My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

BertsoOinBilatzaileaBertso Oin Bilatzailea

Plataformak: Android
Egilea: TxoskyApps

Deskribapena
•Aplikazio honekin bertsoa osatzeko falta zaizkizun oinak bilatu ahalko dituzu!

Aplikazioa pertsonalki egina izan da, irabazi asmorik gabe. Aplikazio honek “www.bertso-eskolak.com”-etik ateratako edukiak erabiltzen ditu. Aplikazioaren helburua bertsolari eta bertsozaleei “oin bilatzaile” zerbitzua eskura hurbiltzea da.

Kategoria: Euskal Kultura
Balorazioa: 7/10

 

JauziJauzi

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Worköholics. Comunicación y proyectos digitales.

Deskribapena
•Ikas ezazu Jauziak dantzatzen, urratsez urrats eta zure erritmoaren arabera, bideo eta irudien bidez.

Jauziak euskal dantza tradizionalak dira, eta taldeka dantzatzen dira, biribilean. Izen propioa duten hainbat urratseko segidak osatzen dituzte Jauziak izeneko dantza ugariek, eta, gaur egun, erromerietan dantzatzen dira. Dantza errazteko, urrats bakoitza iragarri ohi da.

Bideo eta irudien bidez, mugimendu bakoitza urratsez urrats sakontzeko aukera ematen du Jauzik. Urratsez urratseko entrenamendua eskaintzeaz gain, app-ak dantza oso baten musika entzuteko aukera ematen du, ahots batek urrats bakoitza iragartzen duen bitartean, erraztasunez dantzatu dezazun, urrats guztien segida buruz ikasteko beharra eduki gabe. Denborarekin, dantzak osorik ikasiko dituzu.

 Kategoria: Euskal Kultura, Kirola

Balorazioa: 8/10

ParaxutParaxut

Plataformak: Android
Egilea: Ikasplay

Deskribapena
•Euskal Herriko herri eta hiriak ezagutzen dituzu?
Zure ezagutzak proban jartzeko prest al zaude?
NOSKI BAIETZ!!!

Menu nagusitik asmatu nahi duzun ezkutuko herri edo hiria aukeratu. Ondoren, falta diren hizkiak tentu handiz kokatu.

Hizkia egokia bada dagokion tokian jarriko da automatikoki, hala ez bada… akatsa! Baina lasai! Akatsak egitean pistak agertzen joango dira eta!

Hizkiak kokatzeko, maparuntz arrastaka eraman.

ZORTE ON!

Kategoria: Euskal Kulturak, Herriak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

EuskalFauna Euskal FaunApp

Plataformak: Android
Egilea: Tentaclecream Ltd

Deskribapena
•Euskal Herriko animalia-espezie ezberdinen inguruko informazioa eskeitzen duen aplikazioa da. Honi buruz, espezieak nun eta noiz ikusi diren jakin daiteke eta baita, hauei buruzko informazioa aurkitu.

Kategoria: Albisteak, Euskal Fauna
Balorazioa: 8/10

KantuEuskaldunakKantu Euskaldunak

Plataformak: Android
Egilea: ADIT SL

Deskribapena
•Euskal abestiak eta kantuak.

Kategoria: Euskal Kantak, Euskal Kultura
Balorazioa: 7/10

SorginTxikiMagiaEskolanSorgin Txiki magia eskolan

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Sorgin Txiki magia eskolan ikasten ari da! Egin ariketa ezberdinak eta ondo pasa!

Kategoria: Euskal Kultura, Haurrak, Ikasketak
Balorazioa: 8/10

TartaloTaSorginTxikiTartalo ta Sorgin Txiki

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Tartalo da gure margolari maiteena! Asko gustatzen zaio marrazkiak egitea eta kolore guztiekin margotzea… Orain, margotu Tartalorekin Sorgin Txikiren ipuineko marrazkiak!

Kategoria: Euskal Kultura, Haurrak, Ipuinak
Balorazioa: 8/10

GizotsoBeldurgarria Gizotso Beldurgarria

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Gizotso beldurgarriari buruzko istorioak entzuten dira… Baina… egia izango ote dira? Deskarga ezazu Ipuintxoren ipuin berria eta ezagutzeko aukera izango duzu!

Kategoria: Euskal Kultura, Haurrak, Ipuinak
Balorazioa: 8/10

OlentzeroOlentzero

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Negua heldu da eta elurrak ia baso osoa estaltzen du dagoeneko…

Haur eta helduak gure protagonistaren bisitaren zain daude euren etxeetan.
Ba al dakizu nor den?

Kategoria: Euskal Kultura, Gabonak, Haurrak, Ipuinak
Balorazioa: 8/10

GaltzagorriAztia Galtzagorri Aztia

Plataformak: Android
Egilea: Estudio Panpiki

Deskribapena
•Alvar Galtzagorria Sorgin Txikiren makila magikoa topatu du! Zer gertatuko ote da? Jarraitu bere abenturak Ipuintxoren unibertsoan!

Kategoria: Euskal Kultura, Haurrak, Ipuinak
Balorazioa: 8/10