Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

5Bermeoko Udala

Plataformak: Android,

Egilea: Batuin.com Mobile Developer

Deskribapena

Bermeo eta bere zerbitzuak ezagutzeko lagungarria den euskal aplikazioa.

Berton eskaintzen den informazioa ren artean: non jan, non lo egin edo non hartu txikito batzuk,…   ondarearen berri ere ematen du, eta baita aktibitateak proposatzen ditu.

Itsasoa da Bermeoren ardatza, bai aisialdian (paseoa portutik eta kostaldetik, irteerak itsasontzian, urpekoa…) eta baita ere geure lanean, arrain kontserba lantegiak direlako gure arrantzaleak porturatzen dituen arrainen kalitatearen erreferentzia, eta kontserba horiek dira aukera aproposa gure herriaren oroigarri bezala eramateko.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Herriak, Aisialdia, Kultura

Balorazioa: 8/10

1Donosti App

Plataformak: Android,

Egilea: AKTING Engineering

Deskribapena

Donostia hobeto ezagutzeko App interesgarria.

8 ibilbide interaktiboz osaturik dago, eta hiriaren bazter garrantzitsuen informazio zehatz, fidagarri eta trinkoa eskaintzen du. Guztira, 70 interes puntu bisitatu daitezke, bertako historia, bilakaera, gertakari eta datu ezezagun eta bitxiak, argazki zaharrak, eta bestelako loturak  eskaintzen direlarik

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Aisialdia, Bidaiak, Herriak

Balorazioa: 8/10

5Nekatur

Plataformak: Android,

Egilea: Nekatur

Deskribapena

Euskal Herriko nekazalturismoaren gida.

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria:  Aisialdia, Bidaiak

Balorazioa: 6/10

18Ignaziotar lurraldea

Plataformak: Android

Egilea: Batura Mobile

Deskribapena:

Ignaziotar Lurraldearen informazio eta turismo gida: 3 tenpluen ibilbideak de Loiolako Santutegia, Antiguako ermita eta Arantzazuko Santutegia, proposamenak, zerbitzu turistikoak, ondarea, lo egiteko lekuak, jatetxeak… Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoienako eskualdeetan, Gipuzkoa, Euskadi: Aizarnazabal, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Arrasate, Antzuola, Beizama, Bergara, Ezkio Itsaso, Eskoriatza, Elgeta, Errezil, Legazpi, Leintz Gatzaga, Urretxu, Oñati, Zestoa, Zumaia eta Zumarraga

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Herriak, Euskal kultura

Balorazioa: 8/10.

unnamedCAG0ITG9 Ingelesa Euskera Hiztegia

Plataformak: Android

Egilea: movinApp

Deskribapena: Euskara-Ingelesa eta Ingelesa-Euskara Hiztegia. 17.900 hitz inguru, egokia bidaiatzen dugunerako. Eta gainera hitza nola ahozkatzen den entzuteko aukera dago.

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria:Hizkuntzak ikasteko, Bidaiak

Balorazioa: 6/10

unnamedCAOY0DN9TXINGUDI GPSen

Plataformak: Android, IOS

Egilea: BLUGIA, S.L.

Deskribapena: Bidasoa Badiako zortzi ibilbideen zehar eta jarritako 150 interes puntueetatik eramango zaituen aplikazioa. Adierazitako puntu bakoitzean azpimagarritzat jo daitekeen gauzetaz informarzioa ematen du.
Erabilera erraza, erakargarria eta indartsua da. Ibilbide bat aukeratzen duzu eta smartphone bidea zein den esaten dizu. Intereseko puntuetatik pasatzean (eraikuntzak, eskulturak, parkeak, e.a.) leku bakoitzeko multimedian oinarrituriko euskarrian informazioa nabarmenena emango dizu.
Bidasoa Badiaren zehar ibiltzeko era berri bat da.
Baita ere Bidasoa Badia ezagutzeko era berria

Euskararen erabilpena: Nahikoa.

Kategoria: Herriak/ Bidaiak / Aisiadia

Balorazioa: 7/10.