My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

BertsoOinBilatzaileaBertso Oin Bilatzailea

Plataformak: Android
Egilea: TxoskyApps

Deskribapena
•Aplikazio honekin bertsoa osatzeko falta zaizkizun oinak bilatu ahalko dituzu!

Aplikazioa pertsonalki egina izan da, irabazi asmorik gabe. Aplikazio honek “www.bertso-eskolak.com”-etik ateratako edukiak erabiltzen ditu. Aplikazioaren helburua bertsolari eta bertsozaleei “oin bilatzaile” zerbitzua eskura hurbiltzea da.

Kategoria: Euskal Kultura
Balorazioa: 7/10

 

ipuninlariPlataformak: Android eta iPhone
Egilea: EKINTECH
Deskribapena
•Ipuinlari, ipuinak sortzeko tresna da. Etxeko umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontairekin.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

juergasmoBirziklatu jolasa

Plataformak: Android
Egilea:iametza interaktiboa
Deskribapena: Juergarako zer egin ez dakizula? Aplikazio honek lagunduko dizu asteburuko plana prestatzen! Animo ta gozatu bestaz besta!
Kategoria: Gizartea, bizimodua
Balorazioa: 9/10

Sugaarren mendian

Sugaarren mendian

Sugaarren mendian

PlataformakAndroid,

Egilea: Gestionet Multimedia

 

Deskribapena

’Sugarren Mendian’ istorio interaktibo bat da.
Euskal Herriko herrixka bateko guraso guztiak desagertu egin dira. Sugaar dragoi maltzurrak bahitu egin ditu. Naia, Unai eta Iker dragoiaren bila joango dira gurasoak salbatzeko asmoz.
Bidean abentura harrigarriak biziko dituzte eta erabiltzailearen esku egongo da zein bide hautatuko duten. Izan ere, istorioa aurrera joan ahala, erabiltzaileak zenbait ahutu garrantzitsu hartu beharko ditu.

Kategoria:  Ipuinak / Aisialdia

Balorazioa: 9/10. 

Ipuinak Entzun

IPUINAK ENTZUN

 

PlataformakAndroid,

Egilea: IDITEK Consultores

 

Deskribapena 

Ipuin klasikoak entzuteko aplikazio berria dugu IPUINAK ENTZUN.
Hain zuzen ere honako ipuinak entzun daitezke:
Hiru Txerritxoak, Ahate Itsusia, Sirenatxoa, Txanogorritxu, Berunezko Soldadutxoa, Emperadoren traje Berria, Otsoa eta 7 antxumeek, Edurnezuri, Hamelingo Txirularia, Hansel eta Gretel.
Ipuinak Grimm anaiak eta Hans Christian Andersen -ak dira
Kontuak, euskera dute hizkuntza bezala eta euskaraz dira.

Kategoria:  Ipuinak / Aisialdia

Balorazioa: 8/10. 

 

12Hitzen Katapulta LITE

Plataformak: Android,

Egilea: Gestionet Multimedia

Deskribapena

Hitzen Katapulta aplikazioaren dohaineko bertsioa. Aplikazio hau Euskara hutsean eta Euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da.

Bertsio osoa hurrengo helbidean lortu dezakezu: https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.gestionet.hitzenkatapulta&hl=es

Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu erabiltzaileak.

Kategoria:  Jokoak / Euskara Ikasteko

Balorazioa: 10/10. Oso ona benetan !!!!

11Ekialde Bus

Plataformak: Android,

Egilea: Goazen Apps

Deskribapena

Ekialdebus (Lurraldebus) autobus guztietako ordutegi eta geltokiak. Aplikazioak informazioa Euskaraz eta Gaztelaniaz adierazten du.

Kategoria:  Garraioak

Balorazioa: 6/10

10Mintzatu

Plataformak: Android,

Egilea: Irontec TIC S.L.

Deskribapena

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Euskaldunok elikatutako eta euskararen aldeko plataforma da. Plataforma parte hartzailea, dibertigarria, ludikoa eta soziala. Mintzatu aplikazioaren bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu. Unean euskaraz ari zaren lekua zabaldu dezakezu eta edukiez osatu: argazkiak, iruzkinak, plataforma barruan lagun berriak egin eta elkarrizketak izan

Kategoria:  Harremanak/ Euskera Ikasteko

Balorazioa: 9/10

9EuskalAlbisteak

Plataformak: Android,

Egilea: Forma Soluciones TIC S.L..

Deskribapena

Mugikorretan eta tabletetan euskaraz idatzitako albisteak kontsultatzeko aukera ematen duen aplikazioa.
Berriak, iturri ezberdinetatik etengabe automatikoki publikatzen dira.
Gaiak anitzak dira: Albisteak, politika, ekonomia, kirolak…

Kategoria:  Albisteak

Balorazioa: 8/10

7Oarsoarrak

Plataformak: Android,

Egilea: iametza interaktiboa.

Deskribapena

Oarsoarrak Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) herritarrek osaturiko komunitate edo jendartetxoa da, bertako jendartearen lagin edo mostra bat.

 

Kategoria:  Harremanak

Balorazioa: 8/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders