuetako orri eta pasarteak nabarmentzeko aukera izango duzu.

Baldintzak:

elkar Libbuka deskargatzeko derrigorrezkoa da Google ID bat izatea.

Markagailu, liburu eta oharren sinkronizazioak Wi-Fi konexioa eskatzen du.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia

Balorazioa: 8/10.

Esaera zaharrak

Esaera Zaharrak

PlataformakAndroid

Egilea: Asociación LHDP

Deskribapena: 

Betiko esaera zaharrak zure lagunekin zabaldu ditzakezu aplikazio honen bidez.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Euskal Kultura

Balorazioa: 8/10.

unnamedCAYTWFEOTxootx!

Plataformak: Android

Egilea: aritzg

Deskribapena: Sagordotegietatik ibiltzeko lagungarri izango zaigun beste aplikazio bat.

Txootx! , sagardotegien zerrenda eta sare soziala da. Bertan, sagardotegien ohiko informazioa ikus daiteke alde batetik, baina bestetik, erabiltzaileek beren iruzkin, balorazio eta argazkiak elkarbanatu ahal izango dituzte sagardotegitik bertatik.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Euskal Kutura

Balorazioa: 7/10.

unnamedCAF6K5EVTxotx

Plataformak: AndroidIOS

Egilea: BATURA Mobile

Deskribapena: Txotx Gida: Gipuzkoako sagardotegiak zure eskuko telefonoan.

Jaitsi itzazu beharrezko datu guztiak zure eskuko telefonora eta egin Txotx!!! Gipuzkoako Sagardotegietan. Hurrengo bisitetarako ere, sagardotegi guztien informazioa eskura!

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia/ Euskal kultura

Balorazioa: 7/10

unnamedCA6BPZNOKORRIKA

Plataformak: Android, IOS

Egilea: AKTING Engineering

Deskribapena: Euskararen aldeko lasterketa erraldoia non dagoen, zein abiadurarekin datorren, zauden lekura iristeko zenbat denbora falta den jakin nahi duzu? Korrikaren aplikazio honekin hori guztia… eta gehiago… izango duzu zure sakeleko telefonoan:

Egoera pantaila: Korrikaren momentuko egoera eskainiko duen pantaila orokorra: Ibilbidea, lekukoaren kokalekua denbora errealean, norberaren kokalekua (Korrikarekiko distantzia ezagutzeko)

“Lekukoaren bila” jolas birtuala: galdera errazak erantzun eta gero Korrikarekin harremana daukaten logotipoak bilatu behar dituzte partehartzaileek. Irabazleak sari ederra jasoko du!

Korrika Kulturalaren agenda: Korrikaren inguruan antolatzen diren kultur ekitaldiei buruzko informazio guztia biltzen duen agenda.

Korrikaren bideoak eta argazkiak.

Euskararen erabilpena: Oso ona. Aupa Euskera !!!!!

Kategoria: Euskera

Balorazioa: 8/10.

unnamed14DonostiON 3.0

Plataformak: Android,

Egilea: Ikasplay

Deskribapena:

Donostiako martxaz gogoratzen ez bazara, edo gogora ekarri nahi baduzu, hementxe daukazu paregaberik ez daukan aukera!.

Edozein adinetarako jolas dibertigarria.

 

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Kultura

Balorazioa: 9/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders