Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

BerriaAstekariaBerria Taldea

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Berria Taldea

Deskribapena
•Berria Astekaria BERRIAren artikulu hautatuekin osatutako argitalpena da. Astero argitaratzen da, ostiraletan. Aplikazioa era automatikoan eguneratzen da.

Zenbaki bakoitzean, aurreko zazpi egunetan BERRIAn argitaratutako artikulu nabarmenen hautaketa bat eskaintzen da, irakurri gabe utzi ezin diren artikulu horiek nonahi eta eroso irakurri ahal izateko. Artikuluen hautaketa BERRIAko editoreek egiten dute.
Kasuan kasu, asterokoez gain, Berria Astekariak zenbaki bereziak ere argitaratu ahal izango ditu. Berria Astekaria Berria Taldeko Euskal Editorearen argitalpen bat da.
Kategoria: Albisteak
Balorazioa: 9/10

JauziJauzi

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Worköholics. Comunicación y proyectos digitales.

Deskribapena
•Ikas ezazu Jauziak dantzatzen, urratsez urrats eta zure erritmoaren arabera, bideo eta irudien bidez.

Jauziak euskal dantza tradizionalak dira, eta taldeka dantzatzen dira, biribilean. Izen propioa duten hainbat urratseko segidak osatzen dituzte Jauziak izeneko dantza ugariek, eta, gaur egun, erromerietan dantzatzen dira. Dantza errazteko, urrats bakoitza iragarri ohi da.

Bideo eta irudien bidez, mugimendu bakoitza urratsez urrats sakontzeko aukera ematen du Jauzik. Urratsez urratseko entrenamendua eskaintzeaz gain, app-ak dantza oso baten musika entzuteko aukera ematen du, ahots batek urrats bakoitza iragartzen duen bitartean, erraztasunez dantzatu dezazun, urrats guztien segida buruz ikasteko beharra eduki gabe. Denborarekin, dantzak osorik ikasiko dituzu.

 Kategoria: Euskal Kultura, Kirola

Balorazioa: 8/10

Barbantxo3DBarbantxo 3D

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Logela Multimedia

Deskribapena
•Barbantxo ipuin klasiko baten moldaketa da. Ipuin interaktibo honekin jolastu, ikusentzunezko efektuekin gozatu eta ipuina entzun edota irakurri daiteke. Gainera abentura honen bideoak 3Dan daude, aplikazioan bertan 3D betaurrekoak modu errezean egiteko gida eskaintzen da. Hauekin bideoak ikustea gozagarriagoa da.
Barbantxok umeen sormena eta irudimena estimulatzen ditu. Era berean naturaren mundura gerturatzen ditu, baserri-giroan oinarrituta baitago. “Barbantxo”k familia-giroan jolasteko aukera bikaina eskaintzen du. Gozatu ezazue Barbantxoren ilustrazio eta soinu-banda originalekin!

 Kategoria: Haurrak, Ipuinak

Balorazioa: 8/10

AhuakemonalaAhuakemonala

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Iametza Interaktiboa

Deskribapena
•Ondarrutarra za? Ondarrutar-ondarrutarra? Seguru?

Baakiau euskeraz etxen dozune pareko guztikin. Segi holantxeik.

Bañe kapaza zaz honek galderok erantzuteko?

Baakixu zer dan manka-manka etxi?
Eta sarrakixu atati?
Eta zafo etxi?

Baten bat dra ei zu? Danak huts? Ezta ixe pasaten. Geuk lagunduko dotsuau “ondarrutar-ondarrutarran titulu” lortzen.

Tartin-tartin, entzun hamen APP-in dazen esakerak eta berbak, ahaleginddu ulertzen eta, ahal dozun guztin, erabili ahuakemonala! Ta ez ahaztu: Ondo demasin pasa ondarrutarrez!

 Kategoria: Euskara Ikasteko, Herriak

Balorazioa: 8/10

IrakurriDezagunIrakurri dezagun

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Deskribapena
•Irakurri dezagun aplikazio honetan gure klubeko pertsonaien ipuinak irakurri, entzun edo eta bideoan ikusteko aukera izango duzu, modu elkareragile batean azalduta.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Pupu eta Lore, Martinber eta ane eta Pirataren hiruna ipuin dituzu eskuragari, guztira 12 ipuinez osatzen delarik bildumatxoa.

Kategoria: Haurrak, Ipuinak
Balorazioa: 9/10

NireUdalaNire Udala

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ELKARMEDIA SL

Deskribapena
•Nire Udalak herritarrei udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko tresna hau eskaintzen die. Zuzenean gertakarien berri emateko eta udalari zure galdera edo proposamenak bidaltzeko aukera izango duzu, ‘esan udalari’ atalaren bidez, irudiak atxikita eta geolokalizazioa jarrita. Gainera, udalaren harremanetarako gida eskura izango duzu eta albisteak jasoko dituzu alerta zerbitzu eta guzti.

Kategoria: Gizartea. Harremanak
Balorazioa: 6/10

HerriaHobetuzHerria Hobetuz

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Batura Mobile Solutions

Deskribapena
•”Herria Hobetuz” Bizkaiako herritarron partaidetza euskaraz bultzatzeko komunikazio tresna azkarra da. Batura Mobile-k garatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Herrien kudeaketan eta etengabeko hobekuntzan, herritarraron partaidetza euskaraz bideratzeko xedearekin egin dena. Gure hiri eta herriak hobetzen laguntzeko sortu dugu aplikazio hau, non iradokizunak, kexak eta hobekuntzak euskaraz Bizkaiko Udalherrietara bideratuko diren. Euskarak eskuko telefonoetako esparruan bere tokia egin behar duela ikusita, HH – HERRIA HOBETUZ proiektua landu du Baturak. Aplikaziotik, erabiltzaileek bideratuko dituzten datuak, dagozkion udalari bidaliko zaizkio bere telefonoko geoposizionamenduaren arabera.

Erabiltzaileak aplikazio honen bitartez emandako datuak, soilik erabiliko dira dagokion udalari bere eskakizuna bideratzeko eta ez beste ezertarako. Udalen datuak berriz, Irekia http://www2.irekia.euskadi.net/eu/categories/91 webgune publikotik hartuta daude.

‘Herria Hobetuz’ ez da zerbitzuaren betekizun edo ta honen bidez sortu daitezkeen kalte-galeren erantzule egiten. Mezuak bideratzen dituen bitartekaria da soilik.

Kategoria: Gizartea, Harremanak
Balorazioa: 6/10

PirritxEtaMatematikak Pirritx eta Matematikak

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Deskribapena
•BPirritx eta Matematikak.
Sudurgorri txikienak jolastuz matematika oinarri batzuk ikasteko balio duen aplikazioa da hau.
Pirritx-en laguntzarekin, oso ondo pasako duzu, matematikak ikasten jolas hauen bidez:

– Zenbakiak ikasten
– Kontatzen ikasten
– Asmatu haundiena
– Asmatu txikiena
– Burutu gehiketak
– Burutu kenketak
– Gehiketak eta kenketak
– Egin bikoteak
– Geometria ikasten
– Geometria erabiltzen

Kategoria: Haurrak, Ikasketak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

GeografianArituGeografian aritu

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Deskribapena
•Munduko eta Euskal Herriko geografia fisikoan zein politikoan aditu bihurtzeko tabletako jokoa.

-Idatzi lekuaren izena: mapan lurralde edo hiri bat agertuko da nabarmenduta, eta zein den idatzi behar da.
– Bandera bat, estatu bat: pantailan agertzen den bandera zein lurralderi dagokion asmatu behar da, emandako aukeretatik.
– Eman erantzun egokia: mapan nabarmenduta agertzen den elementu geografikoa zein den identifikatu behar da, emandako aukeretatik.

Kategoria: Geografia, Jokoak
Balorazioa: 8/10

Euskalkitegia Euskalkitegia

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: KodeSyntax

Deskribapena
•Euskalkien inguruko jokoa da Euskalkitegia. Euskararen ahots eta
kolore guztiak entzun eta ezagutzeko aukera emango dizuna.

Joko erraza, publiko zabalarentzat pentsatua (euskaltzale, ikasle,
irakasle, gazte eta nagusi…). “Euskal Herriko Ahotsak” proiektuko
bideoak oinarri hartuta, Euskalkitegia jokoan, bideoetako lekukoak zer
herritakoak diren asmatzea izango da gakoa.

Eman play bideoari, findu zure belarria, eta erantzun hiztunak zer
herritako euskara darabilen. Ahalik eta galderarik gehien asmatzea da
erronka. Eta, asmatu ahala, puntuak lortzea eta mailaz igotzea. Proba
bakoitzak puntu-kopuru ezberdina balioko du, eta zenbat eta zailagoa
izan asmatzea, orduan eta puntu gehiago lortuko dituzu.

Euskalkitegia aplikazioan jokatzeko gutxienekoak:

– Gutxienez 1GB RAM.eko memoria.
– Android 4.X gutxienez.

Oharra: Gomendagarria da WIFI bidez jokatzea, bideoek kontsumo handia dutelako.

Kategoria: Euskera Ikasteko, Jokoak
Balorazioa: 7/10